45. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, oposizio-lehiaketa bidez Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko hiru transkribatzaile-lanpostu betetzekoa, funtzionario-araubidekoak eta C mailakoak. Haietako batek euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna du.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2025eko otsailaren 17an eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Zerbitzu Orokorretako buruak deialdi bat egitea proposatu du, oposizio-lehiaketa bidez Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko hiru transkribatzaile-lanpostu betetzeko, funtzionario-araubidekoak eta C mailakoak. Haietako batek euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna du. Proposamen hori Argitalpen, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzuko buruak proposatuta egin du, Zerbitzuko hiru lanpostu hutsak betetzearren. Espedientea Zerbitzu Juridikoek eta Kontu-hartzailetzak egindako txostenarekin osatu da.

Aurkezturiko dokumentazioa ikusita, eta Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 42. artikuluarekin bat, honako hau,

ERABAKITZEN DA:

1. Onestea Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko hiru transkribatzaile-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta C mailakoak –haietako batek euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna du–, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak, eta espedientea abiatzeko agindu ematea.

2. Agintzea deialdia Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Parlamentuaren webgunean argitara dadin.

Iruñean, 2025eko otsailaren 17an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Honako hauek dira deialdi honen,

OINARRIAK

1. oinarria.–Xedea.

1.1. Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko hiru transkribatzaile-lanpostu betetzekoa, funtzionario-araubidekoak eta C mailakoak. Haietako batek euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna du.

1.2. Hiru lanpostu horiek honako txanda hauetan banatuko dira:

–Bi lanpostu, txanda irekian.

–Lanpostu bat, igoera-txandan.

Baldin eta oposizio-lehiaketa amaitzen den egunean lanpostu huts berriak badaude Nafarroako Parlamentuko plantillako transkribatzaileen kidegoan, zilegi izanen da lanpostu horiek gehitzea deialdi honen xede diren hiru lanpostuei, behin betikoz bete daitezen eta, hortaz, kalifikazio-epaimahaiaren izendapen-proposamenean sartuko dira.

Igoera-txandako lanpostu hutsa bete gabe gelditzen baldin bada izangaiek hautaprobak gainditzeko ezartzen den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako edo txanda horretara inor aurkeztu ez delako, txanda irekikoari gehituko zaio.

Bestaldetik, baldin eta igoera-txandan hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko aukera izanen dute, aurreko paragrafoan adierazitako moduan, deialdi honetako 8.3. apartatuak ezartzen duen agiri-aurkezpen epea bukatzen den unean deialdiko 2.2 apartatuko baldintza bereziak betetzen ez dituzten igoera-txandako izangaiek.

1.3. Oposizio-lehiaketa eginen da Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutu indardunean ezarritakoari heldurik eta, osagarri gisa, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak eta hori garatu eta betearazteko Sarrera Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuak ezarritakoari.

1.4. Deialdi hau dela medio izendaturik suertatzen diren izangaiek Nafarroako Parlamentuko funtzionarioentzat eta, zehazki, transkribatzaileen kidegokoentzat ezarritako eginkizunak beteko dituzte eta horien eskubide eta betebeharrak edukiko dituzte. Haien eginkizunak izanen dira orokortasunez ezartzen direnak Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuko 8.4 artikuluan. Zehazki, honako hauek: Nafarroako Parlamentuko organoen bilkuren transkripzioari eta Parlamentuaren argitalpenen edizioari dagozkien zereginak betetzea; administrazio-zereginak, betearazpenekoak, osagarriak eta izapidetzekoak; testuak idatzi eta zuzentzea, artxibatzea eta antzeko beste batzuk; Parlamentuko eztabaidak grabatzea, hala Osoko Bilkuretakoak nola Batzordeetakoak; eta lanpostuak berezkoa duen beste edozein eginkizun.

Transkribatzaileen lanpostuak atxikiko zaizkio Nafarroako Parlamentuko Argitalpen, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzuari, Parlamentuaren antolaketari buruzko 2021eko uztailaren 26ko Erregelamenduaren arabera.

1.5. Izendapenak Nafarroako Parlamentuaren nominako eta plantillako funtzionarioaren izaera emanen die hautatuei, indarreko xedapenetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiekin.

1.6. Lanpostuak C mailakoak dira, eta maila horri dagozkion lansariak dituzte, bai eta Nafarroako Parlamentuko plantilla organiko indardunean zehazten diren osagarriak ere.

1.7. Izendatua suertatzen den funtzionarioa Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatua izanen da eta bertan alta emanen zaio, araubide horrek ezartzen duen babesaren pean, salbu eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan eta horren osagarri diren xedapenetan aipatzen den eskubide pasiboen eta osasun- eta gizarte-laguntzaren araubidean jada afiliatuta badago, ezen kasu horretan aukera izanen du araubide horretan segitzeko edo Gizarte Segurantzan afiliatzeko.

1.8. Lanaldia gauzatuko da Nafarroako Parlamentuko langileentzat orokortasunez ezarritako ordutegi eta txandetan.

2. oinarria.–Izangaien betekizunak.

2.1. Prozedura honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabide-aurkeztearen epea amaitzen den egunean eta lanpostu-betetzearen prozedurak irauten duen denbora guztian, harik eta lanpostuaz jabetzeko unera arte:

a) Espainiako nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasuneko kide den estatu batekoa, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitakoak izanik langile-zirkulazio askea aurreikusten duten nazioarteko itunen aplikazio-esparruan dagoen estatu batekoa.

Halaber parte hartzen ahalko dute espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatu batzuetako herritarren edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere, baldin eta ez badaude zuzenbidez bereizita, bai eta haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez daudenean, hogeita bat urte baino adin txikiagokoak badira, edo haien kontura bizi diren adin horretatik gorakoak.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina ez gainditzea.

c) Batxilergoko, Lanbide Heziketako teknikariaren (erdi mailako gradua) edo horietakoren baten baliokide gisa ofizialki deklaratua izan den titulu baten jabe izatea, edo hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria edukitzea, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Atzerrian lortutako tituluei dagokienez, aipatutako data horretan eduki beharko da horien homologazioaren frogagiri ofiziala edo, kasua bada, baliokidetasun-ziurtagiri ofiziala. Betekizun hori ez zaie aplikatuko izangaiei, baldin eta beren lanbide-kualifikazioaren aitorpen ofiziala lortu badute, lanbide arautuen esparruan, Europar Batasuneko zuzenbideak xedatuaren babesean.

d) Kasuko eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa edukitzea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertu gabea izatea.

f) Euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna duen lanpostura ere aurkeztu nahi dutenen kasuan, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberako maila hori frogatzen duten titulu edo ziurtagirietako bat edukitzea, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen 210/2010 Ebazpenean, irailaren 13koan, zerrendaturik daudenetakoa (117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2010eko irailaren 27koa), edo ofizialki baliokidetzat aitorturiko titulazioa edukitzea, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria edukitzea, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

2.2. Nafarroako Parlamentuko igoera-txandako izangaientzako baldintza bereziak:

Txanda honetako izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, aurreko apartatuan adierazitakoez gain:

a) Nafarroako Parlamentuko funtzionario izatea eta igoerarako abiapuntu duten lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen pertsona zerbitzu ematen ari denean Nafarroako Parlamentuko aldi baterako beste lanpostu batean.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berean edo baxuagoan egotea eta Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuko 12. artikuluan ezarritako baldintzak betetzea.

2.3. Aurreko baldintzak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea amaitzen den unean, eta postuaren jabetza hartzen den arte. Izangaiek deialdi honen oinarrietan zehazten den unean beharko dute frogatu aurreko betekizun horiek betetzen dituztela.

Horren salbuespena izanen da, igoera-txandako izangaiei dagokienez, borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotearen baldintza, zeina bete beharko baita eskabideak aurkezteko epea amaitzen den unean eta deialdiko 8.3 apartatuan aipaturiko agiri-aurkezpen epea amaitzen den unetik postuaren jabetza hartzen den unera arte.

2.4. Izangaiek deialdi honen oinarrietan zehazten den unean beharko dute frogatu aurreko betekizun horiek betetzen dituztela.

