43. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

48E/2025 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Unibertsitatearen campuseko udalez gaindiko plan sektorialaren Z-1 jarduketa unitatearen xehetasun-azterketaren aldaketa espedientea, Inmobiliaria Universidad de Navarra SAk sustatua.

Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 9ko 404E/2024 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Nafarroako Unibertsitatearen campuseko udalez gaindiko plan sektorialaren Z-1 jarduketa unitatearen xehetasun-azterketaren aldaketa espedientea, Inmobiliaria Universidad de Navarra SAk sustatua, eraikin berri bat egin ahal izateko Pio XII.aren etorbidearen hegoaldean Klinika Unibertsitariorako. Ebazpen hori 2024ko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31koan.

Xehetasun-azterketaren aldaketak eraikinen lerrokadura eta sestra berriak ezartzen ditu Z-1 jarduketa unitaterako, lehendik dauden eraikinetara egokitzeko (CIMA ikerketa-zentroa, unibertsitate-zerbitzuetarako bulegoen eraikina, ACUNSA eta lurpeko aparkalekua) eta "Bioma Zentroa" proiektua eraiki ahal izateko.

Jendaurrean jartzeko eta ukitutako udalari entzunaldia emateko izapideetan ez da alegazio idazkirik aurkeztu.

Espedientean jasota daude Iruñerriko Mankomunitateak eta Babes Zibileko Zerbitzuak emandako aldeko txostenak, kontuan hartu beharreko oharrik gabeak (2024ko ekainaren 7koa eta 14koa, hurrenez hurren).

Bestetik, Ingurumen Ebaluaziorako Atalak adierazi du (2024ko abenduaren 11ko txostenean), aldaketaren ezaugarriak aintzat hartuta, ingurumen ebaluazio estrategikoaren beharrik ez duela.

2025eko urtarrilaren 16an, sustatzaileak beste agiri bat aurkeztu zuen, lehen aipatutako 404E/2024 Ebazpeneko oharrei erantzuteko. Hala ere, ofizioz, aldaketak egin dira agirian, informazioko eduki grafikoak behar bezala bereizteko proposamenari edo antolamenduari dagozkienetatik.

Jendaurrean jarritako agiriarekiko, egindako aldaketetako batek ere ez die eragiten proposatutako determinazioei eta, orobat, ez dira funtsezko aldaketatzat jotzen; horregatik ez da ikusten espedientea berriz jendaurrean jarri beharrik.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2025eko urtarrilaren 17ko txostena ikusirik, eta bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginak ezarritakoarekin (testu hori uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea Nafarroako Unibertsitatearen campuseko udalez gaindiko plan sektorialaren Z-1 jarduketa unitatearen xehetasun-azterketaren aldaketa espedientea, Inmobiliaria Universidad de Navarra SAk sustatua.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta harekin batera, onetsitako araudia edo ED12 antolamendu planoa (Eraikinen lerrokadurak eta sestrak. Z-1 jarduketa unitatea), eranskinean jaso baita.

Onetsitako agiria Nafarroako Hirigintzari buruzko Informazio Sistemaren webgunean eskuratzen ahalko da.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Iruñeko Udalari, Iruñerriko Mankomunitateari, Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusiari, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari, Ingurumen Ebaluazioaren Atalari eta espedientearen sustatzaileari.

4. Adieraztea ebazpen honek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Dena dela, administrazio publikoek aurretiazko errekerimendua egiten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2025eko otsailaren 11n.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.

Iragarkiaren kodea: F2502359