Iragarkia
43. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 4a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
24C/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana; honen bidez erabaki da Berriozarko Udaleko funtzionarioen eta administrazio-kontratudun langileen akordio edo itun mistoa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Berriozarko Udaleko funtzionarioen eta administrazio-kontratudun langileen akordio edo itun mistoa ikusita (kodea: 31100122132015), erregistro honetan sartu dena 2025eko urtarrilaren 21ean, eta 2025eko urtarrilaren 9an sinatu zutena udalaren eta sindikatuen ordezkariek.
Funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen gaineko laneko agintaritzak akordioaren testuaren kontrol formalaren eskumena besterik ez du betetzen, egiaztatzeko Langileen Estatutuaren 85.3 artikuluan hitzarmen kolektiboentzat ezarritako gutxieneko edukia betetzen duela.
Esandakoa hala delarik ere, ohartarazi behar da toki erakundeak abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren aplikazio eremuari atxikiak direla; haren bidez onetsi ziren Nafarroako Administrazio Publikoetan ari diren Langileen Estatutua eta haren garapenerako erregelamenduak. Han jasotzen diren arauak bete beharrekoak dira, eta ez minimoetakoak.
Honako hauetan xedaturikoari jarraikiz: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 84.3 artikulua, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistratzeari eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasunerako Planen Erregistroan inskriba dadila agintzea.
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 30ean.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
BERRIOZARKO UDALEKO LANGILE FUNTZIONARIOEN ETA ADMINISTRAZIO-KONTRATATUEN ENPLEGU-BALDINTZEI BURUZKO 2025-2028 URTEETARAKO AKORDIOA
ACUERDO SOBRE CONDICIONES DE EMPLEO DEL PERSONAL FUNCIONARIO Y CONTRATADO ADMINISTRATIVO AL SERVICIO DEL AYUNTAMIENTO DE BERRIOZAR PARA EL AÑO 2025-2028
1. artikulua. Aplikazio eremua.
1. Akordio honen xedea da Berriozarko Udalean Funtzio Publikoaren Estatutuaren testu bateginaren babesean zerbitzu ematen ari diren funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen lan baldintzak arautzea. Akordio honen indarraldia 2025eko urtarrilaren 1ean hasi eta 2028ko abenduaren 31n bukatuko da.
2. Akordio honek jasotzen ez duen guztian, honako hauek aginduko dute: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bateginak, hura garatzeko legezko xedapenek eta toki entitateei aplikatu beharreko gainerako arauek. Aurrekoa gorabehera, akordio honetan jasotako alderdi partzial eta zehatzak berariaz negoziatzen ahalko dira alde batek hala eskatzen duenean eta udalez gaindiko arauak aplikatu behar diren guztietan, aldaketek hobekuntzarik badakarte langileentzat edo zerbitzuarentzat.
Hitzarmen honetan xedatutakoaren interpretazioaz edo aplikazioaz edozein gatazka kolektibo planteatu aurretik (hala aurretiazko erreklamazioa eginez edozein administraziori edo laneko agintaritza eskudunari, nola eskumena duten organo jurisdikzionaletan), auzia Langileen Batzordearen esku jarriko da.
3. Ordainsari osagarri guztiak Langileen Batzordearen eta Berriozarko Udalaren artean negoziatuko dira.
4. Aipatutako egunerako akordio berririk lortzen ez bada, akordio honen alderdi guztiak automatikoki luzatuko dira harik eta beste bat sinatu arte. Hitzarmenaren indarraldia bukatu aurreko 30 egun naturaleko epean salatu beharko da.
2. artikulua. Langileak hautatzea.
Lanpostuen balorazioei eta antzeko gaiei buruz Udalak enpresa publiko edo pribatuekin egiten dituen kontu guztietan, kontsulta eginen zaie langileen ordezkari sindikalei. Balorazio horien emaitzen ondorioz plantillan aldaketarik egin nahi izanez gero, ordezkari sindikalekin negoziatu beharko da.
–Langile finkoak hautatzea.
Langile finkoak hautatzeko, honako hauetan xedatutakoari jarraituko zaio: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren II. tituluaren I. eta VII. kapituluak, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/195 Foru Dekretua, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak. Aurretik, enplegu Publikoaren Eskaintzaren bidez, lekualdatze lehiaketak eginen dira. Udalak Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzea arautzen duen araudian ezarritako lanpostu finkoen portzentajea gordeko du %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten langileentzat, baldin eta hautapen probak gainditzen badituzte eta, behar den unean, daukaten desgaitasun maila frogatzen badute eta desgaitasun hori beren lan eta eginkizunekin bateragarria bada.
–Aldi baterako langileak hautatzea.
Aldi baterako langileak hautatzeko, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren IV. tituluko I. kapituluan ezarritakoari jarraituko zaio, bai eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/195 Foru Dekretuaren IV. tituluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan xedatutakoari ere.
Aldi baterako lan kontratua lehenik eskainiko zaie antzeko lanpostu batean sartzeko hautaprobak gainditu bai baina lanposturik lortu ez dutenei. Lortutako puntuen hurrenkerari jarraikiz kontratatuko dira langile horiek. Aukera hori agorturik, izangaien zerrendak osatzeko deialdiak onetsiko dira. Sindikatuen ordezkariek parte hartuta osatuko dira zerrenda horiek.
Udala ahaleginduko da aldi baterako lanpostuen kopurua ahalik eta txikiena izan dadin, hots, plantillaren %8tik beherakoa, Haur Eskolako langileen kasuan izan ezik. Urtero lan publikoaren eskaintza eginen da lanpostu hutsak betetzeko. Horiek Langileen Batzordean negoziatuko dira eta ordena kronologikoaren arabera eginen dira deialdiak, beharraren, hautapen-metatzeen eta abarren arabera, urtean zehar.
Administrazio kontratuak eta horien gaineko arauak 2. artikuluarekin bat ezarritako Langileen Batzordeari kontsultatuko zaizkio.
Langile finkoak nahiz aldi baterakoak hautatzeko epaimahaiak.
1.1. Langileak hautatzen dituzten epaimahaietako kideek jaso beharreko ordainsariei dagokienez, Nafarroako Gobernuak bere langileentzat onetsitako ordainsarien taula aplikatuko da.
1.2. Berriozarko Udalak berak langileak hautatzeko hasitako prozesuetan, epaimahaiko kide diren udal langileek ez dute ordainsaririk jasoko epaimahaiko kide gisa dituzten eginkizunak lan ordutegiaren barruan betetzen badituzte eta, lan ordutegitik kanpo betez gero, orduen konpentsazioa emanen zaie lege testu honen 6. artikuluan ezarritakoarekin bat.
1.3. Berriozarko Udalak berak langileak hautatzeko hasitako prozesuetan, beste Administrazio Publiko baten zerbitzuan aritzen diren langileek epaimahaikide gisa parte hartzen dutenean, ez da ordainsaririk ordainduko lan hori beren lan ordutegiaren barruan betetzen badute, salbu eta arauzko txostenen bidez justifikatzen badute bere jatorrizko Administrazioak ez duela bere gain hartuko epaimahai lanetan emandako denbora ordaintzea, kasu horretan 1.1 atalean aipatzen diren tarifak aplikatuko baitira.
3. artikulua. Lanaldia.
Lanaldia, oro har, urtean 1.592 ordukoa izanen da, benetan lanean emandakoak edo, bestela, Nafarroako Gobernuak bere funtzionarioentzat eta administrazio-kontratudunentzat finkatzen duena.
Urteko lanaldiaren banaketa Alkatetzaren esku egonen da, Langile Batzordeak proposatuta eta langileen delegatuekin negoziatu ondotik, Udalak bere antolaketa egiteko ahalmena eta zerbitzuaren beharrak, behar bezala justifikatuak, galarazi gabe.
Zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia duten langileak, edonola ere, beren lan egutegi berariazkoari lotuko zaizkio. Langile horiek orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua bete beharko dute.
Ogitartekoa jateko 30 minutu hartuko dira zehatz-mehatz. Zerbitzu bakoitzeko arduradunak zainduko du atal honetan ezarritakoa betetzen dela. Lanaldi murriztua duten langileek ere ogitartekoa jateko denbora hartuko dute, dagokien proportzioan.
Zerbitzu guztiek presentzia kontrolatzeko sistemak izanen dituzte.
Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, ordezkari sindikalei horren berri eman eta kontsultatu ondotik. Zerbitzuren batek larunbatetan lan egitea eskatzen badu ezinbestean, eta eskaera hori arrazoitua bada, eman litezkeen ordu konpentsazioak aztertuko dira, ordezkari sindikalekin itunduko den baremoaren arabera.
Lanpostu guztien lan helburua da ahalik eta zerbitzurik onena ematea zerbitzu publikoak ordaintzen dituzten herritarrei, eta zerbitzu hori ematea langileek ahalik eta baldintza eta eskubiderik onenak izanik.
Zenbait zerbitzutan gertatzen ahal da lanaldi bereziak egin behar izatea (hiru txanda, bi txanda, gauekoa eta abar). Horri dagokionez, Nafarroako Gobernuarekiko hitzarmenean ezarritakoari edo ezartzen denari jarraituko zaio.
Zerbitzu anitzetako langileek Neguko Bidezaintza Plana bete beharko dute, hitzarmen honen VI. eranskinean zehazten den moduan.
Berriozarko Udalak ez badu negoziatzen bere irakasleen lanaldia, Nafarroako Gobernuak bere irasleentzat ezarritako berbera izanen da, kasuan kasuko irakaskuntzan.
Akordio honen VII. eranskinean jaso da langileen lan ordutegia malgutzeko neurrien testua. Testu bat eginen da telelana ezartzeko plana jasotzeko, sindikatuetako ordezkariekin negoziatu ondotik.
4. artikulua. Jaieguneko lanaldia.
Berriozarko festak: festen hasierako eguna (abuztuko azken asteazkena, 14:00etatik aurrera) eta hurrengo bi egunak jaiegun izanen dira.
Festetako jardueretarako eta mantentze lanetarako behar diren oinarrizko zerbitzuetan (udaltzaingoa, garbiketa, mantentze lanak, jaietako zerbitzuak, etab.), ondorio ekonomikoetarako soilik izanen dira jaiegunak festetako lehenbiziko eguna (abuztuko azken asteazkena, 14:00etatik aurrera) eta hurrengo bi egunak.
Gaueko txanda egiten dutenek gaueko lanarengatik dagokien osagarria ere jasoko dute. Gaueko txanda horiek urteko gainerako igande eta jaiegunekin batera kontatuko dira.
San Esteban eguna ere, abenduaren 26a, herriko festa izanen da.
5. artikulua. Egutegia.
Udal alor guztietako egutegiak udalaren eta funtzionarioen eta kontratudun langileen ordezkarien artean adostuko dira, gai horretaz udalaren organo eskudunak dituen eskudantziak galarazi gabe.
Ezartzen diren ordutegietan eta lan txandetan aldaketarik egiteko, eta gauza bera atsedenaldi, opor eta egutegiko aldaketa onetsietan, langileen ordezkariekin negoziatu beharko da.
Txanda aldaketak egiteko, 48 ordu lehenago adieraziko zaie dagokien langileei, zerbitzuko arduradunak behar bezala justifikatutako larrialdietan izan ezik, eta gutxienez ere 12 orduko tarte bat egonen da txanden artean.
Langileek elkarrekin aldatzen ahal dituzte zerbitzuak eta txandak, aldez aurretik justifikatuta eta zerbitzuko arduradunak espresuki baimenduta.
Egutegi gorabeherak izanez gero, horien ondoriozko egunak urte naturalaren barnean hartu beharko dira nahitaez.
Aurreko klausuletan ezarritakoa zerbitzuaren beharren mende egonen da.
–Udaltzaingoa:
- Ahal dela ez da agente bakarreko txandarik ezarriko, nahiz eta neurri hori zerbitzuaren beharren eta gertatzen ahal diren ustekabeen mende egonen den.
- Gaueko lanalditzat joko da 22:00etatik hurrengo eguneko 08:00etara bitartean egiten dena.
- Gaueko txandan emandako zerbitzuen truke diru ordaina jasotzeko eskubidea egonen da, Nafarroako gobernuak ezarritako zenbatekoetan.
6. artikulua. Aparteko orduak.
Inork ere ez du aparteko 45 ordu baino gehiago egiten ahal urtean. Aparteko orduen ordainean, betiere, orduak hartuko dira. Aparteko orduak egin diren hilabete berean edo hurrengoan hartuko dira ordainezko orduak. Nolanahi ere, seihileko naturala bukatu baino lehen hartuko dira.
Aparteko orduak salbuespenezko kasuetan soilik eginen dira. Zerbitzuko arduradunak baimendu beharko ditu, eta egiten dituzten langileek gero zerbitzuko arduradunari justifikatu beharko dizkiote.
Aparteko orduak honela ordainduko dira: atseden ordu bat eta berrogeita bost minutu lanegunetan egindako aparteko ordu bakoitzeko, eta atsedeneko bi ordu, igandeetan edo jaiegunetan egindako ordu bakoitzeko.
Hiru hilean behin, Udalaren langile guztiek egindako aparteko orduen orria igorriko zaie ordezkari sindikalei.
Zerbitzu batean metatutako aparteko orduak gehiegi direla egiaztatzen bada, plantilla handitzeari buruzko azterketa bat eginen da.
Aparteko orduak eta ohiko lanaldia elkarren segidakoak ez badira, aparteko orduak honela ordainduko dira:
- 30 minutu edo gutxiago, lanegunean: ordu bat.
- 30 minutu baino gehiago, lanegunetan: 1,45 ordu.
- 30 minutu baino gehiago, jaiegunetan: halako bi.
- 30 minutu baino gutxiago, jaiegunetan: 2 ordu.
Lanegunetan behin eta berriz, udaleko arduradunak eskatuta, ohikoa baino lan denbora gehiago egin behar izaten duten langileei, lanaldiaren luzapeneko osagarria esleituko zaie. Lan egutegian ezarrita ez dauden egunetan lan egitea, aldiz, ez da lanaldiaren luzapentzat hartuko.
Osagarri horrek ez du aparteko ordurik sortuko lanaldiaren ondo-ondoko aldian, bai ordea langilearen ohiko lanaldiaren segidakoak ez diren aldietan.
Zerbitzu anitzen arloa II. eranskinean ezarritakoaren arabera eraenduko da.
7. artikulua. Oporrak.
Urteko oporraldia eta berori hartzeko modua Nafarroako Gobernuak erregelamenduz ezarritakoak izanen dira (Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen Erregelamendua onesten duen otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretua aldatzen duen urtarrilaren 23ko 5/2013 Foru Dekretua), baina zerbitzu bakoitzean langileek proposaturik egokitzen ahal da, betiere urtean hartzeko araua betez. Alkateak baimena ematen ahalko du aurreko urteko opor egun batzuk urtarrilaren lehen hamabostaldian hartzeko.
