2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Merkataritza erakartzeko eta antolatzeko plana. Behin betiko onespena
Eguesibarko Udalak, 2024ko azaroaren 27an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Merkataritza erakartzeko eta antolatzeko Eguesibarko plana.
Agiri hori behin-behinean onesteko eta jendaurrean jartzeko (hala baitago araututa) iragarkia argitaratu zen 2025eko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 2an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurrean egon den bitartean ez da haren aurkako alegaziorik jarri. Bat etorriz xedatuta dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), behin betiko onesten da. Hala, Merkataritza erakartzeko eta antolatzeko plana Eguesibarko Udalaren Plan Orokorrean txeratzen da.
Hori guztia argitara ematen da, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 326. artikuluari jarraituz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Sarrigurenen, 2025eko otsailaren 18an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Merkataritza erakartzeko eta antolatzeko plana (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2502549