41. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko otsailaren 12an hartua, zeinaren bidez izendatzen baitira "Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdea" Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarteko Batzarreko bi kide (titularra eta ordezkoa), Nafarroako Foru Komunitatea ordezkatuko dutenak.

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak, 2017ko urtarrilaren 30ean, Nafarroako Foru Komunitatea "Akitania-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdea" Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarteari atxikitzeko hitzarmena izenpetu zuen, baita horren estatutuak ere.

Estatutu horien 9.1 artikuluak 18 kideko batzarra eratuko dela ezartzen du. Akitania Berria eskualdeak, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroako Foru Komunitateak modu parekidean hautatuko dituzte batzar horretako kideak. Lurralde bakoitzak 6 batzarkide titular eta, hala behar denean, 6 ordezko izendatuko ditu.

Nafarroako Gobernuak 2023ko irailaren 27an, 2024ko otsailaren 14an eta 2024ko abuztuaren 21ean hartutako erabakien bidez, Nafarroako Foru Komunitateak aipatu batzarrean izanen dituen ordezkariak (titularrak eta ordezkoak) izendatu ziren.

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren eta Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiaren titulartasuna aldatu denez, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateak Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdearen Batzarrean duen ordezkaritza eguneratzea.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU:

1. Kide titular eta ordezko hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitatearen ordezkari izan daitezen "Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdea" Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarteko Batzarrean:

Titularra: Juan Luis García Martín jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Patricia Fanlo Mateo andrearen ordez.

Ordezkoa: Eva Perujuániz Bermúdez andrea, Unibertsitateko zuzendari nagusia, Ana Jesús Burusco Juandeaburre andrearen ordez.

2. Erabaki hau interesdunei eta "Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdea" Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarteko Lehendakaritzari igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko otsailaren 12an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2502255