Zerbitzu bakoitzeko arduradunek beren ardurapeko langileen oporren plana aurkeztuko diote Alkatetzari, urteko maiatzaren 15a baino lehen, eta hark ekainaren 15erako horri buruzko ebazpena emanen du, Langileen Batzordeak proposatuta eta zerbitzuen arduradunekin negoziatu ondotik. Oporrik gelditzen bada hartzeko, bigarren plan bat aurkeztuko da urriaren 31 baino lehen.
Zerbitzu beharrengatik oporrak ezin izan badira urtean zehar hartu, hurrengo urteko urtarrileko lehenbiziko hamabostaldian hartzen ahalko dira. Oporraldia aldarazteak langileari galera ekonomikoa eragiten badio (bidaia txartelak, egonaldien erreserbak eta abar ezin berreskuratzea), udalak kalte ordaina emanen dio, langileak agiri bidez galera frogatuz gero.
Opor egunak ezin konpentsatuko dira diru truk, ez osorik ez hein batean, salbu eta langileak enpresa utzi, erretiratu edo eszedentzia hartuz gero, edo opor guztiak hartu ez direnean, edo zerbitzuaren beharrengatik denbora librearekin ordaindu ezin direnean.
Langileek arauzko oporretan jasoko duten ordainsaria urteko gainerako egunetan jasotzen dituzten arauzko ordainsarien batez bestekoa izanen da.
Ikastetxeetan, futbol zelaian eta Haur Eskolan lan egiten dutenek, Langileen Batzordearekin kontsulta egin ondotik, kasuan kasuko zentroan lanik egiten ez den garaian hartuko dituzte opor ordainduak, non ez den zerbitzu beharrengatik besterik erabakitzen.
8. artikulua. Lizentziak eta baimenak.
Nafarroako Gobernuak bere langileentzat ezarritako berak izanen dira.
Urtean zehar, funtzionarioek eta administrazio-kontratudunek eskubidea izanen dute hiru egun bitarte hartzeko norberaren aferetarako. Baimen egun horiek ordainduak izanen dira.
Lizentzia eta baimen ordainduak eskatzeko eta emateko funtsezko arrazoiak beharko dira, eta ezin dira beste mota bateko lizentzia, baimen edo oporrekin metatu, indarra duen foru legeriak besterik ezartzen ez badu, behintzat. Gertaera eragilea gertatzen den unetik hasita hartuko da lizentzia.
Kontsultak, tratamenduak eta miaketa medikoak egitera eta erditzea prestatzeko klaseetara joateko, bai eta funtzionarioaren edo administrazio-kontratudunaren ezkontideari edo bizikideari, kargura dauden gurasoei eta seme-alabei laguntzeko ere, beharrezkoa den denbora hartuko da behar bezala justifikatuta. Baimen horren denbora ez da errekuperatzekoa izanen.
Baimenak eta lizentziak ukatuz gero, arrazoiak emanen dira.
Norberaren aferetarako ordaindu gabeko lizentziak, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen Erregelamendua onesten duen otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren 14. artikuluan aipatzen diren horiek, gehienez ere hiru hilabetekoak izanen dira bi urte naturaletan; horrelakoetan, Berriozarko Udala ahaleginduko da baimen eta lizentziekin aurreztutako dirua langileen kontratazioan berrinbertitzen, baimena edo lizentzia jaso duten langileak ez egoteak sortu dituen edo sortzen ahal dituen beharrei aurre egiteko.
9. artikulua. Lanbide hobekuntza eta prestakuntza.
1. Langileei prestakuntzarako erraztasunak emateko, Administrazioak hitz eman du neurri hauek hartuko dituela, baldin eta zerbitzuaren kudeaketak eta lanaren antolaketak horretarako bide ematen badute. Lanbide prestakuntzako eta hobekuntzako ikastaroetara joateko (hala Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak nola beste erakunde nahiz entitate batzuek antolatuak) baimen ordainduak emanen dira, gehienez ere berrogeita hamabost (55) ordu inguru urtean, honako irizpide hauei jarraikiz:
–Ikastaroen edukiak zerikusi zuzena izatea Administrazioan lan egiten duenaren lanpostuarekin edo lanbide karrerarekin. Halaber, ikastaroetara joateak ez du aldi baterako kontratu bidezko ordezkoa jarri beharra ekarriko.
–Ikastaroak egiteko eragozpenak izatea, lanaldiaren orduetan direlako edo txandaka lan egiteak klaseetara joatea oztopatzen duelako.
2. Konpentsazioa ez da aparteko orduena bezalakoa izanen, salbu eta prestakuntza ikastaroa Administrazioaren aginduz eta ohiko lanorduetatik kanpo egiten denean.
3. Kasu guztietan, zerbitzuetako arduradunek Alkatetzari jakinaraziko diote ikastaro bakoitzak zer-nolako lotura duen lanpostuarekin eta, hala bada, baimena emateko arrazoi berezia zein izan den.
4. Langileak Administrazioaren aginduz joaten direnean ikastaroa egitera, ordu horiek lanordu gisa kontatuko zaizkie, lanaldiaren urteko konputuaren ondorioetarako, eta zerbitzua dela-eta egindako gastuengatik erregelamenduz ezarritako kalte ordainak kobratzeko eskubidea izanen dute (kilometrajea, dietak eta abar).
5. Langile guztiak prestakuntzarako orduez baliatzen ahal direla bermatuko da, kontuan hartu gabe zein lan txandatan aritzen diren.
6. Langileei baimena ematen ahal zaie lanaldiaren barnean egiten diren ikastaroetara joateko, bere lanpostuarekin lotura zuzenik ez baina udalaren eginkizunekin lotura zuzena badute. Halakoetan udalak matrikularen eta testuen zati bat ordainduko du.
7. Berriozarko Udalak urtero 12.000 euro bideratuko ditu lanpostuekin lotura duten prestakuntza gastuetarako edo udalaren zuzendaritzarentzat eta langile eskatzailearentzat interesa duten jardueretarako; gastu horietan matrikula, joan-etorriak, ostatu gastuak eta materialak sartzen dira. Gerakinik egonez gero, hurrengo ekitaldi ekonomikoko partidan metatuko da. Gerakina ekitaldi batetik bestera soilik metatuko da.
Organo eskudunak aldez aurretik eta berariaz emandako baimena behar da ikastaro horietara joateko. Funts horren gehieneko zenbatekoa, urtean eta pertsona bakoitzeko, langilearen oinarrizko soldataren %3 izanen da, non ez den zenbateko handiagoa ezartzen baimena emateko erabakian, arrazoiak emanda. Diru kopuru horiek ordaintzeko, gastuaren frogagiria aurkeztu beharko da.
8. Udalaren zerbitzuko langile finkoak 24.2 artikuluan araututako zerbitzu berezietan deklaratzen ahal dira prestakuntzarako eta hobekuntzarako jarduerak egitea agintzen zaienean, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan eta hura garatzen duten xedapenetan aurreikusitako prozeduraren, baldintzen eta betebeharren arabera, eta baldin eta helburua bada, jarduneko lanpostuan aritzeko langileari eskatu zaion tituluaz gainera, eskuratu duen maila altuagoko beste ikasketa titulu bati dagozkion lanetan aritzea.
9. Urtero, laneko segurtasunaren eta higienearen arloan trebatzeko ikastaroen programa bat onetsiko da.
10. Prestakuntza ikastaroren batera joateko eskaera bati ezezkoa ematen bazaio, arrazoiak eman behar dira beti.
11. Konpentsazioa zerbitzuko arduradunarekin adostuko da.
12. Ikastaro horietarako joan-etorriak, lanorduetan nahiz lanorduetatik kanpora, "in itinere" motako joan-etorriak dira.
10. artikulua. Hizkuntza politika.
–Langileek euskalduntze ikastaroetan parte hartzea.
Administrazio elebiduna lortu eta zerbitzua euskaraz ematen ahal dela bermatzeko, Udalak erraztasunak emanen dizkie euskaldundu nahi duten langile guztiei.
Udal honen helburua denez Berriozarko biztanle guztiei bermatzea arreta eta zerbitzuak Nafarroako hizkuntza berekietako edozeinetan jasotzen ahal dituztela, bitartekoak jarriko dira nahi duten langileek beren lanpostuari dagokion hizkuntz eskakizuna eskura dezaten. Horretarako, indarra duen araudian ezarritakoari jarraituko zaio.
1. Udalak zehaztuko du zein lanpostutarako izanen den euskara bete beharreko eta ziurtatu beharreko eskakizun espezifikoa. Era berean, langileen hizkuntz gaitasuna orientatuko du, hau da, lanpostuaren destinoarengatik edo ezaugarriengatik behar handiagoa duten sustapen ekintzei lehentasuna emanen die.
2. Euskara ikastaroetara doazen langileentzako ordu konpentsazioa Nafarroako Gobernuak indarreko legeen arabera ezarritakoa izanen da.
3. Udaleko lanpostu guztien hizkuntza eskakizunen azterketa egitea sustatuko da, eta ordezkari sindikalei eta langileei haren emaitzen berri emanen zaie.
–Musika Eskolako langileak.
Euskara Zerbitzuak adieraziko du astean zenbat ordu konpentsatu behar diren (eskola orduen %50). Konpentsatu beharreko ordu horiek interesdunaren lanordu kopuru osoari batuko zaizkio, ikasleen matrikularen arabera, eta kontuan izanik hiru ordutegi moten arteko banaketa proportzionala (%66 eskola orduak, %14 eskolarik gabeko orduak, eta %20 ordu ez-presentzialak).
Ordu konpentsazioa kalkulatzeko, kontuan hartuko da euskaltegian zenbat ordu egiten diren, lanaldiaren iraupena gorabehera. Musika Eskolaz gainera beste entitate batzuetan ere irakasten duten langileei, hala ere, Berriozarko zentrora joan behar duten egunetako orduak soilik konpentsatuko zaizkie, eta gainerakoak beste entitate kontratatzaileen esku utziko dira.
4. Euskarazko ikastaroak egiteko ordu eta diru konpentsazioak (195/93 FD, 1993ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofiziala):
–Ordu-konpentsazioa:
- Ikastaro estentsiboak: ordu bat lanorduen kontura eta bestea langilearen kontura.
- Ikastaro trinkoak: lanorduen kontura, erabat.
- Udako ikastaroak: egunen herena langilearen kontura eta beste bi herenak lanorduen kontura.
–Konpentsazio ekonomikoa: matrikula gastuak, Administrazioaren kontura.
–195/1993 Foru Dekretuaren ondotiko araudia, Nafarroako Gobernuak garatua:
- Aldi baterako kontratatutako langileak euskalduntze planetan sartzen ahal dira haien ordezkorik jarri behar ez bada.
- Birziklapen proposamen bat aintzat hartzeko (urritik ekainera arteko ordezkapena), langileak funtzionario behar du izan, edo, bestela, birziklapena justifikatzen duen jarraitutasuna bermatua eduki behar du, beste mota bateko lan kontratuaren bidez. Birziklatze plan bat hasi ahal izateko, gutxienez hirugarren maila eskatzen da (3. urratsa).
- Gainerako ikastaroekin parekatuta, ikastaro teknikoetan denbora guztia lanaren konturakoa izanen da.
5. Lanpostuaren ezaugarriak direla-eta konpentsazio berezia duten taldeak:
–Udaltzaingoa (txandaka eta jaiegunak aldatuz diharduten langileak):
- Klase estentsiboak:
- Udaltzainak lan egin beharreko orduetan suertatzen bada klaseetako ordutegia, lanaldia murriztuko zaio klaseetara normal joan ahal izateko.
- Klaseko ordutegia ez badator bat udaltzainak lan egin beharreko ordutegiarekin, ez zaio lanaldia murriztuko (gauak, jaiegunak edo arratsaldeak goizez estudiatzen badu, eta goizak, arratsaldez estudiatzen badu).
- Urtean bi aldiz (otsailean eta ekainean) kalkulatuko da udaltzainak zenbat ordu egin dituen euskaltegian guztira (euskaltegiko asistentzia partearen arabera) eta zenbat ordu konpentsatu behar zaizkion (%50). Euskaltegira joan den egunak sailkatu eginen dira egindako txanda motaren arabera, eta langilearen aldeko edo kontrako ordu balantzea eginen da. Langilearen aldeko ordu balantzea bada, ordu horiek baimen bereziko egunetan metatuko dira. Baimen hori zerbitzuaren behar orokorrak kontuan izanik hartuko da.
6. Artikulu honetan xedatutakoa baldintza hauekin aplikatuko da:
–Txandaka lan egiten duten langileen prestakuntzak ez du aparteko orduen izaera izanen.
–Ikasketak egiteko lizentzia duten langileek ez dute lizentzia bertan behera uzten ahalko, eta hitz emanen dute zuzendaritzak, euskara teknikariarekin koordinatuta, proposatzen dituen ikastaro guztiak eginen dituztela.
–Prestakuntza hori ahal delarik udal euskaltegietan eginen da, edo Nafarroako Gobernuak dauzkanetan.
11. artikulua. Osasun-gastuak.
1. Atal honetan aipatzen diren osasun gastuak dira Gizarte Segurantzak edo Nafarroako Toki funtzionarioen Montepioak beren gain hartzen ez dituztenak.
2. Artikulu honetan xedatutakoa nominako eta plantillako funtzionarioei aplikatuko zaie, bai eta administrazio-kontratudunei ere udalean sei hilabetetik gora eman baldin badituzte lanean, baldin eta aurkezten duten gastua udalean lanean egon diren hilabeteetan egina bada. Udalean lanean hilabete gutxienez egin duten langileentzat, ordaindu beharreko zenbatekoa lan egindako denborarekin hainbanatuko da, baldin eta aurkezten duen gastua udalean lanean eman duen denboran egina baldin bada.
3. Udalak, akordio honen indarraldirako, 18.000 euroko aurrekontuko partida gaituko du gehienez, apartatu honen aplikazioak eragiten dituen osasun arloko gastuei aurre egiteko.
Gerakinik egonez gero, hurrengo ekitaldi ekonomikoko partidan metatuko da. Gerakina ekitaldi batetik bestera soilik metatuko da.
4. Laguntzak emateko, lehentasun hurrenkera hau ezarri da:
–Langileak.
–Seme-alabak, 18 urtera arte.
5. Gastua 18.000 euroko aurrekontuko partida baino handiagoa bada, langile bakoitzari ordaindu beharreko zenbatekoa proportzio horretan murriztuko da, gastua aurrekontuarekin bat etorri arte.
6. Langile bakoitzeko gastuan muga hau ezartzen da, maila bakoitzaren arabera kokatuta:
KOKAPEN MAILA | ITZULI BEHARREKO EHUNEKOA | LANGILE BAKOITZEKO MUGA (eurotan) |
A | %20 | 400 |
B | %40 | 500 |
C | %60 | 600 |
D | %80 | 800 |
Onartzen ahal diren gastuak:
–Ortopedia.
- Atal honen barnean, eta aurreko taulan ezarritakoari jarraikiz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren katalogoan dauden plantilla eta produktu ortoprotesikoen gastuak itzuliko dira, dagokion fakultatiboak aginduz gero (17/1998 Foru Dekretua). Eta Gizarte Segurantzak estaltzen ez badu.
