43. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

Herri-lurrak enkantean

Arruazuko Udalak, 2025eko otsailaren 17ko bilkura arruntean, baldintza tekniko-administratiboen agiria onetsi zuen, Erratzetako parajean, 1 poligonoko 69. Lurzatia, larre baten herri-lurren enkanterako. 2025eko martxoa-apirilean eginen da enkantea.

Plegu horiek interesdunen eskura daude Arruazuko Udalaren egoitza elektronikoan eta udal-bulegoetan, 10:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.

Eskabideak hamabost egun naturaleko epean aurkeztuko dira, iragarkia NAOn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Argitara ematen da dagozkion ondorioak sor ditzan.

Arruazun, 2025eko otsailaren 18an.–Alkate udalburua, Gorka Ovejero Ganboa.

Iragarkiaren kodea: L2502522