1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
48E/2025 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baitira hondakinak kudeatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokienez eskatutako aldaketak. Instalazioa Noain Elortzibarko udal mugartean dago eta haren titularra Productos Oppac SA da.
Egun abian den instalazio horrek ingurumen baimen bateratua du, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuta eman baitzitzaion; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 5.1 eta 5.2 taldeetan.
2024ko urtarrilaren 5ean, titularrak eskatu zuen bere ingurumen baimen bateratuan ezarritako baldintzak aldatzeko, zehazki, ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinean, kudeatzen dituen hondakinen zerrendan, beste hondakin mota bat sartzeko, 150106 EHZ kodea duena (ontzi nahasiak):
INSTALAZIOAN BAIMENDUTAKO PROZESUA ETA KUDEAKETA (3) | HONDAKINAREN DESKRIPZIOA | HONDAKINAREN EHZ (sarrera eta irteera) |
R130107 Hondakinak biltegiratzea, bilketaren esparruan. Beste batzuk // 06 prozesua: hondakin ez-arriskutsuen transferentziagunea | Ontzi nahasiak | 150106 |
2024ko otsailaren 2an, titularrak eskatu zuen ingurumen baimen bateratuan sartutako baldintzak aldatzeko, zehazki, ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinean, sortzen dituen hondakinen zerrendan, 020601 EHZ kodeko hondakin berri bat sartzeko (kontsumorako edo elaboraziorako desegokiak diren materialak).
INSTALAZIOAN BAIMENDUTAKO PROZESUA ETA KUDEAKETA | HONDAKINAREN DESKRIPZIOA | HONDAKINAREN EHZ KODEA (sarrera eta irteera) |
R130107 Hondakinak biltegiratzea, bilketaren esparruan. Beste batzuk // 06 prozesua: hondakin ez-arriskutsuen transferentziagunea | Kontsumorako edo elaboraziorako desegokiak diren materialak | 020601 |
2024ko uztailaren 16an, titularrak eskatu zuen bere ingurumen baimenean prozesu berri bat sartzeko, baita prozesu horri loturiko zenbait hondakin ere. Zehazki, eskatu zuen R1201 prozesua sar dadila, nahasitako askotariko hondakinetatik datozen askotariko hondakinak sailkatu, bereizi eta multzokatzeko. Prozesu horretan, hondakin hauek kudeatzen dira:
INSTALAZIOAN BAIMENDUTAKO PROZESUA ETA KUDEAKETA | HONDAKINAREN DESKRIPZIOA | HONDAKINAREN EHZ KODEA |
R120103 Hondakinen sailkapena. Txatarra - Metalen bereizketa | Kobrea, brontzea, letoia | 170401 |
R120103 Hondakinen sailkapena. Txatarra - Metalen bereizketa | Aluminioa | 170402 |
R120103 Hondakinen sailkapena. Txatarra - Metalen bereizketa | Burdina eta altzairua | 170405 |
R120103 Hondakinen sailkapena. Txatarra - Metalen bereizketa | Kableak, 17 04 10 kodean zehaztuta daudenez bestelakoak | 170411 |
Geroago, 2024ko urriaren 9an, titularrak eskatu zuen bere ingurumen baimen bateratuan ezarritako baldintzak aldatzeko, zehazki, ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinean, kudeatzen diren hondakinen zerrendan, beste bi hondakin mota sartzeko. Hauek dira kudeatzen diren hondakinak:
INSTALAZIOAN BAIMENDUTAKO PROZESUA ETA KUDEAKETA | HONDAKINAREN DESKRIPZIOA | HONDAKINAREN EHZ KODEA |
R120103 Hondakinen sailkapena. Txatarra - Metalen bereizketa | Ontzi nahasiak | 150106 |
R120103 Hondakinen sailkapena. Txatarra - Metalen bereizketa | Metal nahasiak | 170407 |
R130107 Hondakinak biltegiratzea, bilketaren esparruan. Beste batzuk // 06 prozesua: hondakin ez-arriskutsuen transferentziagunea | Kobrea, brontzea, letoia | 170401 |
R130107 Hondakinak biltegiratzea, bilketaren esparruan. Beste batzuk // 06 prozesua: hondakin ez-arriskutsuen transferentziagunea | Aluminioa | 170402 |
R130107 Hondakinak biltegiratzea, bilketaren esparruan. Beste batzuk // 06 prozesua: hondakin ez-arriskutsuen transferentziagunea | Burdina eta altzairua | 170405 |
R130107 Hondakinak biltegiratzea, bilketaren esparruan. Beste batzuk // 06 prozesua: hondakin ez-arriskutsuen transferentziagunea | Metal nahasiak | 170407 |
Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak, aurkeztutako eskaera aztertuta, ondorioztatu du onargarria dela; izan ere, eskatzen dena bat dator instalazioak ingurumen aldetik eduki beharreko funtzionamendu egokiarekin eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin.
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa da ingurumen baimen bateratua aldatzea.
Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehendabizikoa.–Onartzea hondakinak kudeatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokienez eskatutako aldaketak. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioa Noain Elortzibarko udal mugartean dago eta haren titularra Productos Oppac SA da.
Bigarrena.–Hondakinak kudeatzeko instalazioa izateko baimena ematea, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 33.1 artikulua aplikatuz eskatzen dena. Halaber, bidezkoa da hura inskribatzea Nafarroako Foru Komunitateko Hondakinen Sortzaileen eta Kudeatzaileen Erregistroan, 15G04088010942024 erregistro-zenbakiarekin.
Kudeatzen ahal dituen hondakinak eta hondakin horiek tratatzeko egiten ahal dituen eragiketak ebazpen honen I. eranskinean ageri dira. Halaber, titularrak hondakinen kudeaketan izandako edozein aldaketa jakinarazi beharko dio Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuari. Baimenak zortzi urteko indarraldia izanen du, eta automatikoki berrituko da beste horrenbeste urteko aldietarako, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 33.10 artikulua (hondakinak bildu eta tratatzeko eragiketen baimenei buruzkoa) aplikatuta.
Instalazioaren ustiatzaileak baimena eduki beharko du III. eranskinean adierazitako hondakinak tratatzeko eragiketak egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 33.2 artikuluan ezarritakoarekin bat. Baimen hori eman beharko dio instalazioaren egoitza soziala non dagoen, autonomia erkidego horretan ingurumen arloko eskumena duen organoak.
Hirugarrena.–Zentroak Nafarroako Foru Komunitateko Hondakinen Sortzaileen eta Kudeatzaileen Erregistroan hondakin arriskutsuen sortzaile txiki gisa duen inskripzioa kentzea (15P02088010942002 zenbakia), hartatik salbuetsita dagoelako hondakinak tratatzeko baimena lortu duenez gero, bat etorriz Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 35.4 artikuluan ezarritakoarekin.
Laugarrena.–Suteen aurkako segurtasuna dela eta (abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretua), instalazioan biltegiratutako hondakin kopuruak ez du handitu behar ingurumen baimen bateratua emateko espedientearen dokumentazio teknikoan kalkulatutako arrisku intrintsekoaren maila.
Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Seigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko titularrari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Zazpigarrena.–Ebazpen hau Productos Oppac SAri eta Noain Elortzibarko Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko otsailaren 6an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/ConsultasAAU.html#/ConsultaAutorizacionesAmbientalesUnificadas.
Iragarkiaren kodea: F2501999