- Ehuneko berean ordainduko da, halaber, audifonoen kostua.
–Optika.
- Graduatutako betaurreko pare bat ordainduko da, gehienez, onuradun eta urte natural bakoitzeko. Betiere, horietako bakoitzean muga hauek izanen dira: 241 euro kristalen balioan eta 27 armazoian.
- Lentilla graduatuen balioa ordainduko da, edozein tankeratakoak direla ere, maila bakoitzerako ezarritako ehunekoen arabera; 241 euro, gehienez ere, onuradun eta urte natural bakoitzeko.
–Odontologia.
Odontologiako gastuak, kontsultak eta kirurgia barne, aurrez ezarritako ehunekoen arabera itzuliko dira.
–Errehabilitazioa.
- Errehabilitazioko tratamenduak ordaintzeko, sendagileak agindutakoa izan beharko du eta espezializatutako osasun langileek emana. Betiere Gizarte Segurantzak tratamendua bere gain hartzen ez duenean edo itxaron beharreko denbora oso luzea dela justifikatzen denean.
- Itzulketa ezarritako ehunekoen arabera eginen da.
Deskontu bat ezarriko da langileentzat Berrikilaneko fisioterapeutarekin.
–Podologia.
- Podologiako tratamenduetan, maila bakoitzari dagozkion ehunekoen arabera.
Funtzionarioek eta administrazio-kontratudunek Berriozarren erroldatutako pertsonen baldintza berberak izanen dituzte, Iruñalde udal lokalean dagoen podologia zerbitzua erabiltzeari dagokionez.
–Psikologia klinikoa.
- Psikologia klinikoko kontsulta edo saioen gastuak maila bakoitzerako ezarritako ehunekoen arabera itzuliko dira.
12. artikulua. Objektu pertsonalak.
Berriozarko Udalak funtzionarioen edo administrazio-kontratudunen lanerako behar diren objektu pertsonalak konpontzeko gastu guztiak ordainduko ditu, baldin eta udaleko lan eremuan izan duten erabileraren ondorioz hondatu badira, istripuen mutualitateak ordaintzen dituenak izan ezik.
Beren eginkizunen ondorioz mendeku, liskar edo bestelako arrazoi batzuengatik udaleko enplegatu edo kontratudunek beren ibilgailuetan kalte materialak izanez gero, kalte horiek udalak ordainduko ditu osorik, baldin eta adierazitako arrazoiengatik gertatu direla frogatzen bada.
13. artikulua. Gidabaimena.
Berriozarko Udalak gidabaimena berritzeko gastuak ordainduko dizkie bere enplegatu edo administrazio-kontratudunei, lanpostua lortzeko baldintza gisa gidabaimena eskatu bazaie. Halaber, diru hori kobratzeko eskubidea izanen dute beren borondatez gidabaimena erabiltzea onartu dutenek eta, orobat, lanpostua lortu ondotik gidabaimena eskatu zaien langileek. Ordainketak berrikuntza tasa hartuko du, ez ordea gestoria- eta zehapen-errekargua edo beste kontzeptu batzuk.
14. artikulua. Ordainsariak.
1. Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioentzako eta administrazio-kontratudunentzako aurrekontu orokorrei buruzko legeetan zehaztuko dira maila edo taldeen oinarrizko ordainsariak, 2025. urterako.
2. Udalak eskatuta eta alderdiak ados jarri ondotik, dagokiena baino maila goragoko eginkizunetan diharduten funtzionarioek edo administrazio-kontratudunek lehenbiziko egunetik kobratuko dituzte aldi baterako betetzen ari diren lanpostuari dagozkion ordainsariekin parekatzeko behar diren zenbatekoak.
3. Bajan dauden udal langileek soldataren %100 jasoko dute aldi baterako ezintasun egoerak dirauen bitartean.
15. artikulua. Plantilla organikoa.
Udalak konpromisoa hartzen du ezintasun osoa aitortzen zaien langileak daukaten hondar gaitasunarekin bateragarri den lanpostu batean kokatzeko, edo lanaldi partziala emateko, ezintasunik gabe kobratuko luketen adinako ordainsaria izan dezaten, ahal baldin bada.
16. artikulua. Eskubide sindikalak.
1. Nafarroako Gobernuak bere funtzionarioei aitortzen dizkien berberak izanen dira, udal honen zerbitzuko funtzionarioek dituztenekin parekatuta.
2. Ordezkari sindikalek hilean hogei orduko kreditua izanen dute. Kreditu hori hiru hilean behin kontatuko da.
3. Ordezkari sindikalek, nahi badute, zilegi dute ordu sindikalak elkarri lagatzea. Baimena emateko, orduak lagatzen dituen ordezkariak agiri bat sinatuko du, eta atzera egiteko aukera izanen du, edozein unetan.
4. Ordezkari sindikalek irizpide hauei jarraikiz erabiltzen ahal ditu ordu sindikalak:
–Inoiz ere ez da gaindituko ezarritako muga, hogei ordu hilean, alegia.
–Konpentsazioa ordezkari sindikalen artean eginen da, eta langileen ordezkariak behar bezala frogatu eta justifikatuko du, betiere.
5. Udalak eta sindikatuetako ordezkariek urtero adostuko dituzte Haur Eskolako ordezkari sindikalen ordezkapenak, uneoro bermatuz hautatutako ordezkarien eskubide sindikalak eta zerbitzuaren beharrak.
17. artikulua. Prebentzioko delegatuak.
Laneko Arriskuei Aurre Hartzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 35.4 artikuluak xedatutakoaren arabera, delegatu sindikalek hautatuko dute langileen ordezkaritza, horretarako ados eta prest dauden langileen artetik.
18. artikulua. Babesa eta segurtasuna.
1. Istripuetarako aseguru poliza bat kontratatuko da, bai zerbitzuan bai "in itinere" edo bidean gerta litezkeen istripuak estaliko dituena. Langileen ibilgailuek trafiko istripuetan izaten ahal dituzten kalteak ere estaliko ditu, langileek lanean beren ibilgailua erabiltzeko baimena duten kasuetan.
2. Bizi aseguruaren poliza bat ere kontratatuko da, heriotza eta lanbiderako baliaezintasun iraunkor osoa estaliko dituena.
3. Erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatuko da Udalaren zerbitzuko langileek beren eginkizunetan sortzen dituzten kalteetarako.
4. Poliza guztietan kontuan hartuko da Nafarroako Foru Komunitatearen benetako KPIak izaten ahal duen desbideratzea (lau urtean behin berrikusiko da).
19. artikulua. Laguntza juridikoa.
1. Udalak laguntza juridikoa emanen die langile guztiei, Udalak esleituriko zerbitzuak egitearen ondorioz auzitara eramanak direnean. Udalaren langileen kontra erasorik edo atentaturik gertatuz gero, Udala akusazio partikular gisa aurkeztuko da epaitegietan.
2. Udalak bere gain hartuko du edonolako prozesu judizialetan sartuta dauden langileen laguntza juridikoa, auzia langilea bere eginkizunetan aritzeagatik sortu bada.
3. Defendatzaileen eta, nahitaezkoa izanez gero, prokuradoreen kontratazioa eta izendapena Udalaren kontu izanen dira.
20. artikulua. Osasun azterketa.
1. Berriozarko Udalak, urtero, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen arabera nahitaezkoak diren osasun azterketak eginen ditu. Erabakitzen duen kanpoko prebentzio zerbitzuarekin batera zehaztuko du zer langile talderi eginen zaizkion, zer proba eginen diren eta zenbatean behin eginen diren.
2. Lan istripuetarako estaldura Gizarte Segurantzarekin kontratatuko da, ez mutuekin.
21. artikulua. Udal instalazioak erabiltzea.
1. Udalak antolatzen dituen edo bere laguntza nahiz babesa daukaten ikastaro edo/eta jardueretan, Udalarentzat lan egiten duten funtzionario eta administrazio-kontratudunek eta haien seme-alabek (18 urte bete arte) udal erroldan dauden pertsonei aplikatzen zaizkien baldintza eta tarifa berak izanen dituzte.
2. Udaleko funtzionario eta administrazio-kontratudunek Iratxe kontsumitzaileen zerbitzua erabiltzen ahalko dute.
3. Udaleko funtzionario eta administrazio-kontratudunen seme-alabak Haur Hezkuntzako zentroan (0-3 urtekoak) sartzen ahal dira udal erroldan daudenek dituzten baldintza eta tarifa berberekin, baina, betiere, erroldaturik daudenen eskaerak bete ondotik. Berriozarren bizi ez direnen aldean, berriz, lehentasuna izanen dute.
22. artikulua. Ekipamendua eta jantziak.
1. Ondoko talde hauetako udal langileek beren lana egiteko beharrezkoak dituzten jantziak izateko eskubidea dute, ondorengo tauletan ezarri bezala, eta bertan finkatzen da, orobat, zein diren jantziak eta oinetakoak berritzeko epeak.
Udaltzaingoko langileek eskubidea izanen dute lan egiteko behar dituzten jantziak jasotzeko. Haiei ez zaizkie aplikatuko jantziak aldatzeko epeak, behar dituztenean berrituko baitira.
2. Udako jantziak apirilean emanen dira, eta negukoak urrian, urtero.
3. Lanean hondatzen diren jantzi guztiak lehen aipatu diren epeak kontuan hartu gabe aldatuko dira.
Hondatutako jantziak zerbitzuko arduradunari eman beharko zaizkio.
Jantziak zaindu edo gordetzeko orduan izandako arduragabekeriagatik hondatzen direnak ez dira aldatuko.
4. Bi alderdiak ados egonda, jantzi eta material batzuen kalitatea hobetzea negoziatzen ahalko da, eta, horrela, gutxiagotan berrituko dira. Akordio hori idatziz jasoko da.
5. Urtero partida bat aurreikusi beharko da udaltzainen jantzietarako.
6. Aldeak ados jarrita, proposatzen da garbitzaileek, lorategietako langileek eta obretakoek "Berriozarko Udalaren zerbitzua" bereizgarria eramatea jantzietan.
7. Jantzi horiek guztiak norbera babesteko ekipamenduak (NBE) izanen dira Berriozarko enplegatu eta kontratudunentzat. Zerbitzu bakoitzeko arduradunak banatuko du materiala.
OBRETAKO LANGILEAK, LORATEGIETAKOAK ETA GARBITZAILEAK | |||
Artikulua | Urtean behin | 3 urtean behin | Hondatzen direnean |
Uda | |||
Atorrak edo elastikoak (unitateak) | 2 | ||
Galtzak (unitateak) | 2 | ||
Negua | |||
Atorrak (unitateak) | 2 | ||
Galtzerdiak (pareak) | 3 | ||
Galtzak edo buzoa (unitateak) | 2 | ||
Jertsea (unitateak) | 1 | ||
Goretexezko anoraka (unitateak) | 1 | ||
Buruko berokia (unitateak) | 1 | ||
Txalekoak (unitateak) | 1 | ||
Uretako jantzia, botak barne (unitateak) | 1 | ||
Beste batzuk | |||
Goretexezko bota edo oinetako arinak (pareak) | 1 | ||
Haur Eskola.
Haur Eskolako hezitzaileetako bakoitzak 150 euro jasoko ditu urtean jantzietarako. Urtarrilean eginen da, ordainketa bakar batean.
23. artikulua. Aurrerakin itzulgarriak, arruntak eta bereziak.
1. Udaleko langileek eskubidea dute, soldata ordaintzeko eguna iritsi baino lehen, aurrerakin arruntak nahiz bereziak jasotzeko.
–Aurrerakin arrunta: hilabeteko soldataraino bitarteko aurrerakinak dira, hurrengo hiru hilabeteetako nominekin zati berdinetan itzuli beharrekoak.
–Aurrerakin berezia: 20.000 euroko funtsa sortuko da 2025-2028 ekitaldirako. Funts horretatik 4.008 euro gordeko dira larrialdietarako. Gehienez ere 4.008 euro eskatzen ahalko dira. Eskaera egiten denean funts erabilgarria zenbatekoa den ikusita emanen dira aurrerakinak.
2. Kasu hauetan eskatzen ahal da:
–Ezbeharrak etxebizitzetan edo ibilgailuetan: sutea, lapurretak, istripuak, uholdeak eta abar.
–Familiako gorabehera larriak, hala nola dibortzioa, banantzea, drogak, eta abar.
–Ustekabeko aldaketak etxebizitzan, edo norberaren ibilgailua konpondu beharra istripu edo matxura baten ondorioz.
–Lehenbiziko etxebizitza erosi beharra.
–Pertsona eskudunen iritziz antzeko garrantzia duten bestelako arrazoiak.
3. Ez da aurrerakinik emanen azken aurrerakinaren likidazioa egina ez badago. Gutxienez urtebete beharko da aurrerakin bat kitatu eta beste bat eskatu bitarte.
4. Dena dela, 10 urtean behin bakarrik emanen da aurrerakina eskaeraren arrazoia ohiko etxebizitza erostea bada edo hura erosteko banku kredituen amortizazioa.
Aurreko bi puntuetan salbuespena eginen da, banantzearen ondorioz eskatzen bada aurrerakina.
5. Aurrerakin horiek adjudikatzean, lehentasun irizpide hauei jarraituko zaie:
1.–Arau orokor gisa, Udalaren Erregistro Orokorreko sarrerako ordenak aginduko du.
2.–Eskaera bat baino gehiago egun berean sartuz gero eta eskatutakoa dagoen funtsa baino gehiago bada, lehentasuna emanen zaio aurrerakinak beste lankideek baino gutxiagotan jaso dituenari, eta horretan ere berdintasunik gertatuz gero, soldata baxuena duenari emanen zaio, eta artean ere parean egotea gertatuz gero, ordena hau ezarriko da:
–Ezkontza.
–Semearen edo alabaren jaiotza.
–Ohiko etxebizitza erostea edo hura eskuratzeko banku kredituak amortizatzea.
–Dibortzioa edo banantzea.
–Enplegatuak edo lehen mailako ondorengoek ikastetxe ofizialetan ikasteko dituzten matrikulazio gastuak.
–Lehentasuna izanen dute soldata maila txikiena duten langileek, goragoko mailakoen aurretik.
–Beste arrazoi batzuk.
Ekitaldi batean erantzun gabe gelditzen diren eskaerek hurrengoan lehentasuna izanen dute.
6. Langile interesdunak eskaera idatzia egin beharko du, eta gastu edo inbertsioak egiaztatzen dituen dokumentazioa gehitu. Horretarako, bi hilabeteko epea izanen du gertaera eragilearen egunetik aitzina. Gertatu baino bi hilabete lehenago egiten ahal da eskaera.
7. Itzulketa: aurrerakin bereziak gehienez 24 kuota berdinetan itzuliko dira. Aldez aurretik kitatzen ahal da, enplegatuak hala nahi badu.
