2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
Aldaketa udal planean, lehentasunez birgaitu beharreko area deklaratzeko. Behin betiko onespena
Arbizuko Udalak, 2025eko urriaren 11ko osoko bilkuran, adostu zuen hasiera batez onestea aldaketa Arbizuko udal planeko hirigintza-antolamenduko determinazio egituratzaileak aldatzeko proiektua, Udalak berak sustatua, udalerriko lehentasunez birgaitu beharreko area deklaratzeko.
Hasierako onespenaren iragarkia 2024ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 24an, eta jendaurrean egon zen hilabetean, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legearen 72. artikuluarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea). Ez da aurkeztu alegazio, kexa edo oharrik, eta behin betiko onetsi da 2025eko otsailaren 17an egin osoko bilkuran. Hala bada, haren testu osoa ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Arbizun, 2025eko otsailaren 18an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2502574