2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua
Ikusirik Cadreitako Udalak, 2025eko otsailaren 13an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuela aipatu tokiko ehiza-barrutia eratzeko tramiteak abiatzea.
Aditzera ematen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela udal bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko. Hori dena, bete dadin Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea.
Barrutian sartzekoak diren mugarteak: Cadreita.
Cadreitan, 2025eko otsailaren 17an.–Alkate udalburua, Berta Pejenaute Prat.
Iragarkiaren kodea: L2502469