8. Aurrerakina itzultzeko, onuradunak hilean jaso behar duen soldatatik kenduko da kuotaren zenbatekoa. Onuradunak eszedentzia edo soldatarik gabeko baimena eskatzen badu edo udalean egiten dituen zerbitzuak uztea edo etetea ekartzen duen beste edozein egoera gertatzen bada, oraindik itzuli gabe duena itzuli egin beharko du. Azken kasu horretan, behartua dago etenaldiko kuotei dagokiena hilabetero itzultzera, zein den ere horretarako arrazoia.
9. Aurrerakina zer gastu edo inbertsiotarako den behar adina egiaztatzen ez bada, berehala kenduko da eta oso-osorik itzuli beharko da, dagozkion interesekin batera.
10. Aurrerakin berezia jaso duenak ez du soldata aurrerakinik eskatzen ahalko hura amortizatu bitarteko hilabeteetan.
24. artikulua. Lanpostuen mugigarritasuna.
1. Lanpostuak betetzeko edozein deialdi baino lehen, gaur egungo langileen barne mugigarritasunerako aukera guztiak agortuko dira, lekualdatze lehiaketen edo deialdi murriztuen bidez, langileen mugigarritasunaren prozedurari buruzko abenduaren 29ko 388/1997 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat.
2. Langileek gora egiteko, lekualdatze lehiaketak edo deialdi murriztuak eginen dira. Horiek arautzeko baldintzak eta baremoak ordezkari sindikalekin negoziatuko dira.
3. Egintzak eginen dira plantillaren egonkortasuna lortze aldera eta, behar denean, mugigarritasun horizontala lortze aldera, Udalaren giza baliabideak birkokatuz eta/edo egokituz, ahalik zerbitzu onena emateko.
Udalak, ahal bada eta aplikatzekoak diren legeen arabera, ezintasun iraunkor osoa aitortua duten langile finkoak birkokatuko ditu daukaten hondar gaitasunarekin bateragarri diren lanaldi partzialeko lanpostuetan. Lanaldi horri dagokion ordainsariaren eta ezintasunagatik jasotakoaren baturak aurreko lanpostuko soldataren %100 eginen du. Ezintasuna lan istripu baten ondorioz gertatu bada, Udalak nahitaez bete beharko du hori, betiere plantilla organikoan langilearen ezintasunarekin bateragarria den lanposturik badago.
Langile finkoen lanpostuetan osasun arrazoiengatiko aldaketak egiten ahalko dira, betiere mediku baten txostena tarteko, eta indarra duten arauen arabera. Horretarako, plantilla organikoan lanpostu egoki bat izan beharko da. Adostasunik ez bada, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuari edo antzeko organo espezializatu bati txostena eskatuko zaio.
Lan nekagarri, toxiko edo arriskutsuak egiten dituzten funtzionarioak, 55 urte betetzean, beren gaitasunentzat egokiagoak diren beste lan batzuk egiten hasiko dira, beren zerbitzuaren barnean, posible izanez gero eta aplikatu beharreko arauei jarraikiz. Lan horiek bigarren jarduerako lantzat jotzen dira.
Lanpostu hutsak deialdi irekian atera aurretik, udal langile finko guztiei eskainiko zaizkie, ahal izanez gero. Horrela, lehenik eta behin lekualdatze lehiaketak eginen dira. Ondotik, hutsik gelditutako lanpostuak Funtzio Publikoaren Estatutuaren 15. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta beteko dira.
25. artikulua. Bizi, istripu eta erantzukizun zibileko aseguruak.
Udalak kontratu hauek sinatuko ditu:
–Istripu aseguruko poliza bat, egunaren 24 orduetarako, 50.000 euroko estaldura izanen duena istripuagatiko heriotzarako eta 120.000 eurokoa baliaezintasun oso edo partzialerako, baremoaren arabera.
–Bizi aseguruko poliza bat, egunaren 24 orduetarako, 36.000 eurokoa, heriotza eta lanerako erabateko ezintasun iraunkorra edo osoa hartuko dituena.
–Erantzukizun zibileko poliza bat langile guztientzat, lanaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunak estaliko dituena.
Bi urtean behin eguneratuko dira.
Polizaren baldintzen eta estalduraren kopia gaurkotua emanen zaie ordezkari sindikalei.
26. artikulua. Enplegu publikoaren defentsa. Zerbitzu publiko hoberako.
Zerbitzu publiko hobea, herritarrengandik hurbilagoa, eraginkorragoa eta gizartearentzat errentagarriagoa emateko, enplegu publikoa defendatu nahi dugu.
Horregatik, udal langileek egiten ahal dituzten lanak ez zaizkie adjudikatuko enpresa pribatu edo publikoei. Udaleko langileak diogunean ulertu behar da Udalak une bakoitzean dituen langileez edo zerbitzuak egiteko behar lituzkeen langileez ari garela. Beraz, baliteke lanpostuak sortu eta lan publikoaren eskaintza egin behar izatea.
Lan edo zerbitzuren bat enpresei esleitu beharra badago, akordio honetatik legez aplika daitezkeen baldintza guztiak jaso eta aplikatzeko eskatuko zaie. Halakoetan aldi baterako kontratatzen diren langileak subrogatu egin beharko dira, Langileen Estatutuaren 44. artikuluarekin bat.
Udalak ez du inolako lan kontrataziorik egiten ahalko ABLEak erabiliz.
Kanpoko kontratazioetan, lizitatzaileek kontratatutako langileen lan-baldintzak baloratuko dira klausula sozialak ezarriz.
27. artikulua. Lanaldi murrizketa.
Nafarroako administrazio publikoetako langile funtzionarioen lanaldiaren murrizketa arautzen duen apirilaren 4ko 27/2011 Foru Dekretua aplikatuko da.
Lege testu horren 4. artikuluan jasotako kasuei dagokienez, hau da, lanaldi murriztua (herena edo gehiago murriztea) ematea zerbitzuaren beharren menpe noiz egonen den. Hauek dira kasuak:
"a) Funtzionarioak berrogeita hamabost urte edo gehiago baditu.
b) Funtzionarioak lanerako aldi baterako ezintasunik edo ezintasun iraunkorrik sor ez dezakeen eritasuna badu, lan arriskuen prebentziorako unitate organikoak hari buruz emandako txostenaren arabera.
c) Funtzionarioak, legezko zaintza dela medio, zuzenean bere kargu badu hamabi eta hamasei urte (biak barne) bitarteko haurren bat.
d) Funtzionarioaren interes partikularrarengatik."
Aipatutako lege testuaren 5. artikuluan jasotako kasuei dagokienez, zeinean lanaldi murrizketa emateko baldintza baita zerbitzuaren premiak asetzeko ordezkapenik behar ez izatea, salbuespen gisa jasotzen da lanaldi murrizketa bat emateko aukera, lanaldiaren iraupenaren 1/8, 1/6 edo 1/4 izatera igarotzeko, baldin eta beste langile baten lanaldia handituz egiten ahal bada ordezkapena. Horretarako, beharrezkoa izanen da dagokion arloko edo zerbitzuko arduradunaren eta Giza Baliabideetako arduradunaren berariazko baimena izatea.
Murrizketa txikiagoa bada, zerbitzuko arduradunarekin negoziatzen ahal da.
Berriozarko Udalak konpromisoa hartzen du lanaldi murriztua onartzeko ahal den guztia egiteko, salbu eta zerbitzuaren beharrengatik erabat ezinezkoa denean, behar bezala justifikatuta.
28. artikulua. Zerbitzu bereziak, eszedentziak eta etenaldiak.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginak agintzen duenaren arabera jokatuko da. Puntu hauetan izan ezik:
–Langileren batek hautapen probak gainditu ondotik Administrazio bereko beste lanpostu bat eskuratzen duenean, deialdi publiko batean txanda irekian nahiz murriztuan, lanpostu berrirako ezarritako probaldia gainditzen ez badu, lehen zeukan lanpostura itzuli beharko du.
–Behar izanez gero Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalarekin hitzarmena eginen da eszedentzia berezietan kotizazioa osatu ahal izateko.
29. artikulua. Ordainsariak lanaldi murriztuan.
Aplikatzekoa den indarreko legeriari jarraituko zaio.
30. artikulua. Ordainsariak aldi baterako kontratuetan.
Udalak, edozein modalitatetan, aldi baterako kontratatutako pertsonek indarreko legeen araberako ordainsariak jasoko dituzte.
31. artikulua. Erretiroak.
Langileek erretiro aurreratua hartzen ahalko dute, erretiro aurreratua zilegi eta legezkoa denean, bai eta lanaldi partziala eta errelebo kontratua ere. Udalak hori bere langileei aplikatzeko behar diren urratsak eginen ditu.
32. artikulua. Laneko segurtasuna eta osasuna.
Laneko arriskuak galarazteko araudia eraginkortasunez aplikatzea bultzatuko da, arreta honako alderdi hauetan jarriz bereziki:
a) Arriskuen ebaluazioa:
Arriskuen hasierako ebaluazioa eginen da, lanpostuz lanpostu, onetsitako prozeduren eta finkatutako lehentasun hurrenkeraren arabera.
Arriskuak ebaluatu eta emaitzak ikusirik, prebentzio jardueraren plangintza eginen da, neurri zuzentzaileak, prestakuntzakoak eta jarraipen edo kontrolekoak hartuz, detektatzen diren arrisku egoeren aurrean, Administrazio bakoitzeko arduradunek beren gain hartu beharreko planaren edo programaren barnean.
Prebentzio jardueren plangintza behar bezala egite aldera, Administrazioak behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak jarriko ditu eta diru baliabide egokiak esleituko ditu.
b) Laneko arriskuen prebentziorako lan prozedurak.
Laneko arriskuen prebentzioaren arloan, lan prozedurak ezarri eta eguneratuko dira, arreta honako hauetan jarriz bereziki:
–Kontratak eta azpikontratak. Ondasunak eskuratu edo erostea. Osasunaren zaintza.
–Laneko istripuak eta lanbide eritasunak.
–Larrialdietarako neurriak eta planak.
–Prestakuntza eta informazioa.
c) Langileen osasuna zaintzea eta kontrolatzea.
Langileei aldian-aldian mediku azterketa eginen zaie, lanpostu bakoitzean izaten ahal diren arriskuen arabera.
Zein maiztasunez eginen den eta, hala behar denean, nahitaezkoa noiz den, aldez aurretik erabakiko da Segurtasun eta Osasun Batzorde bakoitzean.
d) Beren lanpostuan jarduteko ezintasuna duten langileen birkokapena.
Udalak, ahal baldin bada, daukaten hondar-gaitasunarekin bateragarria den lanpostu batean birkokatuko ditu ezintasun iraunkor osoa aitortua duten langile finkoak. Nolanahi ere, eragindako pertsonari kobratzen ari zen ordainsariak osatzeko nahikoa den lanaldi partziala egiteko aukera ematen saiatu beharko da.
Ezintasuna lan istripu edo laneko eritasun baten ondorioz etorri baldin bada, Udala hori egitera behartuta egonen da.
Langile finkoen lanpostuetan osasun arrazoiengatiko aldaketak egiten ahalko dira, betiere mediku baten txostena tarteko. Horretarako, plantilla organikoan lanpostu egoki bat izan beharko da, indarra duten arauen araberakoa.
e) Larrialdietarako planak edo neurriak.
Udaleko lantoki guztietan larrialdietarako planak edo neurriak idatzi eta betearaziko dira, eta behar den tokietan simulakroak eginen dira aldian-aldian.
f) Langileentzako prestakuntza eta informazioa.
Langileentzako prestakuntza eta informazioa bultzatuko dira, prestakuntza teoriko eta praktikoa jaso dezaten, nahikoa eta egokia, beren lanpostuan atzemandako arrisku faktoreak kontrolatzeko hartu beharreko babes eta prebentzioko neurriei buruz.
Prestakuntza NAPIren edo bestelako erakundeen bidez emanen da, hala administrazioan lehenbizikoz sartzean, nola aldian-aldian, ekipamendu berriak erosi edo teknologia berriak ezartzeagatik lan baldintzak aldatzen badira, eta lanpostuarekin zerikusia duten alderdi guztiak ukituko dira.
Sexu jazarpenaren eta mobbing-aren kontrako prebentzio eta ekintza protokolo bat ezartzea (IV. eranskina).
33. artikulua. Funtzionario bihurtzea nahi izanez gero.
Nafarroako Gobernuak beste prozesu bat abiarazten duenean Nafarroako toki entitateetako lan-kontratudun finkoak funtzionario bihurtzeko, Berriozarko Udalak aukera horretaz baliatzeko bideak emanen dizkie bere lan-kontratudunei, nahi izanez gero funtzionario bihurtzeko epea irekiz.
34. artikulua. Udaleko ordezkari sindikalentzako informazioa.
Udalak informazio hauek eman behar dizkie udaleko ordezkari sindikalei:
–Prestakuntzarako eskaerak, irizpideak eta emandako baimenen zerrenda.
–Osasun poltsarako eskaerak, irizpideak eta emandako baimenen zerrenda.
–Urtean egindako aparteko orduen zerrenda, zerbitzuz zerbitzu eta langile bakoitzeko.
–Aurrerakinetarako eskaeren zerrenda.
–Aseguru guztien polizak eta estaldurak.
–Langileak kontratatzeko xedearekin edozein prozeduraren bitartez egin diren kontratuen zerrenda.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Berriozarko Udalak, Talentix enpresak egindako Lanpostuen Balorazioaren azterlanean oinarrituta, konpromisoa hartzen du administrari laguntzaileen (D maila) sustapena egiteko, ofizial administrari (C maila) bihurtzeko, 2025ean.
I. ERANSKINA.–UDALTZAINGOA
Hurrengo urteetan, osagarri honi dagokionez, Iruñerriko udaltzainekiko diferentzia berriz ere gertatzen bada, ehunekoak parekatzeko aukera berriz aztertuko da.
1. Lanaldia.
Urte osoko lanaldia lanean egiazki emandako 1.457 ordukoa izanen da, goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandetan. (abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua).
Eguneko lanaldia 8 ordukoa izanen da 8 ordu jarraituko txandetan.
–Goizez: 6:00etatik 14:00etara.
–Arratsaldez: 14:00etatik 22:00etara.
–Gauaz: 22:00etatik 6:00etara.
Gorago ezarritako ordu konpentsazioez gain, langileek erregelamenduz zehaztutako diru konpentsazioak jasotzeko eskubidea izanen dute, txandaka, gauez eta jaiegunez egindako lanagatik.
Udaltzaingoaren antolamendu berezia kontuan izanik:
Zerbitzuaren beharrengatik egiten diren zerbitzu aldaketetan, hala mugikortasun bertikalean (egun berean) nola mugikortasun horizontalean (aste edo hilabete berean), eta betiere zerbitzuaren beharrek eraginda, aldaketa egiten zaion langileak, aldaketak galera ekonomikoa badakarkio, aldaketarik gabe izanen zuen ordainsari bera kobratuko du.
Nolanahi ere, zerbitzuko zuzendaritzak ahalik eta aldaketa gutxien eginen ditu hitzartutako egutegian.
