45. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AÑORBE

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat. Onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda eta kalifikazio-epaimahaiaren kidea izendatzea

Udal honetako alkateak 19. Ebazpena eman zuen 2025eko otsailaren 21ean; hona hemen haren testu osoa:

"Alkatearen abenduaren 4ko 98/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, bete zedin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, Añorbeko Udalaren zerbitzura. Deialdia, 2024ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an.

Deialdiaren hirugarren oinarrian ezarritako eskabideak aurkezteko epea igarota, eta bat etorriz deialdiaren 4.1. oinarrian ezarritakoarekin, Alkatetzaren urtarrilaren 23ko 8/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen; 2025eko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 6koan eta Udalaren egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan argitaratu zen.

Deialdiko 4.2 oinarrian xedatuari jarraituz, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkezteko epea amaitutakoan, alkateak ebazpena emanen du, onesteko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta adierazteko oposizioaldiaren lehenbiziko ariketa egiteko eguna, ordua eta tokia. Orobat, aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko. Gero, epaimahaiak argitaratuko ditu gainerako ariketak egiteko iragarkiak, erregelamenduz ezarrita dagoen moduan.

Beraz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Añorbeko Udalean funtzionario izateko oposizio-lehiaketa bidez zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko deialdiaren onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda:

–Onartuak:

ANSOLA MAYAYO, ARKAITZ

APEÑANIZ MUÑOZ, FELIPE

ARTIEDA CADENA, ORLANDO

AYERRA LARRAYOZ, JUAN

CAÑAS FERNÁNDEZ, MARÍA PILAR

GARCÍA EKAY, ÁNGEL MARÍA

GARCÍA RIVAS, GAIZKA

HERNÁNDEZ CARPANETO, INTI NEHUEN

NUIN ZABALZA, JULIO JOAQUÍN

OJER ARAMENDÍA, ROBERTO

RÍO CARREIRA, MIGUEL

RIPA ORTIGOSA, RICARDO

ROSA RECARTE, JUAN JOSÉ

RUIZ SARDIÑA, JESÚS

SEGURA MEDINA, ANTONIO JESÚS

ULLATE MARTÍNEZ, JOSÉ JAVIER

URDIN PÉREZ, VIRGINIA

URDIN UNCITI, JULEN

–Baztertuak:

ARRIOLA ALONSO, AITOR

Arrazoia:

2.c) oinarrian eskatutako titulua izatea ez frogatzeagatik.

Ez du eskabidea aurkeztu 1. eranskinean ezarritako ereduaren arabera (3.1. oinarria).

CHARAJA GONZÁLES, RICARDO

Arrazoia:

2.a) oinarrian eskatutako baldintzak betetzen dituela ez frogatzeagatik:

2.c) oinarrian eskatutako titulua izatea ez frogatzeagatik.

Ez du eskabidea aurkeztu 1. eranskinean ezarritako ereduaren arabera (3.1. oinarria).

2. Carlos Nieto Cacho, Larragako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatua, izendatzea oposizio-lehiaketaren kalifikazio epaimahaiko kide.

3. Izangaiei jakinaraztea oposizio fasearen lehenengo proba 2025eko martxoaren 24an izanen dela, 9:00etan, Añorbeko zentro zibikoan (kale berria 11).

4. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Añorbeko Udalaren egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean".

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Añorben, 2025eko otsailaren 21ean.–Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L2502729