1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
59/2025 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, aldatzen duena 2024ko martxoaren 14ko 153/2024 Ebazpena, zeinaren bidez prozedura bat onesten baita Urbasa eta Andia jabari publikoko mendietan erabilera erkideko larre azalerak onartzeko, hain zuzen ere erabiltzaileek 2024ko eskaera bakarrean (NPE) aitor ditzaketenak. Aldaketa Urbasa eta Andiako larre azalerak adjudikatuak dituzten 14 abeltzaini dagokie.
Uztailaren 1eko 267/1996 Foru Dekretuaren bidez, Urbasa eta Andia mendietako Natura Baliabideak Antolatzeko Plana onetsi zen, eta otsailaren 27ko 3/1997 Foru Legearen bidez, Urbasa eta Andia mendietako Parke Naturalaren deklarazioa egin zen. Gero, Natura Baliabideak Antolatzeko Plana aldatu zen irailaren 7ko 198/2011 Foru Dekretuaren bidez.
Abenduaren 4ko 340/2001 Foru Dekretuaren bidez, Urbasako Parke Naturala Erabili eta Kudeatzeko Plan Zuzentzailea (EKPZ) onetsi zen. Plan horren 4.1 artikuluaren arabera, eskubide tradizionalen erabilera, besteak beste larratzekoa, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak ezarri prozedurari jarraikiz eginen da.
Bestalde, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abuztuaren 12ko 1259/2011 Ebazpenaren bidez, Urbasa eta Andia mendietako larre eta baso baliabideak antolatzeko proiektua onetsi zen.
Nekazaritzako zuzendari nagusiaren 2024ko martxoaren 14ko 153/2024 Ebazpenaren bidez, erabilera erkideko larre azalerak onartu ziren Urbasa eta Andia jabari publikoko mendietan, erabiltzaileek 2024ko kanpainan eskaera bakarrean (NPB) aitor zitzaketenak.
Aipatu ebazpenean adierazten denez, "egiaztatuko da interesdunaren jabetzako aziendak bazkatu direla adjudikaturiko azaleretan, eta, besterik frogatzen bada, adjudikazio hori eta aitortutako azalera baliogabetuko dira".
Ikusi da Nekazaritza Zerbitzuko Errentetarako Laguntzen Atalak 2025eko urtarrilaren 31n egindako txostena.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea Urbasa eta Andia jabari publikoko mendietan onartutako erabilera erkideko larre azalera, 2024ko kanpainan eskaera bakarrean (NPB) aitor zitekeena, I. eranskinean zehazten diren titularrei..
2. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiko Baso Plangintzarako Atalari, Ingurumena Zaintzeko Atalari eta Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko otsailaren 4an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.
I. ERANSKINA.–TITULARRAK
KANPAINA | IFZa | 1. DEITURA | 2. DEITURA | IZENA | HASIERAKO AZALERA | AZKEN AZALERA | OHARRAK |
2024 | 15717557R | | | | 2,07 | 0 | Ez du NPBrik egin 2024an |
2024 | 15831073N | | | | 2,07 | 0 | |
2024 | 29139778C | | | | 2,07 | 0 | Ez du Urbasakorik aitortu |
2024 | 33423378P | | | | 7,36 | 0 | |
2024 | 33431486C | | | | 9,2 | 0 | |
2024 | 44558486B | | | | 12,42 | 0 | Ez du NPBrik egin 2024an |
2024 | 44644242T | | | | 0,46 | 0 | Ez du NPBrik egin 2024an |
2024 | 44645089L | | | | 7,07 | 0 | Ez du NPBrik egin 2024an |
2024 | 72634925M | | | | 1,84 | 0 | Ez du NPBrik egin 2024an |
2024 | 72671819F | | | | 7,36 | 0 | |
2024 | 72686885P | | | | 9,2 | 0 | |
2024 | 72687782P | | | | 4,6 | 0 | Ez du NPBrik egin 2024an |
2024 | E31594807 | | | | 8,28 | 0 | |
2024 | J71435291 | | | | 2,76 | 0 | |
Iragarkiaren kodea: F2502664