43. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

2025ko aurrekontua. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2025ko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren eta Musika Eskolako Patronatuaren 2025ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2025ko otsailaren 24an.–Alkatea, M.ª Arantzazu Arregui Alberro.

Iragarkiaren kodea: L2502758