41. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Osasuneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena María Gabriela Elizondo Rivas andrea, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun eta Farmazia Antolamenduaren eta Ikuskapenaren Zerbitzuko Farmakozaintzaren Kontrolerako Ataleko burua, berak eskatu duelako.

Osasuneko kontseilariaren abenduaren 19ko 427E/2023 Foru Aginduaren bidez, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun eta Farmazia Antolamenduaren eta Ikuskapenaren Zerbitzuko Farmakozaintzaren Kontrolerako Ataleko buru izendatu zen María Gabriela Elizondo Rivas andrea.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuko bigarren paragrafoak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario María Gabriela Elizondo Rivas andrea, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun eta Farmazia Antolamenduaren eta Ikuskapenaren Zerbitzuko Farmakozaintzaren Kontrolerako Ataleko burua, berak eskatu duelako. Kargu-uzteak 2025eko otsailaren 12tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun eta Farmazia Antolamenduaren eta Ikuskapenaren Zerbitzura eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko otsailaren 12an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2502210