2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UKAR
Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2025erako
Ukarko Udalak, 2024ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2025eko ekitaldirako aldaketa Ukarko Udalaren zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Erabaki hori 2024ko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 17an.
Jendaurreko aldia iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hortaz, behin betiko onetsi da aldaketa eta osorik ematen da argitara.
Zergak:
1.–Lurraren kontribuzioa: %0,20ko tasa bakarra.
2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 koefizientea.
3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5eko tasa.
4.–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak:
–Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
b) Kuota likidatzeko zerga-tasak:
–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %8.
5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.
TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK
Lehenengoz okupatzeko hirigintzako lizentziak emateko tasa:
KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
1. eraikinak eta instalazioak erabiltzea eta erabilera aldatzea | 300 euro bizitegitarako unitate bakoitzeko |
Irekitzeko lizentziarik behar ez duten lokalak | 300 euro okupazio-azalera erabilgarriaren 200 metroko (gehienez 136 euro) |
Hilerriaren erabilera eta zerbitzuak emateko tasa:
KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
Lurrean ehorztea Lurzatien kontzesioa Ehorzketa eta berrehorzketa Desobiratzeak eta lekualdaketak | 350,00 euro 250,00 euro 100,00 euro |
Kolunbarioa erabiltzea | 200,00 euro unitateko (20 urte) |
Kolunbarioa erabiltzeko kontzesioaren luzapena | 100,00 euro 10 urterako |
Kolunbarioa irekitzea eta ixtea | 50,00 euro |
Hirigintzako kontsultak izapidetzeko tasa:
KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
Hirigintzako kontsulten gaineko txostena ematea | 75,00 euro txosten bakoitzeko |
Zahartze aktiboaren zerbitzua erabiltzeko prezio publikoa:
KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
Zahartze aktiboaren zerbitzua | 10 euro hilean erabiltzaile bakoitzeko |
Ukarren, 2025eko otsailaren 17an.–Alkatea, Jorge Juan Petrina Piñal.
Iragarkiaren kodea: L2502573