2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
2025eko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa
Irurtzungo Udalak, 2025eko otsailaren 5ean egin osoko bilkuran, 2025eko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa onetsi ditu, zati xedatzaile honekin:
Lehenengoa.–2025eko egun baliogabeen deklarazio proposamena onestea, Irurtzungo Udalarentzat honako jaiegunen egutegi ofiziala ezarriz:
–Urtarrilaren 1a: Urte berria.
–Urtarrilaren 6a: Erregeak.
–Apirilaren 17a: Udaberriko oporrak, osteguna.
–Apirilaren 18a: Udaberriko oporrak, ostirala.
–Apirilaren 21a: Udaberriko oporrak, astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langilearen Nazioarteko Eguna.
–Uztailaren 25a.
–Abuztuaren 15a.
–Azaroaren 1a.
–Azaroaren 11.
–Abenduaren 3a: Nafarroaren Eguna.
–Abenduaren 8a.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Bigarrena.–Era berean, egutegia arautzeko, honako hauek deklaratzen dira jaiegun:
–Uztailaren 17a: Irurtzungo jaiak.
–Uztailaren 18a: Irurtzungo jaiak.
–Abenduaren 26a: Neguko oporrak.
–Abenduaren 31a: Urtezahar gaua.
Hirugarrena.–Orobat, baliogabeak deklaratzea, 2025ean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak. Udal-bulegoak itxita egongo dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta lehenengo eta bigarren puntuetan aurreikusitako egunetan ere.
Laugarrena.–Udal bulegoko langileak ez diren beste langileek (zerbitzu anitzak, garbiketa eta hezitzaileak) aurreko puntuan adierazitako egunetan, hala badagokio, lan egin beharko dute. Horrela bada, egun horiek zerbitzu bakoitzari dagokion egutegiaren arabera doituko dira.
Bosgarrena.–Urteko benetako lanorduen kopurua 1.592 izanen da:
–Astelehenetik ostiralera, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, oro har, eguneroko lanaldia.
–Jendea hartzeko ordutegia 09:00etatik 14:00ak arte izanen da.
Seigarrena.–Agindu honetan aurreikusi ez den guztian, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emandako azaroaren 21eko 71/2024 Foru Aginduan xedatutakoari atxikitzea. Foru Agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzako 2025. urteko lan-egutegia onetsi zen.
Zazpigarrena.–Erabaki hauek udal-langileei jakinaraztea, beraien ezaguera eta ondorioetarako.
Zortzigarrena.–Erabaki hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki taulan argitaratzea.
Bederatzigarrena.–Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.
Irurtzunen, 2025eko otsailaren 5ean.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2502681