3. oinarria.–Parte hartzeko eskaerak, dokumentazioa eta azterketa-eskubideak.

3.1. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek telematikoki aurkeztu beharko dute beren eskaera, Internetez, Nafarroako Parlamentuaren egoitza elektronikoan eskuragarri egonen den eskabide bat erabiliz (https://parlamentodenavarra.es webguneko Administrazio-izapideak / Langile-deialdietarako eskabidea atalean).

3.2. Eskabideari nahitaez erantsi beharko zaio parte hartzeko eskaera, I. eranskineko ereduaren araberakoa, eta interesdunentzat eskuragarri egonen dena Nafarroako Parlamentuaren www.parlamentodenavarra.es webguneko "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2025eko ekitaldia" atalean.

3.3. Parte hartzeko eskaeran, izangaiek adierazi beharko dute ezarrita dauden baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskaera-aurkezpenerako zehaztutako epea amaitzen den egunean.

3.4. Parte hartzeko eskaerarekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo beste identifikazio-agiri ofizial baten kopia aurkeztu beharko dute.

3.5. Espainiako nazionalitatea ez duten pertsonek beren identitatea eta nazionalitatea frogatzen dituzten agirien fotokopiak aurkeztu beharko dituzte, bai eta, kasua bada, 2.1.a) apartatuan ezarritako nazionalitate- eta ahaidetasun-baldintzak betetzen direla frogatzen dutenena ere. Halaber aurkeztu beharko dute zinpeko edo hitzematezko adierazpena, beren jatorrizko herrialdean funtzio publikorako sarbidea eragozten duen diziplina-zehapenik edo zigor penalik jaso ez izatearena.

3.6. Euskarako C1 hizkuntza-eskakizuneko lanpostuetara ere aurkeztu nahi duten izangaiek horren berri eman beharko dute eskaeran, eta tituluaren kopia erantsi beharko diote eskaerari.

3.7. Desgaitasun aitortua duten izangaiek zilegi izanen dute balizko denbora- edo baliabide-egokitzapenak eskatzea horiek beharrezkoak dituzten ariketarako. Kasu horretan, horren berri eman beharko dute eskabidean, aparteko orri batean adierazi beharko dute zer desgaitasun duten eta zein diren eskatzen dituzten egokitzapenak, eta legezko desgaitu-izaera frogatu beharko dute, organo eskudunak jaulkitako dokumentuaren kopia bat atxikiz.

3.8. Azterketarako eta espediente-formalizazioko eskubideak 26,00 eurokoak dira. Hartara, transferentzia bat eginen da Nafarroako Parlamentuaren ES37 0182 1290 310201511138 banku-kontura, azalpenean honako hau jarrita: "Parlamentuko transkribatzaileen deialdiko azterketa-eskubideak" aipamena eta bidaltzailearen izen-abizenak. Diru-sarreraren frogagiria deialdian parte hartzeko eskaerari atxikiko zaio.

Azterketarako eta espediente-formalizazioko eskubideak ordaindu ezean, izangaia deialditik at geldituko da. Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera epe eta modu egokian aurkeztu beharra.

Azterketa-eskubideak ordaintzetik salbuetsita egonen dira honako pertsona hauek:

a) 100eko 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten pertsonak. Haiek desgaitasuna duen pertsonaren legezko izaera dutelako frogagiria aurkeztu beharko dute.

b) Deialdi hau argitaratzen den egunaren aurretik hilabetez, gutxienez ere, langabetu gisa inskribaturik daramaten pertsonak, baldin eta inskribaturik egon diren bitartean ez badute enplegu egokirako inolako eskaintzarik errefusatu, eta horrez gain lanbide-sustapen, -prestakuntza edo -birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere ez badiote arrazoi justifikatuarekin uko egin, eta, horrez gain, ez badute lanbide arteko gutxieneko soldata baino gehiagoko diru-sarrerarik hileroko zenbaketan.

Honela frogatu beharko da aurreko b) apartatuan aurreikusitako salbuespena:

–Langabezia-egoera frogatuko da kasuko enplegu-bulegoak jaulkitako ziurtagiriaren bidez. Bertan, langabe gisa inskribatzearen data agertuko da, eta berariaz adieraziko da inskribatu-aldian ez dela errefusatu eskainitako enplegu egokirik, eta lanbide-sustapen, -prestakuntza edo -birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere ez zaiola uko egin, arrazoi justifikaturik egon bada izan ezik.

–Interesdunak erantzukizunpeko adierazpena eginez frogatuko du ez duela, hileroko zenbaketan, lanbide arteko gutxieneko soldata baino gehiagoko errentarik; horretarako, deialdi honen II. eranskineko ereduaren araberako agiria aurkeztuko du.

3.9. Halaber, eskabideari atxikiko zaio alegaturiko merezimenduen zerrenda, III. eranskineko ereduaren araberakoa, eta gehituko zaio merezimendu bakoitzari buruzko froga-dokumentazioa, IV. eranskinean adierazten denaren araberakoa.

4. oinarria.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

5. oinarria.–Izangai-onarpena. Behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko du. Zerrenda horretan, pertsona onartuen eta baztertuen izen-deiturak agertuko dira. Pertsona bazterturik ez badago, zilegi izanen da zuzenean onestea behin betiko zerrenda. Orobat argitaratuko da https://parlamentodenavarra.es/eu webgunean, "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2025eko ekitaldia" atalean.

5.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzinako hamar egun balioduneko epean, interesdunek zilegi izanen dute egoki jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztea zerrenda horren aurka, bai eta zuzentzea ere, kasua bada, beraiek lehenago egindako balizko akatsak.

5.3. Erreklamazioak egiteko epea iraganik eta horiek ebatzirik, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, zeina honako hauetan argitaratuko baita: Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta https://parlamentodenavarra.es/eu webgunearen "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2025eko ekitaldia" atalean.

5.4. Ez da azterketarako eta espediente-formalizaziorako eskubiderik itzuliko, izangaia baztertua izan bada eta, halaber, ordainketa egin bai baina edozein arrazoi dela medio inskripzioa burutu ez badu.

5.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi horretan agertzen direnei aitortu egiten zaienik deialdiko prozeduran eskatutako baldintzak bete egiten dituztela. Hautatze-prozedura gaindituz gero aurkeztu beharreko dokumentaziotik ondorioztatzen baldin bada interesdunak ez duela betekizunen bat betetzen, pertsona horrek galdu eginen du prozedura honetan parte hartzetik hel lekiokeen eskubide oro, ezertan galarazi gabe faltsutasunezko jokabideagatik erator lekizkiokeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

6. oinarria.–Kalifikazio-epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduna.

6.1. Kalifikazio-epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Batzordeburua: Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jauna, Nafarroako Parlamentuko bigarren lehendakariordea.

Ordezkoa: Yolanda Ibáñez Pérez andrea, Nafarroako Parlamentuko lehen idazkaria.

Epaimahaikidea: Nerea Martin Cestao andrea, Nafarroako Parlamentuko transkribatzailea.

Ordezkoa: Mercedes Seviné Ruiz andrea, Nafarroako Parlamentuko transkribatzailea.

Epaimahaikidea: Mikel Iriarte Cilveti jauna, Nafarroako Parlamentuko Argitalpen, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzuko burua.

Ordezkoa: Ainhoa Irazustabarrena Barriola andrea, Nafarroako Parlamentuko itzultzailea.

Epaimahaikidea: Nafarroako Parlamentuko Langileen Batzordeak hautatuko du.

Ordezkoa: Nafarroako Parlamentuko Langileen Batzordeak hautatuko du.

Idazkaria: Miguel Ángel Laurenz Itoiz jauna, Nafarroako Parlamentuko legelaria.

Ordezkoa: Silvia Doménech Alegre andrea, Nafarroako Parlamentuko legelari nagusia.

6.2. Baldin eta, legez ezarritako abstentzio- eta errefus-arrazoiak aplikatuz, epaimahaiaren osaeran inolako aldaketarik balego, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendarekin batera argitaratuko litzateke aldaketa hori.

