43. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Aldaketa Eraikingintza-ordenantzan, instalazio fotovoltaikoak arautzeko bizitegi lurzoruan (70.bis artikulua). Behin betiko onespena

Galarko Udalak, 2024ko azaroaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat, Eraikingintza ordenantzan, instalazio fotovoltaikoak arautzeko bizitegi lurzoruan (70.bis artikulua). Horren iragarkia 2024ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 2an.

Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantzaren aldaketa hori behin betiko onetsi eta testu osoa argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua).

Getze Galarren, 2025eko otsailaren 11n.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2502189