2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
2025eko tasak. Hasierako onespena
Berbintzanako Udalak, 2024ko abenduaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen, 2025erako, tasak eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzak; zehazki, honako hauek:
–Agiriak izapidetzeko ordenantza.
–"Las Eretas" museoko eta arkeologia-aztarnategiko ordenantza.
–Herri-lurren ordenantza.
–Udalaren kirol-instalazioak arautzen dituen ordenantza: pilotalekura eta padel-pistara sartzeko sistema eta horiek erabiltzeko kuotak.
–Udal hilerria arautzen duen ordenantza.
–Ordenatza, tasa arautzen duena herri-lurretako eta lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu bereziagatik (terrazak eta beladoreak).
Jendaurrean egonen dira ikusgai, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, 2025eko ekitaldirako tasak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Berbintzanan, 2025eko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.
Iragarkiaren kodea: L2502443