43. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2025eko Udal Tributuen Ikuskapen Planerako irizpideak

Iruñeko Udaleko Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko Alorreko Zuzendaritzak 2025eko Udal Tributuen Ikuskapen Plana onestea ebatzi zuen bi mila eta hogeita bosteko otsailaren 14an. Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 137. artikuluan ezarritakoarekin bat, argitara ematen dira plan hori gorpuzten duten irizpide orokorrak:

1.–2025eko Udal Tributuen Ikuskapen Plana gorpuzten duten irizpide orokorrak.

Udaleko Tributu Ikuskaritzak subjektu pasiboen edo gainerako tributu-zergapekoen tributu-egoera egiaztatzeko ardura du, Udalarekiko dituzten tributu-eginbeharrak eta -betebeharrak zorrotz betetzen dituztela egiaztatze aldera, halako eran non, behar izatera, kasuan kasuko erregularizazioa gauzatuko baitu.

Udaleko Tributu Ikuskaritzak egin beharreko jarduketen irismena eta edukia honako hauetan zehazten dira: Iruñeko Udalaren Kudeaketarako, Diru-bilketarako eta Ikuskapenerako 0 Ordenantza fiskalean; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean; Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean, eta 152/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Tributu Ikuskapenari buruzko Erregelamenduan.

Udaleko Tributu Ikuskaritzaren berezko eginkizunek organo eskudunak onetsitako Ikuskatze Planetara doitu beharko dute.

Ikuskatze Plan bakoitzak ezarri behar ditu subjektu pasiboak hautatzeko eta bertan sartzeko kontuan hartu beharreko irizpideak.

Ikuskatze Plan bakoitza gorpuzten duten irizpide orokorrak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira, eta hala betetzen dira Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 137. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Tributu Ikuskapenari buruzko Erregelamendua onesten duen ekainaren 11ko 152/2001 Foru Dekretuaren 10.4 artikuluan ezarritako betebeharrak.

1.1. Planaren xedea.

Ikuskatze Plan honen xedea da subjektu pasiboen zerga-egoera egiaztatzea udal-zerga guztietan; lehentasuna izanen dute zerga hauek:

–Eraikin, Instalazio eta Obren gaineko Zerga.

–Lizentziak eman eta kontrol-jarduera administratiboak egiteagatik ordaindu beharreko tasak, hirigintzaren, ingurumen babesaren zein jardueren arloetan.

–Bide publikoa hesi eta aldamioekin okupatzeagatik ordaindu beharreko tasak.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga.

–Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek tokiko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta zorupearen aprobetxamendu bereziengatik ordaindu beharreko tasa (%1,5eko tasa).

1.2. Lehentasunezko arreta-arloak.

1. Saltzeko eta/edo alokatzeko edo beren ibilgeturako eraikuntzak, instalazioak edo obrak sustatu eta/edo egin dituzten pertsonak, baldin eta horien aurrekontua handia bada eta amaituta badaude.

2. Eraikinak edo igeltserotza osorik eraikitzeko, konpontzeko eta kontserbatzeko lanak eta, oro har, eraikuntza-lan txikiak egiten dituzten enpresak.

3. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren kuotak "langile bakoitzeko" edo/eta "Kw bakoitzeko" osagaiak dituen jarduerak egiten dituzten enpresak.

4. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen eta tokiko jabari publikoaren aprobetxamendu berezia egiten duten enpresak, %1,5eko tasari lotuta daudenak.

Iruñean, 2025eko otsailaren 17an.–Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko zuzendaria, Aitor Navarro Aristorena.

Iragarkiaren kodea: L2502544