Atal honetan ezarritako ordu konpentsazioetan, baita erregelamendu bidez ezarritako diru konpentsazioetan ere, bilduak daude lanpostu guztietan gertatzen ahal diren gorabehera eta berezitasun oro; besteak beste, txandakako lanaldiak, txanden artean informazioa eman beharra, etab. (abenduaren 27ko 624/1999 FD).
2. Jaieguneko lanaldia.
Jaieguneko lanalditzat hartuko da larunbateko 14:00etatik igandeko 22:00etara bitartean egiten dena. Jaiegunean lan egiteagatik, Nafarroako Gobernuak bere langileentzat urtero ezartzen duen diru konpentsazioa jasoko da.
Berriozarko festak. Hitzarmen honetan ezarritako arau orokorrak beteko dira.
Prestasun orduen poltsa bat sortu da, urteko sortzapena duen hileko plus bat ezarrita, jaiegunetan lan egindako egunak garaiz konpentsatzeari uko egitearekin lotuta. Poltsak urteko indarraldia izanen du, luzagarria, eta ondoriorik gabe gelditzen ahal da urte bakoitzaren bukaeran. Poltsaren zenbatekoa 205 eurokoa izanen da, 10 eguneko prestasun bakoitzeko.
Jaiegunetako konpentsazio ekonomikoa 1,5 ordukoa izanen da lehen egunetik. Zenbatekoa Nafarroako Gobernuaren ordainsarien taulan une bakoitzean ezarritakoa izanen da: "Jaiegunean lan egiteagatiko konpentsazioa, 33. jaiegunetik aurrera. Neurri hau 2024ko uztailaren 1etik aurrera sartuko da indarrean, eta atzeraeraginezko ondorioak izanen ditu.
3. Oporrak.
Urtarrilaren 23ko 5/2013 Foru Dekretuan xedatutakoa aplikatuko da, horren bidez aldatu baitzen Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen Erregelamendua onetsi zuen otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretua.
4. Aparteko orduak.
Hitzarmen honetan ezarritako arau orokorrak beteko dira.
Udaltzaingoko agente edo laguntzaileek ohiko lanaldiaz gain egiten duten lan denboraren zatikiak honela zenbatuko dira: hamaseigarren minututik aurrera ordu erdi, eta hogeita hamabosgarren minututik aurrera ordubete. Langileak denbora hori egin duela frogatu beharko dio zerbitzuko arduradunari.
5. Auzitegira agertzea.
Lanorduetan epaiketaren batera joateko deituta dauden udaltzainek behar-beharrezkoa den denboraz utziko dute lanpostua. Egindako eginkizunaren eta hartutako denboraren egiaztagiria aurkeztuko dute.
Errekerimendua lanalditik kanpo egiten bada, laneko aparteko ordutzat hartuko da, eta Nafarroako Gobernuaren tarifen araberako diru konpentsazioa izanen du; konpentsatzeko gutxienekoa bi ordukoa izanen da (ordu erdia lehenago eta ordu erdia ondotik, joan-etorrietarako, gehi ordubete, gutxieneko egonaldirako = 2 ordu). Gutxieneko hori gainditzen bada, aparteko lanorduetarako ezarritako arau orokorrei jarraituko zaie.
6. Lan bilerak.
Alkateari 48 ordu lehenago adieraziko zaizkio egin behar diren bilera guztiak, bai bilera bitartean bai "in itinere" gerta litezkeen istripuen aseguruaren ondorioetarako.
7. Prestakuntza fisikoa.
a) Udaltzainek beren lanerako sasoi onean egon behar dutenez, prestakuntza fisikoko ikastaroak eskatzen ahalko dira hitzarmen honetako "Lanbide prestakuntza eta hobekuntza" atalaren barnean, bertako arauei jarraikiz.
b) Nolanahi ere, kontuan harturik hitzarmen honen babesean Udaltzaingoko agente eta laguntzaileek Berriozarko Udalaren kirol instalazioak erabiltzen ahal dituztela erroldaturik baleude bezala, hala eskatzen duten Udaltzaingoko langile guztiei udal instalazioetako sarrera ordainduko zaie.
II. ERANSKINA.–ZERBITZU ANITZAK
Aparteko orduei dagokienez, zerbitzu anitzen arloa hitzarmenaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera eraenduko da, salbuespen hauekin:
1. Lanegun diren jaiegunak edo zerbitzuaren premien ondoriozkoak.
Lan egutegian lanegun gisa ezarrita dauden jaiegunetan (Berriozarko jaiak) egindako aparteko lanaldia konpentsatzeko, langileak aukeratuko du ordu konpentsazioa edo ordainsari ekonomikoa nahiago duen. Ordainsari ekonomikoa aukeratzen badu, honen arabera jokatuko da:
C MAILA | D MAILA | |
ORDUAREN PREZIOA | 23,35 euro | 21,65 euro |
Orduko prezioak urtean behin eguneratuko dira, Nafarroako Gobernuaren ordainsari tauletan jasotako igoerari jarraikiz.
Urteko egutegian ezarriko dira lanegunak diren jaiegunak, zeinak zerbitzuko arduradunak baimendu beharko baititu, eta egiten dituzten langileek gero zerbitzuko arduradunari justifikatu beharko dizkiote.
Aparteko orduak salbuespenezko kasu eta jarduketetan soilik eginen dira, eta langile bakoitzak ez ditu urtean 45 aparteko ordu baino gehiago egiten ahalko. Egiaztatzen bada aparteko ordu gehiegi egin direla, plantilla handitzeko azterlan bat eginen da.
Larrialdi egoeretan egindako aparteko orduak honela zenbatuko dira:
- 30 minutu edo gutxiago, lanegunean: ordu bat.
- 30 minutu baino gehiago, lanegunetan: 2 ordu.
- 30 minutu baino gehiago, jaiegunetan: 2,5 ordu.
- 30 minutu baino gutxiago, jaiegunetan: 2 ordu.
III. ERANSKINA.–MUSIKA ESKOLAKO IRAKASLEAK
1. Berriozarko Udalak, lan hitzarmena sinatzearekin batera, lanaldi osoa eta finkoa aitortuko die Musika Eskolako irakasleei, udalarekin lan kontratu finkoa eduki eta bi egoera hauetako batean badaude:
–Lanaldi osoan aritzea ikasketetako bigarren kurtsotik hasita.
–Ikasketetako hirugarren kurtsotik lanaldi osoaren %90ean bederen aritzea.
Nolanahi ere den, lortutako lanaldia kurtso bakoitzean izandako matrikula kopuruaren ondorio zuzena izanen da, irakasle bakoitzak ematen dituen gaien barnean, eta hori, berez, lanaldia luzatzeko arrazoi izanen da.
Zuzeneko irakaskuntzako ordu murrizketa hau ezartzen da:
- 2025-2026 ikasturtea: lanaldi osoa zuzeneko irakaskuntzako 23 ordutan.
- 2026-2027 ikasturtea: lanaldi osoa zuzeneko irakaskuntzako 22 ordutan.
Norberaren kontuetarako egunak zuzeneko irakaskuntza bukatu ondotik edo hasi aurretik hartzen ahal dira, eta opor egunekin elkartzen ahal dira.
2. Kasu horietan, Administrazioaren eta langilearen artean sinatzen den kontratuak, lanaldi osoa biltzen duenak, ezarriko du zer lan betetzen zituen ordura arte interesdunak, besteak beste bere espezialitatea eta beste batzuk irakastea, hala nola musika hizkuntza eta abar, xede anitzeko kontratu batean.
IV. ERANSKINA.–LANA ETA BERDINTASUNA
Udaleko berdintasun batzordea Udalean lan egiten duten gizon eta emakumeen lan kontuez arduratuko da. Batzordea sortu ondotik, Udaleko berdintasun egoeraren berri emanen digun diagnostikoa egin beharko da. Diagnostiko horrek bereizkeriazko egoerak antzematen lagunduko digu, eta halakoak ezabatzeko ekintzak antolatzen ahalko ditugu. Halaber, udalean abian jarriko ditugun ekintzak lehenesten ahalko ditugu.
Batzordeak ondoko eginkizunak izanen ditu, besteak beste:
–Berdintasun printzipioa sustatu eta bultzatzea alderdi eta egoera guztietan, eta sexuarengatiko bereizkeria mota guztiak ezabatzea.
–Lana eta familiako bizitza uztartzeko neurriak prestatzea, pertsonen beharretara eta lanpostu bakoitzaren berezitasunetara egokituta.
–Langileak hautatu, kontratatu eta mailaz igotzeko prozedurak berrikusi eta zehaztea, bereizkeriarik gabekoak izan daitezen. Administrazioan sartzeko hautapen prozedura gardena izan dadila bermatzea, lan eskaintzak idazteko eta zabaltzeko moduan bereizkeriarik egin gabe.
–Ekintza positiboak gauzatzea, bereziki kontratazioan, prestakuntzan, igoeran eta, oro har, lan baldintzetan.
–Aitatasun baimena hartu ahal izateko neurriak.
Gaur egun bi asteko lizentzia ematen da. Eskubide horiek norberarenak eta denontzat berdinak direla aldarrikatu beharra dago. Eskubide hori erabiltzeko egoeran dauden guraso bakarren, bananduen edo dibortziatuen kasuan, aitatasun-baimenaren iraupena luzatzea.
–Oporraldiak hautatzeko lehentasuna.
Oporraldiak hautatzeko lehentasuna, norbait beren kargura duten langileentzat, hura zaintzen ahal izateko. Guraso bakarrak, bananduak edo dibortziatuak.
–Berdintasunari buruzko prestakuntza.
Udalak berdintasunezko prestakuntza sustatuko du plantillako langile guztientzat.
–Kontratazioa.
Udaleko plantillaren diagnostikoa eginen da eta ekintza positiboak eratuko dira bi sexuetako langileak egon daitezen ardurako lanpostuetan eta orain arte gizonezkoek bakarrik bete izan dituzten lanpostuetan.
Aldagelak emakumezkoentzat eta gizonezkoentzat egokituko dira.
Emakumezkoen aldi baterako enplegua ez dadila izan gizonezkoena baino ohikoagoa.
–Prestakuntza eta sustapena.
Aldi baterako lizentzia edo baimena hartuta norbait zaintzen aritu diren langileek, mailaz igotzeko aukera gutxiago izan ez dezaten, lehentasuna izanen dute udal langileentzat egiten diren prestakuntza ikastaroetara joateko.
V. ERANSKINA.–SEXU JAZARPENAREN KONTRAKO PREBENTZIOA ETA PROZEDURA/PROTOKOLOA
Laneko sexu jazarpena, Europako Batzordeak 1991ko azaroaren 27an emandako 92/131 Gomendioan dagoen definizioaren arabera, laneko harremanetan emakumezkoen eta gizonezkoen duintasunari kalte egiten dion jokabide edo portaera sexuala da. Sexu jazarpenak nahi ez den jokabide fisiko, hitzezko edo hitzez bestekoa ekar dezake berarekin, eta haren ezaugarri nagusia da biktimak edo portaeraren xede den pertsonak ez duela halakorik jasan nahi.
Udalak hitz ematen du deklarazio bat eginen duela sexu jazarpenik ez dela onartuko adierazteko.
Udalak hitz ematen du prestakuntza eskainiko duela sexu jazarpena identifikatzeko, salatzeko eta hari aurrea hartzeko.
Sexu jazarpenezko egoerei aurre egiteko prozedura/protokoloa prestatuko da. Aurretik langileen batzorde bat eratuko da, protokolo hori prestatzeko irizpide zehatzak ezar ditzan.
Udalaren diziplina arauetan sexu jazarpenezko portaerak eta dagozkien zehapenak jasoko dira.
Udalak hitz ematen du goian aipatutako protokoloaren berri zabalduko duela.
VI. ERANSKINA.–NEGUKO BIDEZAINTZA PLANA
Plan honen xedea da elurteen eta izozteen eragina ahalik eta gehien gutxitzea Berriozarko Udalaren eremu publikoan, bai eta herriko bizilagunentzat eta ibilgailuetan dituzten ondorioak ere, udalerrian barnako zirkulazioa eta bertatik atera eta sartzeko mugimenduak errazteko.
Tenperatura jaitsi behar dela eta elur arriskua dagoela aurreikusten denean, Obra Zerbitzuak gatza izanen du gorderik, behar denean erabiltzeko, eta larrialdi bati aurre egiteko tresnak eta ibilgailuak gertu.
Plana abiaraztea beharrezkoa bada, elurteak edo izozteak gertatzeagatik, gauez izan, arratsaldez izan nahiz lanaldiaren barnean izan, Hirigintza Batzordeko buruak (edo, hura ez badago, alkateak) baloratuko du egoera eta erabakiko du Larrialdi Plana abian jartzea edo ez; hartzen duen erabakia Udaltzaingoko buruari eta Obra eta Zerbitzuen Alorreko buruari jakinaraziko die.
Plana abian jarrita, Obra Zerbitzuko buruak Lorategien eta Garbiketaren arduradunekin hitz eginen du, beren langileak antola ditzaten.
Kaleetako eta errepideko egoerak hala eskatzen badu, lanaldia goizeko 6:00etan hasiko da, arduradun batekin eta langile batekin. Geroago, goizeko 7:00etan, Obra, Lorategi eta garbiketako gainerako langileek lehentasuna emanen diote elurra edo izotza toki hauetatik kendu eta garbitzeari: oinezkoendako pasabideak, udal eraikinetako edo zerbitzu publikoetako sarbideak, autobus geltokiak eta abar; arduradunek agindutako lan guztiak ere beteko dituzte. Ordutegiak aldatzen ahal dira ekaitzaren ezaugarrien arabera.
Lehentasun ordena.
1. Berriozarko etorbidea eta Mendialdea ikastetxeko sarbidea garbitzea, autobusak igaro daitezen, arreta berezia emanez trenbidearen gaineko zubiari eta alde zaharreko sarbideari (kaleak berriki urbanizatu direnez ez da komeni gatza botatzea, salbu eta arazo gehien sortzen den tokietan, adibidez, latsagitik Matxinen larrainera bitarte).
2. Osasun etxeko sarbideak garbitzea.
3. Adinekoen egoitzako sarbideak garbitzea.
4. Errota kalean dagoen Urtxintxa haur eskolako sarbideak garbitzea.
5. Instituturako sarbidea garbitu eta korridore bat egitea, sarrera errazteko.
6. Ikastetxeko autobusen geltokiak garbitzea (Etxaburua eta Berriozarko etorbidean).
7. Hiriko autobusen geltokiak garbitzea (markesinen inguruak garbitzea).
8. Berriozarko oinezkoentzako igarobideak garbitzea.
9. Herriko kaleetako zirkulazioa ahalbidetzea.
Gatza banatzea bizilagunei eta saltokiei.
Denen lankidetza sustatzeko, udalak gatz zakuz betetako paletak utziko ditu herriko zortzi tokitan, bizilagunek erabil dezaten. Ontziak leku hauetan egonen dira:
– Etxebakar eremua, Ardantzeta eta Eunsasi arteko bidegurutzea.