6.3. Kalifikazio-epaimahaia hautaproben hasiera baino lehenago eratu beharko da. Hautatu gabe geratzen diren epaimahaikideak izangai onartuen nahiz baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzearekin hautatuko dira.

6.4. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez bere kideen gehiengo osoa ez bada bertaratu. Halaber, epaimahaiaren eratzea eta jarduna baliodunak izateko, beharrezkoa izanen da epaimahaiburua eta idazkaria bertaratuta egon daitezela; edo, kasua bada, haien ordezkoak.

6.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatzeaz eta aplikatzeaz sor daitezkeen ebazkizun guztiak.

6.6. Kalifikazio-epaimahaiko kideak esku hartzetik abstenitu egin beharko dira eta organo dei-egileari horren berri eman beharko diote, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean aipatzen diren abstentzio-kausetakoren bat beraiei aplikatzeko modukoa bada. Halaber, izangaiek zilegi izanen dute aipatu kausetakoren bat aplikatzekoa zaien epaimahaikideak errekusatzea.

6.7. Epaimahaiak aholkulari espezialistak beregana ditzake proba guztietarako nahiz probaren baterako. Aholkulari horiek lankidetzan arituko dira epaimahaiarekin, eta beren espezialitate teknikoetan jardutera mugatuko dira.

7. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

Oposizio-lehiaketak bi fase izanen ditu: lehenik, lehiaketaldia izanen da; eta ondoren, oposizioaldia.

7.1. Lehiaketaldia.

7.1.1. Lehiaketaldia ez da baztertzailea izanen, eta haren balorazioa gehienez ere 30,00 puntukoa izanen da. Merezimenduen balorazioari dagokionez, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte lortutakoak bakarrik hartuko dira kontuan, eta ez egun horren ondoren lortutakoak.

7.1.2. Lehiaketaldian, izangaiek alegatu eta justifikaturiko merezimenduak kalifikatuko dira, deialdi honen IV. eranskineko baremoari jarraikiz.

Epaimahaiak balorazioa egin ahal izan dezan, izangaiek nahitaez aurkeztu beharko dute alegaturiko merezimenduen zerrenda, III. eranskineko ereduaren araberakoa, eta gehituko zaio merezimendu bakoitzari buruzko froga-dokumentazioa, IV. eranskinean adierazten denaren araberakoa.

Agiriek baremoaren aplikaziorako beharrezkoa den informazio guztia jaso beharko dute. Ez da kontuan hartuko frogatu gabeko merezimendurik, ez eta baremoan jasota ez dagoenik ere. Epaimahaiak zilegi izanen du edozein unetan argibideak eta datu osagarriak eskatzea lehiatzaileek alegaturiko merezimenduei buruz.

Epaimahaiak modu arrazoituan baloratuko ditu baremoko atal bakoitzetik bere ustez izangai bakoitzak badituen merezimenduak, eta ezin izanen du ezein kasutan aintzat hartu alegatu ez den edo agiri bidez frogatu ez den merezimendurik. Era berean, ez du zilegi izanen atal bakoitzagatik puntuazio handiagorik ematea baremoan aipatzen dena baino.

Aurkezturiko merezimenduen frogagiriak aztertzetik ondorioztatuko balitz izangaietakoren batek ez daukala halako merezimendurik, deskontatu eginen da aipatu merezimenduei emandako puntuazioa, ezertan galarazi gabe izangai hari faltsutasunagatik erator lekizkiokeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.1.3. Merezimenduen balorazioa amaituta, epaimahaiak izangai bakoitzaren merezimenduen balorazioaren emaitza jasotzen duten bi zerrenda argitaratuko ditu Parlamentuaren webgunean, eta izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko. Lehenbiziko zerrendan izangai guztiak jasoko dira, lehiaketaldian lortu duten puntuazioa adierazita. Bigarren zerrendan bakarrik agertuko dira C1 euskara-eskakizuna duen lanpostura ere aurkezten diren pertsonak, eta lehenbiziko zerrendarekiko alde bakarra izanen du ez duela merezimendu gisa barne hartuko euskararen jakitea, ezinbesteko baldintza baita postu horretara aurkezteko.

7.1.4. Izendapenerako proposatzen diren izangaiek merezimendu horien frogagirien jatorrizkoak edo kopia kautotuak aurkeztu beharko dituzte, 8.3 apartatuan adierazitako gainerako dokumentuekin batera. Dokumentu horiek ez badira zuzenak, edo aurretiaz aurkeztu eta lehiaketaldian baloratu direnekin ez badatoz bat, kasuko izangaiaren aldeko izendapen-proposamena automatikoki indargabetuta geratuko da, eta horrek berekin ekarriko du izangaia deialditik kanporatua izatea.

7.2. Oposizioaldia.

Oposizioaldia 2025eko irailetik aurrera hasiko da, Nafarroako Parlamentuaren webgunean gutxienez ere hamabost egun natural lehenago iragarriko diren tokian, egunean eta orduan.

7.2.1. Probak eta ariketak.

Oposizioaldia bi probaz osatuta egonen da, hizkuntza-eskakizunik gabeko lanpostuaren kasuan, eta hiru probaz euskarako hizkuntza-eskakizuna duen lanpostuaren kasuan. Lehenbiziko bi probak komunak izanen dira bi lanpostuetarako. Hiru probak egun ezberdinetan eginen dira.

a) Lehenbiziko proba. Bi ariketaz osatua, egun berean bata bestearen ondoren egitekoak. Epaimahaiak finkatuko du horien gehieneko iraupena, hasi baino lehen. Bertara NANa, AIZa, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko da, nortasuna egiaztatu ahal izateko. Adierazi behar da, halaber, ariketa horiek egiteko ez da inongo testurik kontsultatu ahalko, ez eta hiztegirik edo bestelako materialik erabili ere, mutur lodiko tinta beltzezko bolaluma izan ezik.

Orobat adierazten zaie debeku dela kalkulagailua, telefono mugikorra, erloju adimenduna edo bestelako edozein gailu elektroniko erabiltzea, zeinak itzalita egon beharko baitira une oro. Ezin izanen da erloju adimendunik soinean eraman, eta proba egiten den bitartean itzalita eta gordeta edukiko dira.

Lehen ariketa. Aukera anitzeko galdera sorta bati erantzun beharko zaio, erantzun zuzena bakarra izanik. Gaiak deialdiko V. eranskinean ageri direnak izanen dira. Erantzun okerrak zigortu eginen dira.

Bigarren ariketa. Gaztelaniaren ortografia, semantika eta gramatikaren arloko kasu praktikoei buruzko galdetegi bati erantzun beharko zaio, erantzun-aukera anitzarekin baina erantzun zuzena bakarra izanik. Erantzun okerrak zigortu eginen dira.

b) Bigarren proba: bigarren proba honen bi ariketak egiteko, izangaiei beharrezkoak diren baliabide teknikoak jarriko zaizkie. Bi ariketak egun berean bata bestearen ondoren eginen dira. Epaimahaiak proba egiteko beharrezkoa iruditzen zaion laguntza teknikoa eska dezake.

–Lehen ariketa. Mekanografia. Proba praktikoa izanen da, eta epaimahaiak proposaturiko testu bat mekanografiatzean datza, ordenagailu-teklatua erabiltzeko lastertasuna eta eraginkortasuna baloratze aldera. Halaber baloratuko dira sakaketa-kopurua, egokiro eginak izana eta idatzitakoaren antzekotasuna epaimahaiak proposatutako testuarekin. Zigortzekoak izanen dira akats mekanografikoak, ez-jartzeak eta ariketaren arauen urraketa. Izangaiek 10 minutuko gehieneko denbora izanen dute testu bakoitza egiteko. Testuen artean atsedenaldi bat egonen da, baina ezin izanen da gelatik atera.

Ariketa honen baloraziorako bakarrik hartuko da kontuan mekanografiatutako bi testuetako bat, izangaiak puntuazio hobea lortu duena hain zuzen.

