43. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2025erako

Legardako Udalak, 2024ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2025eko ekitaldirako aldaketa Legardako Udalaren zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Erabaki hori 2024ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 30ean.

Jendaurreko aldia iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hortaz, behin betiko onetsi da aldaketa eta osorik ematen da argitara.

ZERGAK:

1.–Lurraren kontribuzioa: %0,26ko tasa bakarra.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 koefizientea.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,50eko tasa.

4.–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak:

–Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

b) Kuota likidatzeko zerga-tasak:

–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %15.

5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.

0 isurtze ibilgailuen zerga-hobariak:

a) Zergaren kuotaren gaineko %100eko hobaria, hobaria eskatu eta hurrengo zergaldian.

b) Zergaren kuotaren gaineko %75eko hobaria, %100eko hobaria aplikatu ondoko zergaldian.

c) Zergaren kuotaren gaineko %50eko hobaria,%75eko hobaria aplikatu ondoko zergaldian.

TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

Hilerriko tasak:

KONTZEPTUA. ERABILTZEKO ESKUBIDEA

ZENBATEKOA

Ehorzketak, lurrean

200,00 euro

Gorpuzki erraustuen ontziak ehorztea

200,00 euro

Hobitik ateratzea

200,00 euro

Lehen okupazioko lizentziaren tasa:

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Eraikinen lehen erabilera

250,00 euro bizitegitarako unitate bakoitzeko

Lizentzia behar ez duten lokalak

136,00 euro 200 m² bakoitzeko

Herri-lurretako aprobetxamenduak:

KONTZEPTUA. LABORANTZAKO HERRI-LURRAK

ZENBATEKOA

Lehorreko lurrak

23,77 euro erreguko eta urteko + KPIa

Herri-lurretako baratzeak

24,06 euro baratzeko

Legardan, 2025eko otsailaren 17an.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L2502512