–Konstituzio plaza.
–Berriozarko etorbidea, Lantzeluzeko parkearen aurrean.
–Zortziko eta Lantzeluze kaleen artean.
–Etxaburua kalean, Nafarroako emaileen plaza dagoen tokian.
–Etxaburua kalean, udaletxearen parean.
–Probintzietako Errege Altxonbidea kalearen eta Eunsasi kalearen bidegurutzean.
–Alde zaharrean, memoria historikoaren ibilbidearen kartela dagoen tokian.
Udalak sare sozialen edo beste bitarteko batzuen bidez jakinaraziko die herritarrei non dauden gatz biltegiok eta zein betebehar dituzten espaloien garbiketari dagokionez, kale garbiketari eta hondakin solidoei buruzko udal ordenantzari jarraikiz.
Makinak eta lanabesak.
IBILGAILUA | LANABESA | LANGILEA | ZEREGINA |
Toyota 5833-GHZ | Elurretako hortza Gatza zabaltzekoa | 2 | Errepideak garbitu eta gatza zabaltzea |
Husqvarna belarra mozteko makina | Hortza | 1 | Herriko espaloietan bideak irekitzea |
Dumper NA-073955-VE | Zalia | 1 | Ikastetxearen inguruak garbitzea |
Motoaitzurra | Elurretako hortza | 1 | Berriozarko alde zaharreko kaleak garbitzea |
Toyota, hortzarekin, pilatutako elur kantitatea dela-eta beharrezkoa denean baizik ez da erabiliko, batetik, makina eta kalea azkarregi ez hondatzeko, eta bestetik, elurra ez trinkotzeko, izotza sortzen baita toki ospeletan edo hotza handia denean.
Arreta berezia beharko da abiadura moteltzeko kautxuzko oztopoak dauden tokietan, oinezkoentzako zebra-bideen ondoan. Toki horietan, ibilgailuaren gidariak hortza jaso beharko du kalterik ez egiteko zoruan.
Langileek zerbitzu anitzen arloan dauden gainerako ibilgailuak erabiliko dituzte garbitu beharreko lekuetara joateko eta eremu horretan elurra garbitzeko behar diren gatza eta tresnak garraiatzeko.
Laneko ekipoak.
Obra Zerbitzuko buruak Berriozarko plano bat prestatuko du, zenbait eremutan banatuta (dituen langileen arabera, eremuen kopurua aldatuko da). Eremu bakoitzera gutxienez 2 langile joanen dira ibilgailu batekin, eta elurra kentzeko behar diren tresnak eta kalean botatzeko gatza eramanen dituzte.
Egoera kontrolpean izan arte eginen da lan.
Laneko arriskuen prebentzioa.
Langile guztiek arreta handiz jokatuko dute beren segurtasunari dagokionez, inolako kalterik ez sortzeko, ez pertsonengan ez gauzetan, kontuan hartuta izotza edo elurra dagoelarik maizago gertatzen direla auto istripuak eta erorikoak. Beraz, nahitaezkoa izanen da ikusgarritasun handiko ekipamenduak erabiltzea.
Lan egindako orduen konpentsazioa.
Neguko Bidezaintza Planeko zerbitzuetako langileek, elurte eta/edo izozteak direla-eta bete beharreko jarduketetan, ezarritako lanalditik kanpo egiten dituzten lanorduak aparteko ordutzat hartuko dira, eta konpentsazio hau izanen dute:
–Goizeko 6:00etatik 7:00etara, ordu bakoitzeko 2,5 orduko konpentsazioa izanen da.
–Arratsaldez emandako orduak Berriozarko Udalaren Lan-hitzarmen Kolektiboan ezarritakoari jarraikiz konpentsatuko dira.
–Larunbatean lan egindako orduak 2,5 ordurekin konpentsatuko dira. Igandeetan, printzipioz, ez da beharrezkoa izanen esku hartzea.
–Abenduaren 26an goizeko 9:00etatik 14:00ak arte lan eginen da, eta konpentsazioa 2,5 lanegunekoa izanen da.
–Baldintza horietan, ordainsaria zerbitzuan hasten den unetik aurrera aplikatuko da, premia gorabehera.
VII. ERANSKINA.–ORDUTEGI MALGUTASUNERAKO JARRAIBIDEAK
Alkatetzaren ebazpenaren bidez ezarriko da, urtero (edo behar denean), udal langileek egunero izanen duten lan ordutegia, zerbitzuaren beharren arabera.
Berriozarko Udalaren zerbitzuko funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen lan baldintzei buruzko Akordioaren testuan, ezartzen da testu bat prestatuko dela, bertan jasotzeko Berriozarko Udalaren zerbitzura dauden langileen lan ordutegia malgutzeko neurriak ezartzeko plan bat, bai eta telelana aplikatzeko aukera ere, sindikatuetako ordezkariekin negoziatu ondotik.
Akordioaren/hitzarmenaren atal hori garatzeko, lan ordutegia pixkanaka malgutzeko neurriak ezartzeko jarraibideak negoziatu dira Langileen Batzordean, eta Langileen Batzordea ados agertu da neurri horiekin.
Horregatik guztiagatik, zerbitzu publikoaren prestazio egokiari kalterik egin gabe enplegatu publikoen lan bizitza eta familiakoa bateragarri egiteko, bidezkoa da udal honen zerbitzuko langileen lan ordutegia malgutzeko jarraibideak onestea. Jarraibide horiek pixkanaka ezarriko dira zerbitzuetan, baldin eta zerbitzu beharrak betetzen badira.
1. Jarraibideak ordutegi malgutasuna aplikatzeko:
a) Astelehenetik ostiralera, eguneroko lanaldia, orokorki, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da (edo, halakorik ezean, aplikatzekoa den araudian xedatzen dena).
Laneko ordutegiaren zati finkoa, langile guztiak lanpostuan nahitaez egotea eskatzen duena, honako hau izanen da zerbitzu hauetarako: herritarrentzako arreta bulegoa, hirigintza arloa, kontu-hartzailetza arloa, langile teknikoak eta Idazkaritza: 9:00-14:30, astelehenetik ostiralera.
Aipatutako arlo horietako bakoitzean pertsona bat egonen da, nahitaez, 8:00etan, egunero, astelehenetik ostiralera.
Eguneko lanaldia osatu arte gelditzen den denbora (minutuak) 7:00etatik 9:00etara eta 14:30etik 18:00etara eginen da, enplegatuak aukeratzen duenean eta malgutasunez.
Aipatutako lanaldi malgu hori urte osorako modu orokorrean finkatu den lanaldiaren banaketaren ondorioz eguneko lanaldiak jasaten ahal dituen aldaketen mende egonen da.
b) Ordutegia malgutzeko neurri zehatz gisa honako hau ezartzen da: beren ardurapean adineko pertsonak, hamabi urtetik beherako seme-alabak (edo adin hori betetzen duten Lehen Hezkuntzako ikasturtea bukatu arte), desgaitasunen bat duten pertsonak edo eritasun larria duten bigarren gradurainoko ahaideak (odolekoak edo ezkontzakoak) dituzten enplegatuek lanpostura sartzeko ordutegia ordu erdi bat atzeratzeko eskatzen ahalko dute, hau da, 09:30era arte.
Eskari hori alkatetzak onartuko du baldin eta zerbitzuen funtzionamendu egokia bermatuta badago, eta enplegatuak behar bezala egiaztatzen badu neurri horrek argi eta garbi laguntzen diola bere familiako bizitza eta bizitza pertsonala bateragarriagoa izaten.
c) Langile bakoitzak modu jarraituan gehienez 10 orduko saldo positibo edo negatiboa izaten ahalko du eguneko lanaldiaren aldean. Saldo hori egunero eguneratuko da lanorduen kontrolerako sisteman.
10 ordutik gorako saldo positiboa baldin badu, soberako denbora hori ez da deusetarako kontatuko sisteman, eta horren truke ez da inolako konpentsaziorik emanen.
10 ordutik gorako saldo negatiboa izanez gero, dagozkion ordainsariak deskontatuko dira zuzenean nominatik.
d) Langileek lanaldiaren barnean gehienez hogei minutu iraunen duen atsedenaldia izanen dute. Atsedenaldi horrek ez dio eraginen zerbitzu emateari, eta orokorrean, 10:00etatik 13:00etara hartzen ahalko da. Nolanahi ere, zerbitzu bakoitzeko arduraduna saiatuko da zerbitzua atsedenaldian ere estalirik egon dadin, eta atsedenaldia ez dadin egin lanik handiena dagoen orduetan.
Atsedenaldia ezarritako denbora hori baino luzeagoa bada, soberakina aurreko atalean ezarritako saldo negatiboari egotziko zaio.
e) Justifikatuta egon beharko dute lanera ez joate eta puntualtasun- eta iraunkortasun-falta guztiek, aurreko paragrafoan aipatutako etenaldiek izan ezik, eta dagokion nagusiak berariaz baimendu beharko ditu aldez aurretik.
f) Lanaldia lan egutegiaren doikuntzengatik murriztu behar den kasuetan, murrizketa ahal dela lanaldiaren azken zatian aplikatuko da.
g) Puntualtasun arauak nahitaez lanpostuan egon behar deneko lanaldiaren hasieran eta bukaeran aplikatuko dira, eta ez da laxotasunik onartuko.
Laneratzea kontrolatzeko, presentzien kontrolerako sistema automatiko bat erabiliko da, eta enplegatu guztiek lantokira sartzean eta bertatik ateratzean fitxatu beharko dute nahitaez. Lanaldi bakoitzaren hasieran eta bukaeran fitxatu beharko da, baita lanaldiaren barruan lanetik ateratzen den eta sartzen den bakoitzean ere.
Lanaldia betetzeari buruzko kontrola unitate bakoitzeko arduradunek eginen dute. Horretarako, beste hainbat baliabideren artean, presentzien kontrolerako sistematik ateratako zerrendak erabiliko dituzte, izan ere, idazkaritzak aldian-aldian bidaliko dizkiete zerrenda horiek.
h) Lanaldiaren zati finkoa betetzen ez bada, eta, orobat, 10 orduko saldo negatiboan soberakina badago, lan egin ez den denborari dagozkion ordainsariak automatikoki deskontatuko dira nominatik. Eragiketa hori hilero eginen da, idazkaritzak bidaltzen duen informazioa oinarri hartuta.
Deskontu hori Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 68. artikuluan eta ekainaren 12ko 117/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Diziplina Araubideari buruzko Erregelamenduaren 15. artikuluan xedatutakoari jarraikiz eginen da. Aldez aurretik, giza baliabideak kudeatzeko ardura duen pertsonak interesdunari horren berri emanen dio.
2. Zerbitzu bakoitzean ordutegi malgua pixkanaka ezartzeko prozedura eta irizpideak.
Alkatetzak emanen du ordutegi malgua zerbitzu bakoitzean ezartzeko baimena ebazpen bidez.
Unitate guztietan herritarrei arreta emateko zerbitzua bermatu beharko da, ezarrita dagoen ordutegiaren barnean, baita gainerako zerbitzuen funtzionamendu egokia ere. Horretarako, zerbitzu bakoitzak ahalmena izanen du orokorrean ezarrita dagoen ordutegi malgua aplikatzeko mugak jartzeko unitate edo lanpostu jakin batzuetarako, behar bezala arrazoiturik.
Ematen dituzten zerbitzuen ezaugarriengatik unitate batean edo enplegatu talderen batean bidezkoa ez bada, ordutegi malgua ez da aplikatuko. Hori ezarriko da, arrazoiturik, kasuan kasuko unitatean edo zerbitzuan ordutegi malgua baimentzen duen ebazpenean.
3. Lanaldi malgua pixkanaka ezartzeari buruzko jarraibideen aplikazioaren jarraipena.
Alkatetzak aldian-aldian jarraibide hauen gaineko kontrolak eginen ditu, giza baliabideen arloaren bidez. Beharrezkoa bada, bete daitezela eskatuko du, eta behin eta berriz betetzeari uzten bazaio baimena ezeztatzen ahalko du.
VIII. ERANSKINA.–LANTOKIAN JASATEN DIREN KANPOKO ERASOEI AURRE EGITEKO PROTOKOLOA
Prozedura honen xedea da langileei jakinaraztea zer egin behar den administrazioaren erabiltzaile baten erasoaren xede direnean lanean ari direlarik, beharrezkoak diren zuzenketa neurriak hartzeko berriz ere gerta ez dadin.
Berriozarko Udalaren langile batek, lantokian nahiz lantokitik kanpo, bere lana betetzearen ondorioz honako jokabide baten xede denean aplikatuko da:
–Larderiazko jokabideak.
–Indarkeria fisikoa eta/edo ahozkoa.
–Bandalismoa: langile baten gauzak, zentroko altzariak edo instalazioak hondatu edo suntsitzen direnean.
Hasierako egoera.
Jendeari arreta ematen zaionean, bereziki aldez aurretik jokabide desegokiak izan dituzten erabiltzaileei arreta ematean edo haserre dagoen edo zaila den erabiltzaile bati arreta ematean, langileak honakoak hartuko ditu kontuan:
1. Lasai egon eta egoera bideratzen saiatu: EZ erantzun ahozko eraso edo probokazioei. Helburua da egoera bideratzea elkarren adostasuna bilatuz.
2. Segurtasun tartea: segurtasuneko tarte egoki bat uzten saiatu eta, ahal bada, oztopo fisikoa jarri tartean (mahaia, erakusmahaia etab.).
3. Irteerako atetik hurbil jarri, alde egitea beharrezkoa bada ere. Irteerako aterako bidean oztoporik ez jarri, arazorik gabe alde egiteko.
4. Indarkeria egoera arintzeko, laguntza eskatu edo jende gehiagori deitu, lekuko izan daitezen, beharrezkoa bada.
5. Lanari utzi egoera kontrolpean ez dagoen bitartean edo langilea behar besteko segurtasunez lanari berriz ekiteko moduan ez badago.
6. Berehala eman abisua (nagusiari) zerbitzuaren edo txandaren arduradunari, komunikaziorako bide egokiena erabiliz (walkie-a, telefonoa, alarma). Arduraduna identifikatu da, eta agindu argi eta zehatzak emanen dizkie inplikatutakoei.
Zer egin erasoa gertatzean.
Arestian azaldutako eginda ere, erabiltzailearen jarrerak oldarkorra izaten jarraitzen badu eta langileari eraso egiten badio, hauxe izanen da bete beharreko protokoloa:
1. Indarkeria egoera gertatzen denean udaltzaingoari deitu, ahal bada. Erasotzaileak alde egin ondotik ere poliziak datuak biltzen ahal ditu, eta erasotzailea identifikatu, ezaguna ez bada.
2. Zerbitzuaren arduradunari abisua eman ez bazaio, berehala jakinaraziko zaio gertatu dena.
3. Eraso fisiko bat baldin badago, langilea, erasoaren larriaren arabera, Mutua Navarrara edo ospitalera eramanen dute laguntzarako agiriarekin, lesioen agiria izateko.
