43. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2024ko 7. eta 8. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Udalbatzak, 2024ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, 2024ko aurrekontuaren 7. eta 8. aldaketak hasiera batez onesten dituen erabakia hartu zuen, eta hori 2024ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, urtarrilaren 21ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, jarraikiz xedatutakoari Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan.

2024-7 ALDAKETA

Kreditua handitzeko espedientea; hona hemen laburpena:

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 3.600,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 5.100,00 euro.

Finantzaketa:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 5.100,00 euro.

2024-8 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria gaitzeko espedientea; hona hemen laburpena:

GASTUAK:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 9.900,00 euro.

Gastuak, guztira: 9.900 euro.

Finantzaketa:

8. kapitulua.–Gastu orokorren gerakina: 9.900,00 euro.

Radan (Murillo el Cuende), 2025eko otsailaren 18an.–Alkate udalburua, Itziar Malón Caspe.

Iragarkiaren kodea: L2502521