43. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2025eko zerga-tasak. Hasierako onespena

Santakarako Udalak, 2025eko otsailaren 21ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen karga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2025eko ekitaldirako, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 64. artikuluetan ezarrita dagoenarekin.

Hasiera batez onesteko erabakia Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurreko paragrafoan xedatutako aldian.

Santakaran, 2025eko otsailaren 21ean.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.

Iragarkiaren kodea: L2502798