2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MADOZKO KONTZEJUA
Herri-ondasunen erabilera eta aprobetxamendua arautzen duen ordenantza eta Mendiko pista eta bideen erabilera arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena
Madozko (Larraun) Kontzejuko Batzarrak, 2024ko abenduaren 26an egin bilkuran, behin betiko onetsi zituen honako ordenantza hauek:
–Ordenantza, Madozko Kontzejuko herri-ondasunen erabilera eta aprobetxamendua arautzen dituena.
–Ordenantza, Madozko Kontzejuko mendiko pisten eta bideen erabilera arautzen duena.
Onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Madotzen (Larraun), 2025eko otsailaren 19an.–Burua, Arantzazu Aldanondo Otamendi.
Iragarkiaren kodea: L2502623