2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Aldaketak zenbait udal ordenantzatan, tasak eta prezio publikoak eguneratzeko 2025eko ekitaldirako. Behin betiko onespena
Olaztiko Udalak, 2024ko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen aldaketak zenbait udal ordenantzatan, tasak eta prezio publikoak eguneratzeko 2025eko ekitaldirako. Erabaki hori iragarki-taulan, web-orrian eta 2024ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 10ekoan, argitaratu zen.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2022 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, behin betiko onetsi da aipatu ordenantzako aldaketa.
ORDENANTZA, TASAK ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA ERRESERBATZEKO, APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO
I. epigrafea.–Ibilgailuen pasabidea.
Ibiak: 60 euro, urte osorako.
Urtean altak eta bajak baldin badaude, tasak hainbanatu eginen dira, kontuan izanik pasabidea zenbat hilabetetan erabili den.
Pasabideko plaka erosi eta jartzea, eta pintatzea: 70 euro bakoitzeko.
ORDENANTZA, KAMIOIEN APARKALEKUAREN ERABILPENA ARAUTZEN DUENA ETA HORREN ALDERA TASAK EZARTZEN DITUENA
Kamioiak aparkatzeko lurzatia erabiltzea: 18 euro hilabeteko eta plaza bakoitzeko.
ORDENANTZA, TASAK ARAUTZEN DITUENA BIDE PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIETARAKO
A) atala Erabilera publikoko lurren okupazioa, zutoin, garabi, salgai, material eta gisako muntadurekin: 5 euro hilabetean, metro koadro bakoitzeko. Ezarritako tasen hileko gutxieneko likidazioa 10,00 eurokoa izanen da.
ORDENANTZA, TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA ZERBITZU PUBLIKOAK ETA JARDUERAK EGITEKO, HONAKO ARLO HAUETAN: AISIALDIKO IKASTAROAK, UDAN EUSKARAZ, MUSIKA ESKOLA, ELURRA KENTZEKO ZERBITZUA, AURRI EGOERAN DEKLARATUTAKO ERAIKIN ETA INSTALAZIOEN ERAISTE LANAK (UDALAK EGITEN DITUENAK), LUDOTECA ZERBITZUA ETA KULTUR ETXEAN IZATEN DIREN EMANALDIAK
4. Elurra kentzeko zerbitzua:
Zerbitzua partikularrek eskaturik egiten bada: zerbitzua egiten duen udal langilearen soldata ordainduko da eta, gainera, 30,00 euro elurra kentzeko makina erabili den ordu bakoitzeko.
ORDENANTZA, HERRI-LURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUENA
–Herri-lurretako aprobetxamenduengatiko urteko kanona (20. artikulua): 45,00 euro, hektarea bakoitzeko. Kanona hilabeteka hainbanatuko da, emakiden altarik edo bajarik gertatzen bada ekitaldian.
Aprobetxamendu mota bakoitzeko urteko gutxieneko likidazioa 5,00 eurokoa izanen da.
–Aprobetxamenduak urtebete baino gehiago irauten badu, aprobetxamenduaren kanona edo prezioa urtero eguneratzeko, kontsumoko prezioetan erakunde ofizial eskudunak Nafarroarako onesten duen gorakadaren arabera eginen da, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 27. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea)
–Azienden jabeek ordaindu beharreko kanona (40. artikulua):
- Behi azienda: 6 euro, buruko.
- Behor azienda: 4 euro, buruko.
- Ardi azienda eta ahuntz azienda: 0,75 euro, buruko.
- Ardi azienda bakarrik gauez eramaten bada mendira, tasa 0,50 euro izanen da buruko.
Kanona, egur lote bakoitzeko (46. artikulua): 30,00 euro.
Kanona bi zatikitan ordainduko da. 15 euro ordainduko dira, lotearen eskaera egitean, eta gainerakoa, berriz, zozketaren egunean. Zozketara ez doazen pertsonei ez zaie itzuliko hasieran ordaindu duten diru-kopurua.
ORDENANTZA, PILOTALEKUA ERABILTZEA ARAUTZEN DUENA
–Udalak baimendutako bertzelako erabilerak: 7 euro orduko.
–Udalak baimendutako bertzelako erabilerak, argiarekin: 12 euro orduko. Honako ordenantza hauek indargabetu dira:
–Pilotalekuko giltzak eskatzea: Olaztiko bizilagunak: doan. Erroldatu gabeak: 7 euro orduko.
–Argirako fitxak eskuratzea: Olaztiko bizilagunak: 1 euro orduko. Erroldatu gabeak: 5 euro orduko.
Olaztin, 2025eko otsailaren 13an.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.
Iragarkiaren kodea: L2502326