2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentzia ematea. Kirolgunea
Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen 2024ko abenduaren 10ean:
REV 10-DIC-24 (1/EV).
«Ikusirik LIO / 2024 / 2514 espedientea, María Del Rocío Garrido Ruizek sustatua, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua ordezkatuz, zeinaren bidez eskatzen baitira jarduera sailkaturako lizentzia eta obra lizentzia, Zangoza kaleko 34 zenbakian dagoen Larrabide estadioko kirolgunea (atletismo modulua eraikitzea) eraberritzeko eta handitzeko, eta ikusirik Udalaren txosten teknikoak,
EBATZI DUT:
Eskatutako lizentzia ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:
Lanak eskatutakoaren araberakoak izanen dira, eta obra osagarriren bat egiten bada, bertze adierazpen edo lizentzia bat beharko da.
Kanpoko harmailetan publikoaren gehieneko okupazioa (edukiera) gehienez ere 557 pertsonakoa izanen da; eta gehitu behar dira 270 pertsonako gehieneko okupazioa, honela banatua: 80 lagun beheko solairuan, eta 190 lagun lehenengo solairuan.
Une oro instalatu eta mantenduko dira segurtasun neurriak eta suteen aurkako prebentzio-neurriak, jaso direnak Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2024-10-2an sinatutako gauzatze proiektuan eta Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak 2024-09-27an bisatutako jarduera sailkatuaren proiektuan.
Larrialdietako argiak instalatuko dira, horrela betez SUA 4 oinarrizko dokumentuko 2. apartatua (Larrialdietako argiak).
Hautsezko itzalgailuek izanen dute gutxienez 21A eraginkortasuna, eta koadro elektrikoaren ondoan 34B eraginkortasuneko CO2-ko itzalgailua jarriko da.
Eskuzko babes-instalazioen seinaleztapena eginen da DB SIko 4. atalaren 2. puntuaren arabera.
Ebakuazio-bitartekoak seinaleztatuko dira DB SIko 3. ataleko 7. apartatuaren arabera.
Eragiten dioten xedapenetan, DB SUA erabileraren segurtasunean eta irisgarritasunean ezarritakoa beteko da, bai eta Irisgarritasun Unibertsalari buruzko azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legeanezarritakoa ere (Irisgarritasun Unibertsalari eta Desgaitasuna dutenei Arreta Emateari buruzko Foru Legea).
Igogailu irisgarriak UNE-EN 81-70:2004 araua beteko du, igogailuen irisgarritasunari dagokiona, desgaitasuna dutenak barne hartuz. Halaber, botoien kutxak braille eta goi-erliebeko karaktereak izanen ditu, kolore kontrastatuekin, eta kabinaren gutxieneko neurria 1,10 x 1,40 m-koa izanen da, DB SUA Terminologiaren arabera.
Aireztapen-instalazioak eta instalazio termikoak egiteko, beteko dira honako hauek dakartzaten eskakizunak: Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduan (EITE) ezarritako berokuntza- eta klimatizazio-aparatuek (aireztapen mekanikoa barne) bete behar dituzten eraginkortasun energetikoko eta segurtasuneko eskakizunak.
Jarduerak benetako funtzionamenduan sortutako zarata-mailak zorrotz beteko ditu 135/1989 Foru Dekretuaren artikuluetan ezarritako mailak, bai eta aplikatu beharreko araudian ezarritako mailak ere: Zaratari buruzko 37/2003 Legea, azaroaren 17koa, eta hura garatzen duten dekretuak, hots, 1513/2005 Errege Dekretua eta 1367/2007 Errege Dekretua, urriaren 19koa.
Honekin batera eransten dira Nafarroako Gobernuko Barne Departamentuaren eta Iruñerriko Mankomunitatearen txostenak, lizentziaren titularrak haietan jasotako baldintzak bete ditzan.
Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, kontratatu beharko da eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat, inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuan, dagokion erregistroan.
Lanak hasteko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez 18 hilabeteko epean. Baimen hauek iraungitzat joko dira, baldin epe horietan obrak hasi edo bukatu ez badira.
Neurri egokiak hartuko dira, bermatzeko langileen, eraikineko erabiltzaileen eta oinezkoen segurtasuna, jarraikiz indarrean dagoen legeriak horretarako xedatzen duenari.
Auzokideen atsedena babesteko, lanak egunez bakarrik eginen dira. Halaber, hauts-emisioak erabat kontrolatu behar dira, eta neurri egokiak hartuko dira zabaldu ez daitezen.
Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira, aldez aurretik dagokion lizentzia eskatu beharko da.
Obrak bukatu ondoren, lehen erabilerako lizentzia eskatu beharko da, eta horretarako eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar da (inprimakia Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan dago eskura edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, Obra-bukaerako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera».
Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Iruñean, 2025eko otsailaren 11n.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2502202