–Bigarren ariketa. Transkripzioa. Izangaiei audio-fitxategi bat eta horren transkripzio automatikoki sortua jasotzen duen word formatuko dokumentu bat emanen zaizkie. Izangaiek zuzendu egin beharko dute eman zaien testua, puntuazio-arauak ere aplikatuz, argitaratzeko moduko transkripzio bihurtzeraino testu hori.

Epaimahaiak baloratu eginen du diskurtso mintzatuko oker lexiko eta sintaktikoak zuzentzeko ahalmena: komunztadura-akatsak, aditz-aldien inkoherentzia, preposizio-erregimenari dagozkion akatsak, lapsus linguae, errepikapen behargabeak. Izangaiek beren hizkuntza-gaitasunak eta Espainiako Errege Akademiaren arau ortografikoez duten ezagutza aplikatu beharko dituzte. Zuzendutako transkripzioen bolumena ere baloratuko da.

c) Hirugarren proba. Ariketa bat izanen da, euskarako C1 hizkuntza-eskakizuneko postura aurkezten direnek bakarrik eginen dutena. Izangaien euskara-jakintzari buruzko proba praktiko baloragarri bat izanen da. Ez da baztertzailea izanen gaztelaniazko postuetarako aurkezteko.

Hirugarren ariketa egiteko, izangaiei euskarazko audio-fitxategi bat emanen zaie, argitaratzeko moduko testu txukun bat lortzeraino transkribatu beharko dutena.

Izangaiek beren euskarazko hizkuntza-gaitasunak eta Euskaltzaindiaren arau ortografikoez daukaten ezagutza aplikatu beharko dituzte, eta sortzen duten testuaren kalitatea baloratuko da ahozko diskurtsoaren akats lexiko eta sintaktikoen arabera: komunztadura-okerrak, ergatiboaren erabilera okerra, bestelako deklinatze-akatsak, aditz-aldi eta -erregimenen erabilera okerra, lapsus linguae, errepikapen behargabeak eta abar. Halaber, transkribaturiko grabazio-bolumena baloratuko da.

7.2.2. Proben puntuazioak bi hamarrenera biribilduta adieraziko dira. Oposizioko ariketen balorazioa gehienez 70,00 puntukoa izanen da, eta 90,00 puntukoa, euskarako C1 hizkuntza-eskakizuneko postura aurkezten direnen kasuan. Puntuak honela banatuko dira:

a) Lehenbiziko proba: 35 puntu.

1. ariketa, test modukoa: gehienez ere 20 puntu, eta bazterturik geratuko da gutxienez 10 puntu lortzen ez duen edonor.

2. ariketa, test modukoa: gehienez ere 15 puntu, eta bazterturik geratuko da gutxienez 7,5 puntu lortzen ez duen edonor.

b) Bigarren proba: 35 puntu.

1. ariketa, mekanografiakoa: gehienez ere 10 puntu lortu ahalko dira, eta bazterturik geratuko da gutxienez 5 puntu lortzen ez dituena.

2. ariketa, transkripziokoa: gehienez ere 25 puntu, eta bazterturik geratuko da gutxienez 12,5 puntu lortzen ez duen edonor.

c) Hirugarren proba: gehienez ere 20 puntu, eta euskarako C1 hizkuntza-eskakizuneko postua lortzetik bazterturik geratuko da gutxienez 10 puntu lortzen ez duen edonor.

7.2.3. Bigarren probako 1. ariketaren balorazioa irizpide hauei jarraikiz eginen da:

Akats mekanografikoengatik izandako zehapenak kenduta, egindako lehenengo 1000 sakaketengatik 0 puntu emanen dira. Hortik gora, beste 200 sakaketa zuzeneko, beste puntu bat gehituko da, edo proportzionalki dagokion puntuazioa. Puntuazioak mugatzat izanen du ariketari esleituriko gehieneko puntuazioa; hots, 10 puntu. Bazter geldituko dira gutxienez 5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak, bai eta, kasu guztietan, ehun akats mekanografiko edo gehiago egiten dituztenak ere.

Sakaketen zenbaketan, sakaketa arruntez gain, honako hauen araberako kontaketa aintzat hartuko da:

–Paragrafo-aldaketa bakoitzarengatik, sakaketa bat.

–Letra larri bakoitzarengatik edo letra larrien tekla sakatzera behartzen duen ikur bakoitzarengatik, sakaketa bat.

–Azentu ortografiko edo tilde bakoitzarengatik, sakaketa bat.

Sakaketa egokietatik bost sakaketa deskontatuko dira akats mekanografiko bakoitzeko. Honako hauek akats gisa joko dira:

–Ondokoak txertatzea:

  • Transkribatu beharreko testuan agertzen ez diren karaktere alfanumerikoak, zuriuneak edo puntuazio-ikurrak: bost sakaketako zigorra txertatze bakoitzeko.

−Ondokoak ez jartzea:

  • Karaktere alfanumerikoak (hemen sartzen da letrak ez jartzea, azentudunak izan nahiz ez), puntuazio-ikurrak (horietan sartzen dira "puntu eta bereiz" guztiak eta paragrafo arteko bereizketak), edo hitzen arteko hutsuneak: bost sakaketako zigorra ez-jartze bakoitzeko.

−Okerrak:

  • Okerreko mekanografiatzea, karaktereak bata bestearen ordez jartzean datzana, direla karaktere alfanumerikoak, puntuazio-ikurrak edo elkarren segidako bi karaktere: bost sakaketako zigorra oker bakoitzeko.

Programa automatiko baten bitartez zuzenduko da ariketa, karakterez karaktere aztertuz erkatuko duena izangaiak mekanografiatutako testua epaimahaiak emandako testuarekin. Hortaz, akats mekanografikotzat joko da transkribatutako testuaren eta epaimahaiak emandako testuaren arteko alde oro.

7.2.4. Proba bakoitzaren kalifikazioa amaitu ondoren, epaimahaiak kalifikazioen zerrenda jarriko du ikusgai Parlamentuko iragarki-oholean eta webgunean; halaber, hurrengo proba zein tokitan, egunetan eta ordutan eginen den adieraziko du, gutxienez ere 48 ordu lehenagotik.

7.2.5. Oposizioko probetarako hots-egitea bakarra izanen da, eta izangaiak bertaratu beharko dira berekin eramanda Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz nahikoa den bestelako identifikazio-agiri bat. Oposiziotik bazterturik geldituko dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak, bai eta aipatu agirietakoren baten bidez identifikatzen ez direnak ere.

7.2.6. Antolamendu-arrazoiengatik, probetarako hots-egitea egun eta ordu desberdinetan gauzatu ahalko da, izangai-kopurua aintzat harturik. Horretarako, gutxienez ere 48 orduko aurredenborarekin eta deialdi honen 10. oinarrian ezarritako moduan, proba egitera hots egiten zaien izangaien zerrenda argitaratuko da, bertan hots-egitearen tokia, eguna eta ordua ere zehaztuta. Kasu horretan, epaimahaiak ariketa desberdin baina antzeko zailtasunekoak prestatuko ditu.

7.2.7. Oposizioko probak egiteko, denbora- eta baliabide-egokitzapen posible eta beharrezkoak ezarriko dira aitorturiko desgaitasunen bat izanik beren parte-hartze eskabidean horiek eskatu dituzten izangaientzat.

7.2.8. Probak kalifikatu ostean, epaimahaiak Nafarroako Parlamentuaren webgunean argitaratuko du izangaiek lortutako puntuazioen zerrenda, eta bost egun balioduneko epea abiaraziko du, interesdunek egoki deritzotena alegatu ahal izatekoa.

8. oinarria.–Probak gainditzen dituzten pertsonen zerrenda, izendapen-proposamena eta dokumentu-aurkezpena.

8.1. Oposizioaldia eta lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak gainditu dutenen bi zerrenda argitaratuko ditu Nafarroako Parlamentuaren webgunean, kalifikazioak lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta. Lehenbiziko zerrendan izangai guztiak jasoko dira, lehen eta bigarren proban eta lehiaketaldian lortu duten puntuazioa adierazita. Bigarren zerrendan euskarako C1 hizkuntza-eskakizuneko postura aurkezten diren izangaiak bakarrik agertuko dira, lehen, bigarren eta hirugarren probetan eta lehiaketaldian lortu dituzten puntuazioak adierazita.

