43. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Santakarako Udalak, 2025eko otsailaren 21ean egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea erakunde honen 2025eko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, eta jendaurrean jartzea, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Hasiera batez onetsitako aurrekontua Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten bizilagunek eta interesdunek, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak. Hori guztia, bat etorriz xedatuta dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Santakaran, 2025eko otsailaren 21ean.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.

Iragarkiaren kodea: L2502795