1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
AKATS ZUZENKETA, Tafalla, Erriberri, Murillo el Cuende, Pitillas eta Caparrosoko udal-mugarteetako goi-tentsioko instalazio elektrikoaren jendaurreko informazioan. Espedientearen kodea: SAT11568.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta Energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak eta energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta haren horniketa egiteko jarduerak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, 30 egun balioduneko epean jendaurrean jarri ziren SAT11568 kodea duen espedienteko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, 2024ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia jarrita, abuztuaren 8koan.
Argitaratutako ondasun eta eskubideen zerrendan akatsak aurkitu direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, zuzendu egiten dira, sustatzaileak eskatu baitu. Honako hauek dira zuzenketak:
Lehena.–Lurzati hauen gaineko ukipenak zuzentzen dira:
TITULARRA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK |
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | Katastroko erreferentzia | Euskarri zk. | Euskarriaren okupazioa (m²) | Lurgaineko azalera (m²) |
M.ª Carmen Sagardoy Allo Julián Sagardoy Allo Juan Antonio Sagardoy Allo Matías Sagardoy Allo M.ª Dolores Sagardoy Allo M.ª Isabel Sagardoy Hualde | Pitillas | 3 | 393 | 31000000000 2259510SX | 40 | 25,09 | 821,62 |
Manuela Ferrer Azcárate | Erriberri | 7 | 562 | 31000000000 2197984SK | 31 32 33 34 35 36 37 38 39 | 28,27 2,72 2,72 2,72 2,72 22,33 2,72 2,89 2,89 | 28.893,58 |
Bigarrena.–Tafallako 5. poligonoko 256. lurzatiaren gaineko ukipenak gehitzen dira:
TITULARRA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK |
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | Katastroko erreferentzia | Lurgaineko azalera m² |
Invest Terra Green SL | Tafalla | 5 | 256 | 31000000000 2303591SJ | 151,55 |
Argitu beharra dago aipatutakoak ez direla proiektuak dakartzan ukipen berriak, baizik eta exekuzio proiektuan zeudenak baina ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan behar bezala jaso ez zirenak (zerrenda 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8koan).
Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar, beti, ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze-espedientean, lege horren 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente kodea adierazita.
Iruñean, 2025eko otsailaren 7an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
Iragarkiaren kodea: F2502158