2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAPOBLACIÓN
2025erako tasak eta zerga-tasak
Lapoblación-Meanoko Udalak, 2024ko abenduaren 11n egin ohiko bilkuran, erabaki zuen, bertzeak bertze, onestea Lapoblación-Meanoko Udalaren 2025eko ekitaldirako tasen eta zerga-tasen zerrenda.
Hasierako onespenaren erabakia 2025eko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean. Tasak iragarki-taulan egon dira jendaurrean, eta haien aurkako alegaziorik egin ez denez, argitaratu egiten dira, behin betiko onets daitezen eta indarrean jar daitezen.
–Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,25.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefiziente eta karga-tasei dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera. Hain zuzen, 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak izanen dira. Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %15ekoa, alegia.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,2ko udal indizea.
–Agiriak eta hirigintzako, ingurumeneko eta jarduera sailkatuetako txostenak egiteko tasa: agiriak eta hirigintza-txostenak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren arabera (2012ko urriaren 4ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua).
Lapoblación-Meanon, 2025eko otsailaren 13an.–Alkatea, Ernesto Apiñaniz Remírez.
Iragarkiaren kodea: L2502313