4. Langileen arduradunak adieraziko dio langileari polizia etxean salaketa aurkezten ahal duela erabiltzaile erasotzailearen aurka. Salaketa aurkezteko, Berriozarko Udaltzaingoaren bulegoetara joan beharko du lesio agiria ematera, balego, eta erasotzaileaz dakien guztia esatera.
5. Arduradunak Laneko Arriskuen Prebentzio Zerbitzuari jakinaraziko dio gertatutakoa. Jakinarazpen hori langilearen historian jasoko da gertaera gisa, lesiorik ez badago, eta lan istripu gisa, lesioak baldin badaude.
6. Prebentzio Zerbitzuak gertaera ikertuko du eta berriz ez gertatzeko behar diren prebentzio neurriak ezarriko ditu. Neurri horiek zenbait arlotakoak izanen dira (gaitasun sozialetarako prestakuntza, antolakuntza neurriak, zaintzakoak). Ondorioak idatziz jakinaraziko zaizkio bai arduradunari bai langile inplikatuari.
7. Langileak, uneoro, honako hauek izanen ditu eskura:
–Behar duen osasun laguntza.
–Arreta psikologikoa, barne hartuta ondorioei aurre egiteko arreta eta euskarri emozional profesionala.
–Beharrezkoa duen laguntza juridikoa eta legala, langileak salaketa aurkezten badu.
Erabiltzaileak salatzen badu langilea, barneko txosten informatiboa irekiko da langilearen erantzukizuna argitzeko, eta errugabea dela erabakiz gero, defentsa emanen zaio epaiketarako.
8. Prebentzio Zerbitzuak kasuaren jarraipena eginen du jakiteko proposatutako neurriak hartu diren eta eraginkorrak izan diren.
ERASOEN ERREGISTRO ORRIA
Langileak bete beharrekoa:
Izen-deiturak:
Adina:
Sexua: G E
Lan egoera: Finkoa Aldi baterakoa
Zerbitzua:
Lanpostua:
Telefonoa:
Erasoaren data:
Erasoaren ordua:
Lekukorik izan al zen? Ez Bai (baiezkoa bada, izen-deiturak idatzi):
Zure lanpostua batetik bestera joatekoa bada, adierazi non zeunden:
Zehaztu zertan ari zinen erasoa pairatu zenuenean:
Pairatutako eraso mota (bat edo batzuk): Irainak Mehatxuak Gorputzeko lesioak
Beste batzuk:
Osasun zentro batera joan zara? Bai Ez
Lan istripuak eragindako aldi baterako ezintasuna tramitatu da? Bai Ez
Kontatu gertatutakoa kronologikoki: aurrekariak (aurreko uneak), indarkeriazko gertaera (erasotzailearen jokabidea), bukaera (langilearen eta ingurukoen erreakzioak).
(Langilearen sinadura)
Zerbitzuaren arduradunak bete beharrekoa:
Izen-deiturak:
Erasoaren data:
Erasoaren ordua:
Erasoa jakinarazi diote ........an (data jarri) eta langileari laguntza juridikoa eskaini dio: Bai Ez
Bidali erregistro orri hau gerentziara, prebentzio zerbitzura eta prebentzioko delegatuei.
(Zerbitzuaren arduradunaren sinadura)
Prebentzioko delegatuak bete beharrekoa:
Laguntza juridikoa eskatu du: Bai Ez
Laguntza juridikoa eman zaio: Bai Ez
Proposatutako neurriak:
Hartutako neurriak:
(Prebentzioko delegatuaren sinadura)
IX. ERANSKINA.–LANEKO JAZARPENAREN AURKAKO PROTOKOLOA
1. Justifikazioa.
2. Printzipioen adierazpena.
3. Protokoloaren xedea.
4. Aplikazio eremua.
5. Laneko jazarpenaren definizioa.
6. Jarduteko prozedura.
1. Lehen fasea.
1.1. Prozedurari hasiera ematea.
1.2. Hasierako ikerketa eta balorazioa.
1.3. Hasierako balorazio txostenaren ondoriozko proposamenak prestatzea.
2. Bigarren fasea.
2.1. Aholku Batzordearen eraketa.
2.2. Ikerketa.
2.3. Batzordearen ondorioen txostena prestatzea.
3. Salaketa funsgabe edo faltsuak.
4. Informazioa.
5. Jarraipena eta kontrola.
6. Prozeduraren irizpideak eta bermeak.
ERANSKINAK
1.–Justifikazioa.
Protokolo honen bidez, Berriozarko Udalak eta udaleko langile publikoak ordezkatzen dituzten sindikatuek langileen arrisku psikosozialak hautemateko neurriak abiarazteko duten konpromisoa zehazten da, baita laneko jazarpenaren kexak dauden kasuetan jarduteko protokolo bat ere, dagozkion neurriak hartu eta lan arriskuen prebentzioari buruzko legeria aplikatzea errazteko.
2.–Printzipioen deklarazioa.
I.–Langile guztiek dute eskubidea tratu duina, errespetuzkoa eta adeitsua jasotzeko, eta ez da onartuko haien sexuan, arrazan, egoera politikoan, sindikalean, ideologikoan, sozialean, fisikoan, laboralean edo beste edozein ezaugarritan oinarritutako inolako diskriminaziorik.
II.–Era berean, eskubidea dute beren eginkizunak betetzen ari diren bitartean beren osotasun fisiko eta morala babestua izateko; horretarako, administrazio honek konpromisoa hartzen du lan ingurune osasungarri bat bermatzeko, zeinetan oreka psikologikorako kaltegarriak izaten ahal diren eta estresa edo jazarpena eragiten duten jokabideak zigortuko baitira.
III.–Onartzea erakunde horien barruan egindako laneko jazarpena arrisku psikosozialtzat hartuko dela eta, ondorioz, dagozkion neurri zuzentzaileak hartuko direla jokabide horiek geldiarazteko. Era berean, biktimak babesteko neurriak hartuko dira.
IV.–Berriozarko Udalak kexak kudeatzeko protokolo hau jarri du langileen esku, hala laneko jazarpenari nola pertsonen oreka fisikoari, psikikoari eta sozialari kalte egiten ahal dieten jokabide kaltegarriei dagokienez. Protokolo hau aplikatuko da, ezertan eragotzi gabe jazarritako pertsonak abiarazten ahal dituen ekintza zibil eta/edo penalak.
V.–Langile guztiek protokolo honen edukiari buruzko informazio pertsonalizatua jasoko dute, webgunean argitaratuko baita. Inprimatutako argitalpen bat ere eginen da, eta zerbitzu eta lantoki guztietan zabalduko da.
VI.–Protokolo honen printzipio gidariak dira konfidentzialtasuna ziurtatzea eta inplikatutako guztiei inpartzialtasuna, justizia eta kontziliazioa bermatzea.
VII.–Udalak bere langile guztiei bermatzen die gai hauen inguruko kexak aurkezteko eskubidea, mehatxurik eta tratu bidegabe, diskriminatzaile edo aurkakorik jaso eta inolako errepresaliarik pairatzeko beldurrik izan gabe.
VIII.–Ordezkari sindikalek eskubidea dute kexen kopuruari eta ebazpenei buruzko informazioa jaso eta prozesu horretan parte hartzeko.
3.–Protokoloaren xedea.
Protokolo honen xedea da laneko jazarpen- edo estres-egoerak eragiten ahal dizutelako saihestu behar diren jokabideen kode bat zehaztea.
Jarduteko protokolo adostu bat ezarri nahi da, kexak jatorrian eraginkortasunez eta azkar konpontzeko, gatazkak saihestu eta, hala, pertsonenganako kalteak minimizatze aldera.
Berriozarko Udalean laneko jazarpeneko jokabideak izanez gero bete beharreko jarduera protokoloa ezartzea.
4.–Aplikazio eremua.
Protokolo hau Berriozarko Udaleko langile guztiei aplikatuko zaie, bereizketarik egin gabe hala Berriozarko Udalarekiko duten loturaren izaera juridikoari (funtzionarioak, lan kontratudun langileak, langile finkoak, behin-behineko langileak, praktiketako langileak, etab.) nola lotura horren iraupenari dagokionez.
5.–Laneko jazarpenaren definizioa.
Laneko jazarpena hitzak erabiltzen direnean, termino zehatzagoetan "laneko jazarpen moral edo psikologikoa" deritzonari egiten zaio erreferentzia –ingelesez, "mobbing" delakoa–. Jazarpen mota horri buruz soilik arituko da protokolo hau; nolanahi ere, ez da ahaztu behar fenomeno hori, aldi berean, esparru kontzeptual zabalago batean kokatzen ahal dela, hain justu, "laneko indarkeria psikologikoaren" esparruan, zeinak barne hartzen baititu, halaber, laneko eremuan onartezinak eta mespretxagarriak diren hainbat jokabide.
"Jazarpen psikologiko edo morala" dagoela esaten da norbaitek indarkeria psikologiko handiko jokabideak egiten badizkio pertsona bati edo gehiagori, behin eta berriz eta denbora luzez, botere posizio batetik –ez nahitaez hierarkikoa, psikologiaren eremuan baizik–, biktimaren laneko bizitza nahasiko duen ingurune oldarkor edo iraingarri bat sortzeko xedez, edo ondorio horrekin. Indarkeria hori lan harreman baten esparruan gertatzen da, baina ez da harreman hori antolatzeko premien ondorio, eta pertsonaren duintasunaren aurkako erasoa eta haren osasunerako arrisku bat da.
Laneko jazarpenak barne hartzen du diskriminatzaile, iraingarri, umiliagarri, larderiazko edo indarkeriazko izaten ahal den ekintza, jokabide, adierazpen eta eskaera oro.
–Baztertutako kontzeptuak:
a) Laneko jazarpenaren kontzeptutik kanpo geldituko dira pertsonen artean une jakin batean gertatutako gatazkak, giza harremanen esparruan gertatzen ahal direnak eta lanaren antolamenduari eta garapenari eragiten dietenak, baina ez dutenak gatazkan inplikatutako alderdiak pertsonalki edo profesionalki suntsitzeko xederik.
Bi langileren interesek bateraezinak diruditen halako kasuetan, langileak kudeatzeko organoek lidergo eginkizuna bere gain hartu eta beharrezko arreta jarriko dute ezkutuko eta ageriko gatazkak konpontzeko.
b) Lanean gertatzen diren indarkeriazko ekintzak, biktimarekiko boterezko posizio batetik egiten direnak, ez badira behin eta berriz errepikatzen eta denboran luzatzen. Benetako "laneko tratu txar psikologiko" bat izaten ahal da, baina ez da errepikatzen eta ez du denboran irauten, benetan noizbehinkakoak direlako edo fase goiztiar batean salatu direlako. Indarkeriazko jokabide direnez, halakoak ere lehenbailehen aurreikusi eta/edo eragotzi behar dira, bai eta, hala badagokio, zigortu ere; baina ez dira "mobbing" gisa ulertuko, jazarpen horren funtsezko ezaugarriak ez dituztelako betetzen. Kontuan izan behar da egoera horiek azkar konpontzen ez badira kronifikatu eta benetako jazarpen egoera bihurtzen ahal direla.
c) Era berean, ez dira jazarpeneko jokabidetzat hartuko, itxuraz definizioan sartzen ahal badira ere, dituzten ezaugarriengatik indarkeriazko portaeratzat jotzen ez direnak (esaterako, lana ongi ez egiteagatik ematen diren ohartarazpen "funtsatuak", bidegabeko irainik ez dutenean), edo frogak sendorik gabekoak direnean, faltsuak ez izan arren. II. eranskinean jazarpeneko jokabide "tipikoen" zerrenda bat jaso da, fenomeno hori gehiago argitzeko.
6.–Jarduteko prozedura.
1. Lehen fasea.
1.1. Prozedurari hasiera ematea.
Prozedura hasteko, "salaketa" idazki bat aurkeztu behar du ustez jazarpena pairatu duen pertsonak, haren legezko ordezkariak, pertsona horrek bere zerbitzuak ematen dituen eremuko langileen ordezkariek edo jazarpenaren berri duten administrazio unitateko titularrek.
Salatzailea ez denean interesduna bera, Langileria Zerbitzuak kasua berretsi beharko du eta, egiaztatu ondotik, protokolo honetan aurreikusitako jarduerei ekinen die.
III. eranskinean dago jasota salaketarako inprimakiaren eredu bat.
Salaketaren idazkia edo komunikazioa Udalbatzako buruari bidali behar zaio, Langileen buru baita. Buruak Langileria Zerbitzura bidaliko du idazkia, salaketa jaso eta izapidetzeko unitate arduraduna den aldetik. Langileria Zerbitzuak, datu objektiboak aztertu eta kasuari buruz behar den informazioa bildu ondotik (eraginpeko alderdiak, zuzeneko arduradunak, prebentzioko ordezkariak eta abar), hau egin beharko du:
a) Salaketaren izapidea ez onartzea, ez dituelako betetzen eskatutako baldintzak, edo agerikoa delako planteatu dena ez dela protokolo honen eremukoa.
b) Kasuaren izapidea hastea, protokolo honetan jasotakoaren arabera.
Prozesuan nahastutako pertsonen babesa bermatzeko, eta haiei entzun ondotik, Langileria Zerbitzuak pertsona horiek mugitzea proposatzen ahalko du, arrazoiak emanez, kalte handiagoak saihesteko.
1.2. Hasierako ikerketa eta balorazioa.
Langileria Zerbitzuak egokitzat jotzen badu izapideak hastea, lehenik eta behin, Laneko Arriskuen Prebentzio Zerbitzuari txostena eskatuko dio, eta kasuaren lehen balorazioa egiteko behar den hasierako informazioa bilduko du.
Prebentzio Zerbitzuak inplikatutako unitatean aurrez zegoen arrisku psikosozialeko egoeraren berri eman beharko du, eta kasuan interesekoak izaten ahal diren aurrekari edo adierazleak jakinarazi beharko ditu, informazio konfidentzialak izaten ahal dituen mugekin, hala badagokio.
Informazioa biltzeko prozesua ahalik eta lasterren, konfidentzialtasunez, isilpean eta inplikatutako pertsona guztien partaidetzarekin gauzatu beharko da, eta beharrezkoa izaten ahal da eraginpeko pertsonak elkarrizketatzea (salatzailea eta salatua), bai eta, hala badagokio, lekuko batzuk edo intereseko beste langile batzuk ere. Betiere, salaketari buruzko ikerketa sentsibilitaterik handienaz eta eraginpeko pertsona guztien (hala erreklamaziogilea nola ustezko jazarlea) eskubideak errespetatuz egin beharko da.
Elkarrizketa horietan, salatzaileak eta salatuak Prebentzioko delegatu baten edo beraiek hautatutako beste laguntzaile baten laguntza izaten ahal dute, berariaz eskatzen badute.
Aurretiko ikerketa bukatzean, Langileria Zerbitzuak, unitate izapidegilea den aldetik, hasierako balorazio txosten bat eginen du, hartatik eratorritako ondorio eta proposamenekin, eta Udalbatzako buruari helaraziko dio, gauzatutako jarduerekin batera.
