43. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Jarduera-lizentzia ematea. Sestrapeko garaje mankomunatua eta trastelekuak

Bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedaturikoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua), aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduera-lizentzia eman dela:

Lizentzia eman den eguna: 2025eko otsailaren 17a.

Sustatzailea: Residencial Proa SL.

Jarduera: sestrapeko garaje mankomunatua eta trastelekuak.

Tokia: Etxebakar sektorearen plan partzialeko R-5 lurzatia (21. poligonoko 342., 343. eta 344. lurzatiak), Artika.

Berriobeitin, 2025eko otsailaren 17an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2502479