43. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Aldaketa, 2025erako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Hasierako onespena

Erromantzatuko Udalak, 2025eko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2025ean indarrean izanen diren karga-tasa, tasa eta prezio publikoetan, bai eta egutegi fiskala ere.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikotzat hartuko dira, eta testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erromantzatuan, 2025eko otsailaren 13an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2502333