Txostena gehienez ere hamabost egun naturaleko epean egin beharko da, salaketa Langileria Zerbitzuan sartzen denetik zenbatzen hasita.
Nolanahi ere, ahalik eta azkarren izapidetu eta ebatzi beharko da salaketa.
1.3. Hasierako balorazio txostenaren ondoriozko proposamenak prestatzea.
Hasierako balorazio txostena ikusita, Udalbatzako buruak horren arabera jokatuko du, aukera hauetakoren bat hautatuta:
a) Salaketa artxibatzea, kasu hauetakoren baten ondorioz:
–Salatzaileak atzera egitea (ofizioz ikerketa jarraitu behar denean izan ezik).
–Xederik eza edo zantzu gutxiegi egotea.
–Aurretiaz hartutako neurriengatik salaketaren edukia ebatzitzat jo ahal izatea.
b) Kasua aztertuta ondorioztatzen bada "mobbing" ez den eta indarreko araudian tipifikatuta dagoen beste faltaren bat egin dela, dagokion diziplina espedientea abiaraztea proposatuko da.
c) Baldin eta txosten horretatik ondorioztatzen bada pertsonen arteko lan gatazka bat edo arrisku psikosozialeko beste egoera batzuk direla (esaterako, tratu txar psikologikoak, baina ez mobbinga), neurri hauetakoren bat aplikatuko da, hala badagokio:
c.I) Gatazka egoera bat bada: pertsonen arteko gatazkak konpontzeko mekanismoak aktibatzea, halakorik balego, edo "bitartekari" batek jardutea proposatzea.
c.II) Baldin eta arrisku psikosozialen eremuan sartzen diren "beste kasu batzuk" badira: hasierako balorazio txostenean gomendatzen diren neurri zuzentzaileak aplikatzea, hala badagokio.
d) Laneko jazarpenaren zantzu argiak: aipatutako txostenetik argi eta garbi ondorioztatzen bada laneko jazarpena dagoela, buruak diziplina espediente bat abiarazteko agintzen ahalko du jazarpeneko falta oso larria egiteagatik eta, hala badagokio, egoera zuzentzeko neurriak aplikatuko ditu.
e) Laneko jazarpenaren presuntzioa/zantzuak, hasierako txostenean oinarrituta: hasierako balorazio txostenak kontuan hartu beharko du salaketaren izaera, eta barne hartuko ditu egindako elkarrizketak eta bildutako informazio guztia. Txosten hori ikusita modu arrazoituan susmatzen bada langile publikoaren aurkako laneko jazarpenaren zantzuak daudela, baina oraindik ez badago balorazio zehatza egiteko moduan, jarduten duen administrazio organoak hasierako txosten hori eta eskura dagoen informazio guztia helaraziko dio berariaz eratutako "jazarpen egoeretarako Aholku Batzorde" bati, protokolo honetan ezarritako prozedurari jarraikiz.
2. Bigarren fasea.
2.1. Aholku Batzordea eratzea.–Udalbatzako buruak jazarpen presuntzioa dagoela adierazten duen hasierako txostena onartzen badu, Aholku Batzordea eratu beharko da bost egun balioduneko epean, I. eranskinean ezarritako baldintzetan.
Batzordea eratzeko ebazpenean, batzordeko kideak izendatzeaz gain, haietako bat izapidegile izendatuko da.
Batzordeko kideei abstentzioari eta errekusazioari buruzko arauak aplikatuko zaizkie.
2.2. Ikerketa.–Aholku Batzordeak, bildu eta hasierako balorazio txostena ikusi ondotik, ikerketa bukatutzat ematen ahal du ez badu ikusten laneko jazarpenaren zantzurik.
Baldin eta Aholku Batzordeak erabakitzen badu prozedurarekin jarraitzea, izapidegileak dagozkion jarduketak eginen ditu egoten ahal den informazio osagarria bildu eta laneko jazarpen egoeraren zantzu nahikoak dauden edo ez erabakitzeko.
Ikerketa bukatzean, izapidegileak txosten bat eginen du eta Aholku Batzordeari aurkeztuko dio. Informazioa biltzeko eta dagokion txostena prestatzeko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, gehienez ere.
Udaleko alor, zerbitzu edo unitate guztiek Aholku Batzordeari lagundu beharko diote ikerketa prozesu osoan.
2.3. Aholku Batzordearen ondorioen txostena prestatzea.–Aholku Batzordearen ikerketa bukatu ondotik, prozesuaren izapidegileak ondorioen txostena bidaliko dio Udalbatzako buruari.
Buruak, txostena ikusita, hamabost egun naturaleko epean, neurri hauek hartzen ahalko ditu:
a) Jazarpenik ez dagoela deklaratu eta espedientea artxibatzea. Nolanahi ere, dagoen egoera hobetzeko neurriak aplikatzea agintzen ahal da.
b) Jazarpeneko falta oso larri bat egiteagatik diziplina espediente bat abiarazteko agintzea eta, hala badagokio, egoera zuzentzeko neurriak aplikatzea.
c) Uste badu egitate horiek enplegatu publikoek pertsonen legezko eskubideen aurka egindako delituak izaten ahal direla, aplikatzekoak diren prozedurazko legeen arabera jardun beharko du.
e) Jazarpena ez den beste faltaren bat hautematen bada, gertatutako egoera geldiarazteko ekintza zuzentzaileak proposatuko dira eta, hala badagokio, dagokion espedientea abiaraztea sustatuko da.
3. Salaketa funsgabe edo faltsuak.
Baldin eta hasierako balorazio txostenetik edo Aholku Batzordeak egindako txostenetik ondorioztatzen bada salaketa fede txarrez egin dela, edo emandako datuak edo lekukotzak faltsuak direla, buruak dagokion diziplina espedientea abiarazteko agintzen ahalko die arduradunei.
4. Informazioa.
Emandako ebazpenaren edo ebazpenen prozesuko fase bakoitzean egindako jarduketen berri emanen zaie tartean dauden alderdiei. Era berean, dagokion Segurtasun eta Osasun Batzordeari jakinaraziko zaio, pertsonen intimitatea babestuz.
Salbuespen gisa, eta jazarpenaren salaketaren bat izapidetzeko ez onartzea behar bezala arrazoituta ez dagoenean, Segurtasun eta Osasun Batzordeak hartutako erabakiak berrikusteko eskatzen ahalko dio unitate izapidegileari.
5. Jarraipena eta kontrola.
Langileria Zerbitzuak proposatutako neurri zuzentzaileak gauzatu eta betetzen direla kontrolatuko du eta, biktimei kalte egiten ahal zaien kasuetan, arreta berezia jarriko du biktimon babesa eta, hala badagokio, errehabilitazioa lortzeko.
Hala badagokio, eraginpeko pertsona baja aldiaren ondotik berriz lanean hasten bada, laneko baldintzak berrikusiko dira, arreta berezia jarrita laneko ingurunean gertatzen ahal diren egoera oldarkorretan.
6. Jarduketak bete beharreko irizpideak eta prozeduraren bermeak.
Protokolo honen testuinguruan, irizpide hauek hartuko dira kontuan:
–Edozein enplegatu publikok betebeharra du hierarkian gorago daudenei laneko jazarpen kasuen berri emateko.
–Laneko jazarpenaren eraginpeko pertsonak eskubidea izanen du erakundean jazarpen hori salatzeko eta erantzuna jasotzeko, haren salaketa jasota badago.
–Arduradun publiko guztiek betebeharra dute arreta jarri eta, hala badagokio, beren eskumenen esparruan gertatutako laneko jazarpen kasuei buruz jasotzen dituzten kexak izapidetzeko.
–Protokolo hau aplikatzeak ez du inola ere eragotziko tartean dauden pertsonek legezko ekintza administratibo edo judizialak abiaraztea, aldi berean edo geroago.
Udalak kontratatutako enpresa publikoei eta kanpoko enpresei laneko jazarpenaren aurkako jarduera protokoloaren berri emanen zaie.
Langile publikoen eta kontratatutako kanpoko enpresa bateko langileen artean jazarpen kasu bat gertatzen denean, koordinazio mekanismoak aplikatuko dira. Beraz, kasuaren berri emanen diote elkarri, arazoari nola heldu adosteko.
Prozedurak bete beharreko bermeak.
Pertsonak errespetatu eta babestea.–Eraginpeko pertsonen intimitatea eta duintasuna babesteko beharrezkoa den diskrezioaz jokatu behar da. Jarduketak edo eginbideak zuhurtasun handienaz eta tartean dauden pertsona guztiei zor zaien errespetuaz gauzatu behar dira, eta pertsonok ez dute inola ere tratu txarrik jasoko arrazoi horrengatik. Tartean dauden pertsonek prebentzioko ordezkariren edo aholkulariren baten laguntza jasotzen ahalko dute prozeduran zehar une oro, hala eskatzen badute.
Konfidentzialtasuna.–Prozeduran parte hartzen dutenek konfidentzialtasun eta diskrezio zorrotza mantendu beharko dute, eta ez dute informaziorik transmititu edo hedatu behar aurkeztu diren edo ikerketa prozesuan dauden salaketen edukiari buruz.
Eginbidea.–Salatutako jokabideari buruzko ikerketa eta ebazpena bidegabeko atzerapenik gabe egin behar dira, halako moldez non prozedura ahalik eta lasterren osatuko baita, behar diren bermeak errespetatuz.
Kontraesana.–Prozedurak eraginpeko pertsona guztientzako entzunaldi inpartziala eta bidezko tratamendua bermatu behar ditu. Parte hartzen duten alderdi guztiek fede onez bilatu behar dute egia eta salatutako gertaerak argitzea.
Biktimak leheneratzea.–Baldin eta eragindako jazarpenak biktimaren laneko baldintzei kalterik eragin badie, jatorrizko lan egoeraren baldintza ahalik eta antzekoenetan leheneratu beharko da, biktimaren adostuta eta antolaketa aukeren barruan.
Biktimen osasuna babestea: erakundeak egokitzat jotzen dituen neurriak hartu beharko ditu eraginpeko langileen osasuna babesteari buruzko eskubidea bermatzeko.
Errepresalien debekua: berariaz debekatu behar dira salaketa bat jartzen duten, lekukotza ematen duten edo jazarpenari buruzko ikerketa batean parte hartzen duten pertsonen aurkako errepresaliak, baldin eta fede onez jokatu badute.
IX.I. ERANSKINA.–AHOLKU BATZORDEA
1.–Batzordeko kideak.
Langileen Alorreko ordezkari bat.
Prebentzioko ordezkari bat.
Berdintasun arloko teknikari bat: psikologoa eta/edo abokatua.
Udalbatzako buruak izendatuko ditu Aholku Batzordeko kideak (Prebentzioko ordezkaria Langileen Batzordeak proposatuko du).
Kideak izendatzeko orduan, kideen eta prozeduran parte hartzen duten pertsonen arteko distantzia pertsonala, afektiboa eta organikoa bermatuko da.
2.–Funtzionamendu araubidea.
Funtzionamenduan arau hauek beteko ditu:
–Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen xedapenak, azaroaren 26koak, kide anitzeko organoen funtzionamenduari buruzkoak.
–Espainiako eta Nafarroako lege eta hitzarmenetan laneko jazarpenari buruz ezartzen den eta aplikatu behar den araudia.
–Europar Batasunak jazarpenari buruz dituen zuzentarauak, aplikatzekoak direnak.
–Protokolo honetan jasotako xedapenak.
–Batzordeak erabakitzen dituen funtzionamendu arauak.
3.–Ondorioen/gomendioen txostenak.
Ondorioen eta gomendioen txostenak, gutxienez, informazio hau jaso behar du:
–Aholku Batzordearen osaera.
–Kasuaren aurrekariak, salaketa eta inguruabarrak.
–Aurretiazko jarduketak: kasuaren balorazioa eta hasierako txostena.
–Jarduketak (lekukotzak, frogak, gertakari nagusien laburpena).
–Ondorioak.
–Proposatutako neurriak.
IX.II. ERANSKINA.–LANEKO JAZARPENA DIREN ETA EZ DIREN JOKABIDEEN ERREFERENTZIAZKO ZERRENDA
a) Laneko jazarpentzat hartzen diren jokabideak:
–Langilea modu jarraituan benetako okupaziorik gabe edo inkomunikatuta uztea, hori justifikatzen duen inolako arrazoirik gabe.
–Langileari esleitzen zaizkion baliabideekin bete ezin diren aginduak ematea.
–Alferrikakoak diren edo produkzioko baliorik ez duten zereginak agintzea.
–Errepresaliak hartzea erakundearen aurrean kexak, salaketak edo demandak aurkeztu dituzten edo erreklamaziogileei lagundu dieten langileen aurka.
–Langile bat behin eta berriz iraintzea edo gutxiestea.
–Beste pertsona batzuen aurrean behin eta berriz errieta egitea.
–Haren lanari edo bizitza pribatuari buruzko zurrumurru faltsuak zabaltzea.
b) Laneko jazarpena ez diren jokabideak (ezertan eragotzi gabe bestelako arau-hausteak izatea).
–Lan baldintzak nabarmen aldatzea arrazoirik gabe eta legez ezarritako prozedurari jarraitu gabe.
–Lanaldia handitzeko edo lan jakin batzuk egiteko presionatzea.
–Zenbait langilerekin bereizketarik egin gabe jokabide despotikoak izatea.
–Gatazkak sortzea grebetan, protestetan, etab.
–Zenbait subjekturi irain puntualak eta elkarren segidakoak egitea, elkarren arteko koordinaziorik gabe.
–Iraindu gabe ohartarazpenak egitea, lana ongi ez egiteagatik.
–Gatazka pertsonalak eta sindikalak.
IX.III. ERANSKINA.–LANEKO JAZARPENAREN EDO JAZARPEN MORALAREN ("MOBBING") SALAKETA EREDUA
Eskatzailea.
- Eraginpeko pertsona:
- Giza Baliabideak:
- Eraginpeko arloa:
- Ordezkaritza sindikala:
- Beste pertsona batzuk:
Eraginpeko pertsonaren datuak.
- Izen-deiturak:
- NANa:
- Sexua:
- Adina:
- Harremanetarako tel. eta e-maila:
Eraginpeko pertsonaren datu profesionalak.
- Laneko arloa:
- Lanpostua:
- Lan harremana: funtzionarioa, laborala, finkoa, aldi baterakoa.
- Taldea:
- Maila:
- Laneko antzinatasuna:
Gertaeren deskribapena:
Dokumentazio osagarria.
- Lekukoak daude.
Eskaera.
- Laneko jazarpenaren aurkako protokoloa abiarazteko eskatzen dut.
- Interesdunaren sinadura eta data.
Berriozarren, 202..(a)ren ........................
Sin. | Sin. |
ORDEZKARI SINDIKALAK | ALKATEA |
Sin. | |
GIZA BALIABIDEETAKO ARDURADUNA | |
Iragarkiaren kodea: F2501470
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