Bi zerrendetan dauden izangaiek, baldin eta deitutako lanpostu-kopuruan sartzen badira bi-bietan, epaimahaiari jakinarazi beharko diote zein lehenesten duten, hizkuntza-eskakizuneko ala hizkuntza-eskakizunik gabeko lanposturako izendatzea proposatzeko.

Oposizio-lehiaketaren guztizko puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, oposizioaldian puntuaziorik handiena eskuratu dutenen alde ebatziko da. Berdinketak hala ere baldin badirau, oposizioaldiaren bigarren proban puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren alde ebatziko da. Eta berdinketak bere horretan segitzen badu, propio deituriko jendaurreko ekitaldian eginiko zozketa bidez ebatziko da.

8.2. Epaimahaiak Nafarroako Parlamentuko Mahaiari igorriko dio deitutako lanpostu-kopuruan sartu diren izangai gainditzaileen aldeko izendapen-proposamena, oposizio-lehiaketako aktekin eta gainerako dokumentazioarekin batera. Proposamen hori Parlamentuaren webgunean, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.3. Izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epearen barrenean, proposatuak izan diren izangaiek ondoko dokumentuak aurkeztu beharko dizkiote Nafarroako Parlamentuari, guzti-guztiak jatorrizkoan eta fotokopian, konpultsatuak eta bueltatuak izateko:

a) Nortasun Agiri Nazionala edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokide bat.

b) Deialdiaren 2.1.c) apartatuan eskatzen den titulua, edo hori lortzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria.

c) Euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna duen postu batera sartzekotan, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberako maila hori frogatzen duen titulua edo ziurtagiria; hots, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen 210/2010 Ebazpenean, irailaren 13koan, zerrendaturik daudenetako bat (117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2010eko irailaren 27koa), edo baliokidetzat ofizialki aitorturiko titulua.

d) Txostena, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak jaulkitakoa, frogatzen duena interesdunak ez duela eritasun edo akats fisikorik, lanpostuaren berezko eginkizunetan aritzea eragozten dionik. Ofizioz aurkeztua izanen da, horretarako osasun-azterketa egin denean.

Desgaitasunen bat alegatu duten izangaien kasuan, balorazio- eta orientazio-talde eskudunek ofizioz emanen dute desgaitasun hori deialdiko lanpostuarekin bateragarria izateari buruzko frogagiria.

e) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezi ez izanaren zinpeko adierazpena.

f) Zin-egite edo hitz-ematea, Nafarroako foru araubidea errespetatzearena, Konstituzioari eta legeei men egitearena eta karguari dagozkion eginkizunak zintzoki betetzearena.

g) Nafarroako administrazio publikoren bateko langile finko diren pertsonek, gainera, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, frogatzen duena bai izaera hori bai beraien lehenagoko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren gainerako inguruabar eta aurrekari guztiak, postuan sartzeari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboei eta abarri buruzkoak.

8.4. Behar adina justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatu epearen barrenean arestiko agiriak aurkezten ez dituzten pertsonak ezin izanen dira izendatu, eta haien egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira, ezertan galarazi gabe beren parte-hartze eskaeraren faltsutasuna dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

8.5. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak hutsune hori beteko du 8.1 apartatuak aipatzen duen gainditzaile-zerrendan zuzenean jarraian dagoen izangaiarekin, eta horrekiko prozedura izanen da aurreko apartatuek adierazten dutena.

9. oinarria.–Izendapena.

9.1. Deialdi honen 8.3 apartatuan aipatzen diren dokumentuak aurkeztu direnean, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak funtzionario izendatuko ditu proposatuak izan diren izangaiak. Izendapena Nafarroako Parlamentuaren webgunean, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.2. Izendapena jakinarazten denetik hilabeteko epean, izangaiek beren lanpostuen behin betiko jabetza hartu beharko dute, Nafarroako Parlamentuko legelari nagusiaren aurrean.

Ulertuko da ezen epe horretan lanpostuaz jabetzen ez den izangaiak uko egiten diela oposiziotik eratortzen diren eskubideei. Kasu horretan, lanpostua beteko da deialdi honetako 8. oinarrian aipatzen den gainditzaile-zerrendan hurrengo tokian dagoen izangaiarekin.

Izangairen batek lanpostuaren jabetza hartu eta borondatezko eszedentzia eskatuko balu Nafarroako Parlamentuan edo beste administrazio publiko batean funtzionario nahiz aldi baterako lan-kontratudun gisa zerbitzu ematen jarraitzeko, eszedentzia hori emateak ez du postuaren gaineko inolako erreserbarik ekarriko, eta postua beteko du deialdi honetako 8. oinarrian aipaturiko gainditzaile-zerrendan hurrengo tokian dagoen pertsonak.

10. oinarria.–Jarduketak argitaratzea.

Ezertan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez ofizialki argitaratu beharrekoak diren izapideak, probetara deitzeari eta kalifikazioei dagokienez epaimahaiak egindako jarduketei buruzko informazioa, bai eta interesdunentzat baliagarria den beste edozein informazio orokor ere, Nafarroako Parlamentuaren webguneko (https://parlamentodenavarra.es/eu) "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2025eko ekitaldia" atalean argitaratuko da.

11. oinarria.–Aldi baterako kontrataziorako izangai-zerrendak.

Nafarroako Parlamentuaren zerbitzurako langileak aldi baterako kontratatzeari buruzko Erregelamenduak xedatzen duenari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako honako izangai-zerrenda hauek eginen dira, hala hizkuntza-eskakizunik gabeko lanpostuetarako nola euskarako C1 hizkuntza-eskakizuneko lanposturako, hautapen prozesuan parte hartu bai eta bertan posturik lortu ez duten pertsonekin:

1) Oposizio-lehiaketa lanposturik lortu gabe gainditu dutenen zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren arabera, handienetik txikienera, ordenatua.

2) Oposizioaldia ez, baina hautaprobetakoren bat gainditu duten izangaien zerrenda, honako lehentasun-ordenaren arabera antolatua:

a) proba gaindituen kopuru handiena.

b) proba gaindituetan lorturiko guztizko puntuaziorik handiena.

Azken emaitzan berdinketarik izanez gero, hizkuntza-eskakizunik gabeko lanpostuen zerrendetan, bigarren proban puntu gehien lortu dituenaren alde ebatziko da. Eta, berdinketak irauten badu, lehen proban lortutako guztizko puntuazioa hartuko da kontuan. Horrela ere berdinketak bere horretan baldin badirau, zozketa bidez ebatziko da. C1 euskarako hizkuntza-eskakizuneko zerrendetan berdinketarik izanez gero, bigarren proban guztizko puntuazio handiena lortu duenaren alde ebatziko da. Berdinketak irauten badu, hirugarren proban lortutako puntuazioa hartuko da kontuan, eta berdinketan irauten badu, lehen proban lortutako guztizko puntuazioa. Horrela ere berdinketak bere horretan baldin badirau, zozketa bidez ebatziko da.

12. oinarria.–Aurkeztutako dokumentazioa.

12.1. Aurkeztutako dokumentazioa berreskuratzea zilegi izanen dute izangaiek, berariaz eskatuz gero eta erreklamazio edo errekurtsorik jarri ez bada. Berreskuratze-eskaera hiru hilabeteko epean aurkeztu ahalko da, aurretik beste hiru hilabete igaroak direnean izendapen-erabakia Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik.

12.2. Aurreko atalean ezarritako epea bukatzen bada dokumentazioa berreskuratzeko eskaerarik egin gabe, izangaiek agiriak berreskuratzeari uko egin diotela ulertuko da, horretarako eskubidea galduko dute eta agiriak suntsitu eginen dira.

13. oinarria.–Errekurtsoak.

13.1. Deialdi honen, bere oinarrien eta berari buruz Nafarroako Parlamentuko Mahaiak hartzen dituen gainerako erabakien aurka ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa, Legebiltzarreko Mahaiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunean kontatzen hasita.

