43. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

2/2024 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia argitaratu zen 2025eko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 28an. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa behin betiko onesten da eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru-dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Donamarian, 2025eko otsailaren 19an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

2/2024 AURREKONTU-ALDAKETA

Gastu berriak:

–Zaborrontzien eremua Uxarrean: 5.000,00 euro.

–Abeltzaintzako azpiegiturak: 34.000,00 euro.

–Zaborraren tasa: 300,00 euro.

–Diagnostikoa, herritarren parte-hartzarekin: 14.700,00 euro.

Gastu handiagoa:

–Langabeziako zerbitzu anitzetako langilearen ordainsaria: 6.500,00 euro.

–Langabeziako zerbitzu anitzetako langilearen Gizarte Segurantza: 3.300,00 euro.

–Bideen mantentze-lanak: 4.000,00 euro.

–Eraikinen mantentze-lanak: 2.000,00 euro.

–Argiteriaren mantentze-lanak: 2.000,00 euro.

–Igerilekuaren mantentze-lanak: 8.000,00 euro.

–Ehiza babeslekuen eta postuen mantentze-lanak: 1.000,00 euro.

–Kultura-ekitaldiak: 2.000,00 euro.

–Korporatiboen ordainsariak: 8.000,00 euro.

–Alkatearen Gizarte Segurantza: 1.500,00 euro.

–Suteen poliza: 500,00 euro.

–Hirigintza zerbitzuak: 3.000,00 euro.

–Idazkaritzako gastuen transferentzia: 12.000,00 euro.

Diru-sarrera handiagoak:

–Zirkulazioa: 5.000,00 euro.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: 16.000,00 euro.

–Hirigintza tasak: 6.000,00 euro.

–Nafarroako Toki Ogasunaren Funtsa: 6.000,00 euro.

–Isunak eta zehapenak: 2.000,00 euro.

–Arte eta kultura dirulaguntza: 2.000,00 euro.

–Hirigintzako ekintza berritzaileak egiteko dirulaguntza: 2.000,00 euro.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 58.800,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2502586