1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
351/2025 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, honako ebazpen hau aldatzen duena: 1306/2023 Ebazpena, 2023ko ekainaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazten dituena.
2023ko maiatzaren 31ko 51/2023 Foru Dekretuaren bidez (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 115. zk., 2023ko ekainaren 2koa), Ramón Gonzalo García jauna izendatu zuten Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore, unibertsitateko komunitateko kideek hautatu baitzuten sufragio unibertsalaren bidez.
Horren ondoren, honako ebazpen hau eman zen: 1306/2023 Ebazpena, 2023ko ekainaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, errektoretza-taldearen egitura orokorra onesten eta haren funtzioak zehazten dituena. Ebazpen hori 2023ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2023ko ekainaren 27an.
2025eko otsailaren 1ean, errektoretza-taldearen zati bat berritu zen, eta, ondorioz, lau errektoreordetza hauen titulartasuna aldatu da: Ikerketako Errektoreordetza, Irakaskuntzako Errektoreordetza, Irakasleen Gaietarako Errektoreordetza eta Kalitateko, Ekonomiako eta Estrategiako Errektoreordetza. Halaber, kudeatzaile berria izendatu da.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2023ko ekainaren 20an emandako 1306/2023 Ebazpenean adierazi zen ezen "Tuterako campusaren garapena eta estrategia" izeneko erantzukizuna Kalitateko, Ekonomiako eta Estrategiako Errektoreordetzaren jarduketa-eremuan barnean dagoela. Hala ere, errektoretza-taldeak aldatu direnez, errektoreordetza horretako titular ohia Ikerketako errektoreorde izatera pasatu da, eta eraginkortasuneko arrazoiak direla-eta, komeni da aipatu erantzukizuna haren eskumen-eremuan jartzea; izan ere, errektore horrek ongi ezagutzen ditu Tuterako campusaren ezaugarriak eta esperientzia du horretan.
Bestalde, errektoretza-taldean pertsona berriak sartu direnez, errektoreordeen ordezkapenak egiteko aurreikusia dagoen ordena aldatu egin behar da. Hain zuzen, ordezkapenak kasu hauetan egiten dira: errektoreordea kanpoan dagoenean, gaixorik dagoenean edo lanpostua hutsik dagoenean.
Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 50. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen 2023ko ekainaren 20ko 1306/2023 Ebazpenaren hirugarren apartatuan jasoa dagoen eskumen eremua aldatzea, "Tuterako campusaren garapena eta estrategia" izeneko erantzukizuna sartu dadin. Horrenbestez, honela idatzirik geldituko da:
"Hirugarrena.–Ikerketako Errektoreordetzari jarduketa-eremu hau dagokio:
–Ikerketaren eta jakintza-transferentziaren programazioa, promozioa eta sustapena.
–Harremanak I+Gko erakunde eta organismo publiko eta pribatuekin.
–Nafarroako Doktoretza Eskola.
–I+Gko jardueretarako lehiaketa-deialdietako laguntzak.
–Doktoretzako titulazio ofizialak diseinatzea, egiaztatzea, ezartzea, akreditatzea eta haien segimendua egitea.
–Etikako, Abere Esperimentazioko eta Biosegurtasuneko Batzordea.
–Argitalpen kontseilua.
–Ikerketa-azpiegitura eta -ekipamendua. Ikerketari Laguntzeko Unitate Zientifiko-teknikoa (ILUZT).
–Doktoretza aurreko eta ondoko laguntzak.
–LOSUren 60. artikuluaren araberako kontratuak, Unibertsitateko errektoreak espresuki salbuetsitakoak izan ezik.
–Informazio zientifikoa eskuratzeko politika eta Liburutegia.
–Liburutegiaren Kontseilua.
–Ikertzaileen prestakuntza eta mugikortasuna.
–Patenteak eta balorizazioa.
–Harremanak ikerketa lehentasunezko helburu duten fundazioekin.
–Enpresa-katedrak.
–Ikertzaileak kontratatzeko lehiaketen edo bestelako hautaketa-sistemen deialdiak egitea ikerketa zientifikoko edo teknikoko proiektuak egin ditzaten, eta ikertzaileak kontratatzeko eta haien lan-kontratuak iraungitzeko dokumentuak egitea.
–Tuterako campusaren garapena eta estrategia".
Bigarrena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen 2023ko ekainaren 20ko 1306/2023 Ebazpenaren bosgarren apartatuan aurreikusitako eskumen esparrua aldatzea, "Tuterako campusaren garapena eta estrategia" izeneko erantzukizuna ezabatu dadin. Horrenbestez, honela idatzirik geldituko da:
"Bosgarrena.–Kalitateko, Ekonomiako eta Estrategiako Errektoreordetzari jarduketa-eremu hau dagokio:
–Nafarroako Gobernuarekin sinatutako finantziazio hitzarmena, Kudeatzailetzarekin lankidetzan.
–Beste finantzabide batzuk, Kudeatzailetzarekin lankidetzan.
–Harreman ekonomikoak erakunde eta organismoekin.
–Unibertsitateko campusaren eta azpiegituren planifikazioa eta garapena, Kudeatzailetzarekin lankidetzan.
–Zenbait urteko programazio ekonomikoa.
–Ebaluazio instituzionala.
–Unibertsitateko informazioaren integrazioa eta analisia.
–Plan estrategikoa.
–Unibertsitatearen kalitatea hobetzeko prozesuen kudeaketa".
Hirugarrena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen 2023ko ekainaren 20ko 1306/2023 Ebazpenaren hamazazpigarren apartatua aldatzea. Izan ere, errektoretza-taldea partzialki aldatu denez, apartatu horretako hurrenkera aldatu egin behar da eta antzinatasunaren arabera jarri. Horrenbestez, honela idatzirik geldituko da:
"Hamazazpigarrena.–Ordezkapena.
Oro har, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea ez badago, bere postua hutsik badago edo gaixo badago, baita Unibertsitatearen Estatutuetan ezarritako kasuetan ere, errektoreak izendatzen duen errektoreordeak ordezkatuko du hura, eta, bestela, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle gisa antzinatasun handiena duen errektoreordeak, betiere Unibertsitateko katedradunak badira.
Errektorea ordezkatu behar duen errektoreordea ere ez badago, Unibertsitateko irakaskidegoetako irakasle gisa antzinatasun handiena duen hurrengo errektoreordeak ordezkatuko du, eta horrela hurrenez hurren.
Idazkari nagusia ez badago, Unibertsitateko idazkariorde nagusiak beteko ditu haren eginkizunak aldi batez.
Unibertsitateko kudeatzailea ez badago, bere postua hutsik badago edo gaixo badago, Kalitateko, Ekonomiako eta Estrategiako errektoreordeak ordezkatuko du.
Errektoreorde bat ez badago, bere postua hutsik badago edo gaixo badago, dagokion errektoreordetzako titularrak ordezkatuko du, lehentasunen ordena honen arabera:
–Irakasleen Gaietarako Errektoreordetza.
–Ikerketako Errektoreordetza.
–Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetza.
–Garapen Digitaleko Errektoreordetza.
–Kalitateko, Ekonomiako eta Estrategiako Errektoreordetza.
–Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetza.
–Irakaskuntzako Errektoreordetza.
–Nazioartekotzeko eta Lankidetzako Errektoreordetza".
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki ohol elektronikoan argitaratu dadila agintzea. Hala, Nafarroako Unibertsitate Publikoan argitaratzen den egunean sartuko da indarrean ebazpena.
Iruñean, 2025eko otsailaren 25an.–Ramón Gonzalo García, errektorea.
Iragarkiaren kodea: F2502937