13.2. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak nahiz epaimahaiak deialdi hau aplikatuz erabakitzen dituzten gainerako egintzen aurka zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea Parlamentuko Mahaiari, egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunean kontatzen hasitako hilabeteko epean.

I. ERANSKINA.–PARTE HARTZEKO ESKAERA-EREDUA

1) Datu pertsonalak.

Izen-abizenak: .....................................................................................................................................Nortasun Agiri Nazionalaren, Atzerritarraren Identifikazio-zenbakiaren edo beste identifikazio-agiri ofizial baten zenbakia: ............................................................................................................... (fotokopia atxiki da)

Jaioteguna: .......................................................................................................................................

Helbidea: ...........................................................................................................................................

Herria: ................................................................................................................................................

Probintzia: .......................................................... Posta-kodea: ..........................................................

Telefonoa(k): ......................................................................................................................................

Helbide elektronikoa: .........................................................................................................................

2) Euskarako hizkuntza-eskakizuna duen postua.

[ ] Euskarako C1 hizkuntza-eskakizuneko lanposturako deialdian ere parte hartu nahi dut. (Honekin batera, tituluaren kopia).

3) Azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubideak.

[ ] Azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubideak ordaindu ditut. (Honekin batera, diru-sarreraren frogagiriaren kopia).

[ ] Tasa ordaintzetik salbuetsirik nago, honako arrazoi honengatik:

[ ] 100eko 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua dut (honekin batera, desgaitasuna duen pertsonaren legezko izaera dutelako frogagiriaren kopia).

[ ] Oposizioaldiko ariketak egiteko, gehitzen dudan baliabideen egokitzapena eskatzen dut, adierazten diren arrazoiak direla-eta (desgaitasun mota eta eskatutako egokitzapenak aparteko orrian azalduko dira).

[ ] Gutxienez deialdi honen argitaratze-egunaren aurreko hilabetean langabezian egotea, deialdiaren 3.8.b) oinarrian azaldutako baldintzetan, eta hilean lanbide arteko gutxieneko soldata baino gehiagoko diru-sarrerarik ez izatea (honekin batera, Enplegu Bulegoaren ziurtagiria, zeinean jasotzen baita langabetu-inskribatzearen data eta inskripzio-aldian zehar ez zaiola uko egin inolako lan-eskaintza egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik, bai eta II. eranskineko ereduaren araberako erantzukizunpeko adierazpena).

4) Igoera-txandako izangaiak.

[ ] 2.2 apartatuko baldintzak betetzen ditut eta igoera-txandara aurkeztu nahi dut.

5) Halaber adierazten dut:

–Ez dudala karguan aritzea eragozten didan eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, eta xedapen indardunetan ezarritako ezintasunik ere ez dudala.

–Ez naizela diziplina-espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan, eta ez naizela ez desgaitua ez etenarazia izan eginkizun publikoetan jarduteko.

–Badauzkadala deialdian eskatzen diren tituluak, eta bertan parte hartzeko ezarrita dauden baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko ezarritako epea bukatzen den egunean.

–Konpromisoa hartzen dudala, izendatua izanez gero, deialdiaren 8. oinarrian aipatzen diren agiriak epe ezarrian aurkezteko, bai eta nire izendapena jakinarazten denetik hilabeteko epean lanpostuaren jabetza hartzeko ere.

Honen bidez ESKATZEN DUT onartua izatea Nafarroako Parlamentuko hiru transkribatzaile-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta C mailakoak, horietako bi euskarako C1 hizkuntza-eskakizunekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, zeina ................ zenbakiko ................................. eguneko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen.

................................... (e)n, 2025eko ...............................aren ......................(e)(a)n.

(Sinadura)

Datu Pertsonalen Babeserako 2016/679 Europako Erregelamenduari (DPBE) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz, honako honen berri ematen dizugu, emandako datu pertsonalak direla-eta:

Arduraduna eta helburua: Nafarroako Parlamentuak tratatuko ditu izaera pertsonaleko datuak, eta "Giza Baliabideak" tratamendu-sisteman sartuko ditu, zeinaren xedea baita Nafarroako Parlamentuko giza baliabideen erregistratze eta kudeaketarako beharrezkoak diren datuak lortzea. Datu horiek erabiliko dira langile-hautaketako eta lanpostu-betetzeetako prozesuetan, langileen prestakuntzan, bateraezintasunen gaineko kontrolean, lan-arriskuen prebentzioan, alta- eta baja-zereginetan, eta Gizarte Segurantzari eta, kasua bada, mutualitateei, gizarte-aurreikuspeneko entitateei eta aseguru-enpresari eginiko komunikazioetan, bai eta kontrol presentzialean ere.

Legitimazioa: helburua oinarritzen da legezko betebehar baten betetzean eta Nafarroako Parlamentuaren ahal publikoen egikaritzean. Funts juridikoa honako hau du:

DPBEren 6.1.e) artikulua eta Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutua, Erregelamendu Batzordeak 1991ko martxoaren 20an egindako bilkuran onetsia. (19. NPAO, 1991ko martxoaren 26koa).

Eskubideak: orobat jakinarazten dizugu zure eskubidea dela Nafarroako Parlamentuari eskatzea zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta eraman ahal izatea, bai eta datu horien tratamendua mugatzea eta errefusatzea ere, bidezkoa denean, Nafarroako Parlamentuari eskaria eginez Navas de Tolosa kalea, 1, 31002 Iruña helbidean edo posta elektronikoko dpd@parlamentodenavarra.es helbidean.

Datu-gordetzea: datuak gordeko dira honako arauetan xedatutakoari jarraikiz: Nafarroako Parlamentuko Artxiboari eta Dokumentuen Kudeaketari buruzko Erregelamendua, zeina Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2023ko urtarrilaren 16an onetsi baitzuen (2023ko urtarrilaren 19ko 8. zenbakiko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), eta Nafarroako Parlamentuko administrazio elektronikoaren funtzionamenduari buruzko Erregelamendua, Parlamentuko Mahaiak 2023 urtarrilaren 9an onetsia (2023ko urtarrilaren 12ko 4. zenbakiko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratua).

NAFARROAKO PARLAMENTUKO LEHENDAKARIARI

II. ERANSKINA.–ERRENTA JASOTZEARI BURUZKO ADIERAZPENA

Izen-abizenak: ..................................................................................................................................

NAN zenbakia: ..................................................................................................................................

Helbidea: ...............................................................................................................................................

Nire ardurapean ADIERAZTEN DUT, Nafarroako Parlamentuko hiru transkribatzaile-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta C mailakoak, horietako bat euskarako C1 hizkuntza-eskakizunekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko azterketa-eskubideak eta espediente-formalizaziorako eskubideak ordaintzetik salbuetsia izate aldera (deialdia ................. zenbakiko eta .............................................................. datako Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen), ez dudala lanbide arteko gutxieneko soldata baino gehiagoko diru-sarrerarik jaso, hileroko zenbaketan, enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon naizen denbora-epean, zeinaren berri ematen baita kasuko Enplegu Zerbitzuak jaulki eta atxikita doan agirian.

................................... (e)n, 2025eko ...............................aren ......................(e)(a)n.

III. ERANSKINA.–ALEGATUTAKO MEREZIMENDUETARAKO ZERRENDATZE-EREDUA

Izen-abizenak: .............................................................................................................................. NAN zenbakia: ..................................... Nafarroako Parlamentuko hiru transkribatzaile-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta C mailakoak, horietako bat euskarako C1 hizkuntza-eskakizunekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko IV. eranskinean ezarritako balorazio-irizpideei dagokienez, honako dokumentazio hau aurkezten dut:

1. DEIALDIAN PARTE HARTZEKO ESKATZEN DEN TITULAZIOA (aurkeztu egin behar da, baina ez da merezimendu gisa baloratuko, deialdian parte hartzeko bete beharreko baldintza denez gero):

[ ] Erantsirik doa deialdi honetan parte hartzeko betekizun gisa exijitzen den titulazio ofizialaren kopia.

