2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZALLEKO KONTZEJUA
2025eko tarifak
Itzalleko Kontzejuak, 2024ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Itzallen (Zaraitzu) 2025eko ekitaldian aplikatu beharreko tarifak eta, beraz, honela geldituko dira partidak eta zenbatekoak:
a) Belarrak, 2025ean:
1. Ordainketa partikularrei: 0,2204 euro erreguko.
2. Ordainketa Itzalleko Kontzejuari: 0,4407 euro erreguko.
b) Edateko uraren eta ureztatzeko zerbitzuaren kanona, 2025ean: 119,88 euro paratutako kontagailu bakoitzeko (BEZa barne).
c) Saneamendu zerbitzuaren kanona, 2025ean: 59,95 euro paratutako kutxatila bakoitzeko (BEZa barne).
d) Ur kontsumoaren prezio publikoa, 205ean: 0,105236 euro/m³ (BEZa barne).
e) Etxerako egur loteak, 2025ean: 0,105236 euro/m³ (BEZa barne).
f) Auzolana, 2025ean:
1. Motozerrarekin: 89,56 euro eguneko (8 lanordu).
2. Arrunta: 78,42 euro eguneko (8 lanordu).
3. Ordu bat makineria, pala, etab. duen traktorearekin: 49,36 euro lanorduko.
4. Ordu bat traktorea bakarrik, atoiarekin garraiatzea, etab.: 30,96 euro lanorduko.
g) Kilometroak, 2025ean:
1. Mendi-ibilgailuan pistaz eta bidez: 7,78 euro bidaia bakoitzeko.
2. Ibilgailuan, errepidez: 0,36 euro/km.
h) Sakristautzako zerbitzuaren haborokina: 70,13 euro hilean.
Onetsitako tarifak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori dena, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari.
Jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, tarifak behin betiko onetsitzat joko dira.
Itzallen (Zaraitzu), 2025eko urtarrilaren 3an.–Kontzejuko burua, Francisco Sarries Martinez.
Iragarkiaren kodea: L2502438