2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Elikagaiak ebakitzeko makinak biltegiratzea
Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.
Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Sustatzailea: Eurocort Ayerbe SL.
Jarduera: elikagaiak ebakitzeko makinak biltegiratzea.
Tokia: Orkoiengo Comarca I industrialdea 29 (1. poligonoko 874. lurzatia).
Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Orkoienen, 2025eko otsailaren 14an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2502391