2. BALORATZEKO AURKEZTEN DIREN MEREZIMENDUAK:

a) Esperientzia profesionala:

Administrazio Publikoa

Bitartea

Nafarroako Parlamentuan eta haren mendeko erakundeetan nahiz beste parlamentu-erakunde edo administrazio publiko batzuetan C mailako transkribatzaile-lanpostu batean emandako zerbitzuak

b) Beste merezimendu batzuk:

b.1)

Deialdian eskatutako titulazio-betekizuna asetzen duen titulazioaz gain, haren maila baliokidekoa dela ofizialki deklaratua izan den beste titulazio akademiko ofizial gehigarri bat

Titulazio ofiziala

b.2)

Deialdian eskatutako titulazio-betekizuna asetzen duen titulazioa baino goragoko maila ofizialki deklaratua izan den titulazio akademiko ofiziala (lanbide heziketako goi mailako teknikaria –goi mailako gradua–, unibertsitateko diplomatura, ingeniaritza edo arkitektura teknikoa, edo unibertsitateko titulazioak –gradu, lizentzia, ingeniaritza edo arkitekturakoak–)

Titulazio ofiziala

b.3)

C mailako transkribatzaile-lanpostu baterako oposizio edo oposizio-lehiaketa gainditua, Nafarroako Parlamentuan edo beste erakunde parlamentario batean, edo edozein administrazio publikotan

Ebazpena / argitalpen ofiziala /
ziurtagiri ofiziala

b.4)

Euskaraz jakitea (*)

Maila

Titulazio ofiziala

(*) Euskara (B2 eta C1 mailak) merezimendu gisa baloratuko da hizkuntza-eskakizunik gabeko lanpostuen kasuan bakarrik. Euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna duen lanposturako, euskaraz jakitea ez da baloratuko merezimendu gisa

b.5)

Ingelesa, frantsesa eta alemanaren jakitea

Maila

Titulazio ofiziala

[ ] Atxikita bidaltzen d(ir)a aurreko ataletan alegaturiko merezimenduetako bakoitzaren frogagiria(k).

................................... (e)n, 2025eko ...............................aren ......................(e)(a)n.

(Sinadura)

IV. ERANSKINA.–MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA

a) Lanbide-esperientzia (20 puntu gehienez ere).

Deialdi hau NAOn argitaratzen den egunera arte Nafarroako Parlamentuan eta haren mendeko erakundeetan nahiz beste administrazio publiko batzuetan C mailako transkribatzaile-lanpostuetan emandako zerbitzuak 20 puntura bitarte baloratuko dira, puntuazio honen arabera:

Nafarroako Parlamentuan eta bere menpeko erakundeetan, beste erakunde parlamentario batzuetan eta beste administrazio publiko batzuetan emandako zerbitzuak C mailako transkribatzaile-lanpostu batean, dela funtzionario-izaerarekin, dela langile-kontratazioari dagokionez honako hauetan aurreikusitako edozein modalitatearen arabera: 1991ko martxoaren 20ko Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutua, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzurako aldi baterako langileak kontratatzeari buruzko 2022ko martxoaren 21eko Erregelamendua edo gainerako erakunde parlamentarioen araudi analogoa; Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretua; Nafarroako administrazio publikoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ezartzen dituen irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretua edo antzeko araudia. 2 puntu, lanean emandako urte bakoitzeko.

–Apartatu honetako baremoa aplikatzeko irizpideak.

1. Urte-kopurua ez baldin bada kopuru oso bat, zerbitzuan emandako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa esleituko da.

2. Lanaldi partzialean emandako zerbitzuen kasuan, horren araberako zatia deskontatuko da.

3. Ez dira baloratuko aldi berean emandako zerbitzuak, salbu eta lanaldi partzialean emandakoak badira.

4. Izangaiak prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran edo jarduneko egoera berezian emandako aldiak zenbatuko dira benetan gauzatutako lanpostuan emandako zerbitzu gisa. Izangaia zerbitzu berezietako egoeran beste arrazoi batzuengatik egon bada, edo eszedentzia berezian egon bada, edo burutza batean, horietan igarotako denbora zenbatuko da egoera horietara iritsi zen unean zeukan lanpostuan emandako zerbitzu gisa.

5. Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Horrela, bada, kasu bakoitzean haietatik handiena den puntuazioa emanen da.

–Merezimenduak a) atalekoak direnean erabili beharreko frogagiriak.

Emandako zerbitzuak kasuko erakunde parlamentarioko edo administrazio publikoko organo arduradunak jaulkitako ziurtagirien bitartez frogatu beharko dira, non xeheki adierazi beharko baitira emandako zerbitzuak, berariaz jasota lanpostuak bertako plantilla organikoaren arabera duen izena, mailaketa, zein zentro edo unitatetan emandako zerbitzualdia den, zerbitzualdi bakoitzaren hasiera- eta amaiera-datak, bai eta guztizko egun kopurua ere.

b) Beste merezimendu batzuk (gehienez ere, 10 puntu).

b.1) Deialdian eskatutako titulazio-betekizuna asetzen duen titulazioaz gain, haren maila baliokidekoa dela ofizialki deklaratua izan den beste titulazio akademiko ofizial gehigarri bakoitzeko: 0,5 puntu.

b.2) Deialdian eskatutako titulazio-betekizuna asetzen duen titulazioa baino goragoko maila ofizialki deklaratua izan den titulazio akademiko ofizial bakoitzeko (lanbide heziketako goi mailako teknikaria –goi mailako gradua–, unibertsitateko diplomatura, ingeniaritza edo arkitektura teknikoa, edo unibertsitateko titulazioak –gradu, lizentzia, ingeniaritza edo arkitekturakoak–): puntu 1.

b.3) C mailako transkribatzaile-lanpostu baterako oposizio edo oposizio-lehiaketa gainditua, Nafarroako Parlamentuan edo beste erakunde parlamentario batean, edo edozein administrazio publikotan: 2 puntu, gainditutako deialdi bakoitzeko.

b.4) Euskaraz jakitea: Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren baliokidea den jakite-maila frogatzen duen titulu edo ziurtagiri ofizial bat edukitzeagatik puntu bat emanen da. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B2 mailaren baliokidea den jakite-maila frogatzen duen titulu edo ziurtagiri ofizial bat edukitzeagatik 0,5 puntu emanen dira.

b.5) Ingelesa, frantsesa eta alemana jakitea, Europar Batasuneko lan-hizkuntzak diren aldetik: Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren baliokidea den jakite-maila frogatzen duen titulu edo ziurtagiri ofizial bat edukitzeagatik puntu bat emanen da. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B2 mailaren baliokidea den jakite-maila frogatzen duen titulu ofizial bat edukitzeagatik 0,5 puntu emanen dira.

–b.4) eta b.5) ataletako baremoa aplikatzeko irizpideak.

1. Hizkuntza bakoitzeko, erdietsitako maila gorenaren titulua edo ziurtagiria baizik ez da baloratuko.

2. Hizkuntza bereko maila bereko titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten badira, behin bakarrik puntuatuko da hizkuntza horren ezagutzaren froga.

3. Euskara (B2 eta C1 mailak) merezimendu gisa baloratuko da hizkuntza-eskakizunik gabeko lanpostuen kasuan bakarrik. Euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna duen lanposturako, euskara jakitea ez da baloratuko merezimendu gisa, aipatu lanpostua eskuratzeko baldintza delako. Lehiaketaldia amaituta, epaimahaiak bi zerrenda argitaratuko ditu Nafarroako Parlamentuaren webgunean, izangai bakoitzaren merezimendu-balorazioaren emaitzaren berri emateko. Lehenbiziko zerrendan izangai guztiak jasoko dira, lehiaketaldian lortu duten puntuazioa adierazita. Bigarren zerrendan C1 euskara-eskakizuna duten lanpostuetara ere aurkezten diren pertsonak bakarrik agertuko dira, eta lehenbiziko zerrendarekiko alde bakarra izanen da ez duela merezimendu gisa barne hartuko euskara jakitea, ezinbesteko baldintza baita lanpostu horretara aurkezteko.

