6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
ERRIOXA JATORRI DEITURA KALIFIKATUAREN KONTSEILU ARAUEMAILEA
Jakinarazpena Mahastien Erregistroan inskribatutako guztiei
Jakinarazpen honen bidez aditzera ematen dizuegu Kontseilu Arauemaileko Mahastien Erregistroan inskribaturik egon eta kooperatibista ez zareten guztiei (salbu eta mahastien eta upategiaren titularrak, IFZ bera dutenean) zuen izen-deiturei eta helbideari buruzko datuak Errioxako Ardoaren Lanbidearteko Erakundeko eta Kontseilu Arauemaileko kide diren edo izan daitezkeen nekazaritzako lanbide erakundeei laga ahal zaizkiela zuekin jar harremanetan daitezen, ez beste ezertarako, haien ordezkaritza justifikatzen laguntzeko. Banakako jakinarazpena ere egina dago, eta halaber, aukera ematen da lagapenari aurka egiteko, Kontseilu Arauemaileko zuzendari nagusiari idazki bat bidaliz, IFZaren kopia erantsirik (Estambrera 52, Logroño, 26006), edo informazio hori secretariageneral@riojawine.com helbidera igorriz.
Aditzera ematen dizuegu, jakin dezazuen eta behar diren ondorioetarako.
Logroñon, 2025eko otsailaren 24an.–Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arauemaileko burua, Fernando Ezquerro Cuevas.
Iragarkiaren kodea: E2502776