2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURIETA
2025erako zerga-tasak
Murietako Udalak, 2025eko otsailaren 13ean egindako ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau onetsi zuen hasiera batez, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea):
Lehenbizikoa.–2025erako zerga-tasak onestea. Hona hemen:
–%0,21eko karga-tasa ezartzea, lurraren kontribuzioa ordainarazteko.
–%2,60ko karga-tasa ezartzea, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako.
–Ekonomia-jardueren gaineko zergarako, indize hau ezartzea: 1,24.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %10,30, aplikatuta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.
Bigarrena.–Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, ediktuak paratuta, Udalaren iragarki-taulan, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat.
Murietan, 2025eko otsailaren 13an.–Alkatea, Felipe Ajona Chasco.
Iragarkiaren kodea: L2502312