–Merezimenduak b) atalekoak direnean erabili beharreko frogagiriak.

b.1) Titulazioa frogatuko da horretarako aurkeztuz titulu ofizialaren kopia, edo eskabide-aurkezpenaren epea bukatzen den egunean hori lortzeko eskubideak ordainduta egoteari buruzko ordainagiria. Atzerrian lortutako tituluei dagokienez, aipatutako data horretan eduki beharko da horien homologazioaren frogagiri ofiziala edo, kasua bada, baliokidetasun-ziurtagiri ofiziala.

Aintzat hartuko dira baloraziora behar bezala frogatuta aurkezten diren tituluak bakarrik, eta ezein kasutan ezin izanen da edukitzat jo alegatua eta agiri bidez frogatua izan ez den merezimendurik.

b.2) Titulazioa frogatuko da horretarako aurkeztuz titulu ofizialaren kopia, edo eskabide-aurkezpenerako epea bukatzen den egunean hori lortzeko eskubideak ordainduta egoteari buruzko ordainagiria. Atzerrian lortutako tituluei dagokienez, aipatutako data horretan eduki beharko da horien homologazioaren frogagiri ofiziala edo, kasua bada, baliokidetasun-ziurtagiri ofiziala.

Aintzat hartuko dira baloraziora behar bezala frogatuta aurkezten diren tituluak bakarrik, eta ezein kasutan ezin izanen da edukitzat jo alegatua eta agiri bidez frogatua izan ez den merezimendurik.

b.3) Izangaiak oposizioa edo oposizio-lehiaketa gainditu izana frogatuko da horren berri ematen duten administrazio-ebazpenaren, argitalpen ofizialaren edo organo eskudunak jaulkitako ziurtagiri ofizialaren kopia baten bidez.

b.4) Euskararen jakitea frogatzeko, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberako titulu edo ziurtagiriaren kopia bat aurkeztu beharko da, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean zerrendaturik daudenetatik, edo ofizialki baliokidetzat aitorturiko titulu batena, edo hura eskuratzeko eskubideak eskaera-aurkezpenerako epea amaitzen den egunean ordainduta egotearen ordainagiriarena.

b.5) Ingelesa, frantsesa eta alemanaren jakitea frogatzeko, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberako titulu edo ziurtagiriaren kopia bat aurkeztu beharko da, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean zerrendaturik daudenetatik, edo ofizialki baliokidetzat aitorturiko titulu batena, edo hura eskuratzeko eskubideak eskaera-aurkezpenerako epea amaitzen den egunean ordainduta egotearen ordainagiriarena.

V. ERANSKINA

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa; zehazki, honako titulu hauek: Atariko titulua. I. titulua: Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. III. titulua: Gorte Nagusiak.

2. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa; zehazki, honako titulu hauek: IV. titulua: Gobernua eta Administrazioa. V. titulua: Gobernuaren eta Gorte Nagusien arteko harremanak.

3. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa; zehazki, honako titulu hauek: VIII. titulua: Estatuaren lurralde-antolaketa Printzipio orokorrak. Toki Administrazioa Autonomia-erkidegoak.

4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa; zehazki, honako titulu hauek: Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua: Nafarroako Foru Erakundeak. III. titulua. Erreforma.

5. gaia.–14/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzkoa; zehazki, honako titulu hauek: Atariko titulua. I. titulua: Nafarroako Gobernuaren erantzukizuna. II. titulua: Nafarroako Gobernuko lehendakaria. III. titulua. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak. IV. titulua: Nafarroako Gobernuaren legegintza-ekimena eta araugintza-ahalmena.

6. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legea. II. titulua: Foru Administrazio Publikoaren araubide orokorra III. titulua. Foru Administrazio Publikoaren eta Foru-sektore publiko instituzionalaren antolaketa IV. titulua: Foru Administrazio Publikoaren funtzionamendu elektronikoa VII. titulua: Foru lege mailako arauak eta erregelamenduak prestatzea.

7. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua; zehazki, honako titulu hauek: I. titulua: Nafarroako Parlamentuaren eraketa. II. titulua: Foru parlamentariak. III. titulua: Talde parlamentarioak.

8. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua; zehazki, honako titulu hau: IV. titulua: Nafarroako Parlamentuaren antolamendua.

9. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua; zehazki, honako titulu hau: V. titulua: Funtzionamenduari buruzko arau orokorrak.

10. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua; zehazki, honako titulu hau: VI. titulua. Legegintzako prozedura.

11. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua; zehazki, honako titulu hau: VII. titulua: Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren erreforma. VIII. titulua: Foru Diputazioari baimenak ematea. IX. titulua: Nafarroaren eta Estatuaren arteko hitzarmen ekonomikoen izapidea. X. titulua: Konfiantza ematea eta kentzea.

12. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua; zehazki, honako titulu hauek: XI. titulua: Interpelazioak eta galderak. XII. titulua: Mozioak.

13. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua; zehazki, honako titulu hauek: XIV. titulua: Parlamentuaren harremanak Kontuen Ganberarekin, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoarekin eta Nafarroako Foru Komunitateko beste kargu batzuekin. XIX. titulua: Herritarren parte-hartzea. XX. titulua: Gardentasuna eta jarduera parlamentarioari buruzko informazio publikoa eskuragarri izatea.

14. gaia.–Nafarroako Parlamentuko administrazioaren antolamenduari buruzko erregelamendua.

15. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutua.

16. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Artxiboari eta Dokumentuen Kudeaketari buruzko Erregelamendua; zehazki, honako kapitulu hauek: I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua. Nafarroako Parlamentuko Artxiboa V. kapitulua: Nafarroako Parlamentuaren dokumentu-ondarerako sarbidea eta haren zabalkundea.

17. gaia.–Nafarroako Parlamentuko administrazio elektronikoaren funtzionamenduari buruzko Erregelamendua; zehazki, honako titulu hauek: I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Nafarroako Parlamentuaren egoitza elektronikoa. III. titulua: Erregistro elektronikoa.

18. gaia.–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legea; zehazki, honako titulu hauek: II. titulua: Administrazio publikoen jarduera III. titulua: Administrazio-egintzak.

19. gaia.–Europar Batasunaren Tratatua https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/AUTO/?uri=celex:12016ME/TXT (bertsio bategina); zehazki, ondoko atala: III. titulua: Instituzioei buruzko xedapenak.

20. gaia.–Ahozko diskurtsoaren transkripzioa Ahozko diskurtsoaren transkripzioaren inguruko problemak. Testua eta testuingurua. Ahozko hizkera eta idatzizko hizkera.

21. gaia.–Testu-kohesioa: espainieraren diskurtso-lokailuak.

22. gaia.–Espainieraren ortografia: puntuazio-ikurren erabilera. Ikur nagusiak eta bigarren mailako ikurrak.

23. gaia.–Espainieraren ortografia: azentuazioa. Azentu prosodikoa eta azentu grafikoa.

24. gaia.–Espainieraren ortografia: arau indardunak gaur egungo espainieran, letra larrien eta xeheen tratamenduari buruzkoak.

Oharrak:

1) Deialdi honetako gai-zerrendan sartzen den Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua 2023ko martxoaren 16ko Osoko Bilkuran onetsitakoa da (2023ko apirilaren 14ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua).

2) Deialdi honetako gai-zerrendan sartzen den Nafarroako Parlamentuko Artxiboari eta Dokumentuen Kudeaketari buruzko Erregelamendua Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2023ko urtarrilaren 16an onetsitakoa da (2023ko urtarrilaren 19ko 8. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratua).

3) Deialdi honetako gai-zerrendan sartzen den Nafarroako Parlamentuko administrazio elektronikoaren funtzionamenduari buruzko Erregelamendua Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2023ko urtarrilaren 9an onetsitakoa da (2023ko urtarrilaren 12ko 4. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratua).

4) Europar Batasunaren Tratatua (bertsio bategina) honako esteka honetan dago eskuragarri: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/contenidos/informacion/tr_lisboa/eu_tr_lisbo/tr_lisbo.html.

5) Gainontzeko edukiak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean dauden arauetan agertzen diren bezala eskatuko dira.

Iragarkiaren kodea: F2503220