2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Aldaketa, VS-1 sektorearen plan partzialean eta V/GSA2 sistema orokor atxikian, Udal Planeko ARS-1 banaketa eremuan. Zehazki, hirigintzako araudiaren 5. artikulua ("Beheko solairuetako erabilerak, zehaztuta") aldatuko da. Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2025eko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 06-FEB-25 (7/CU).
"Aldaketa, VS-1 sektorearen plan partzialean eta V/GSA2 sistema orokor atxikian, Udal Planeko ARS-1 banaketa eremuan. Zehazki, hirigintzako araudiaren 5. artikulua (Beheko solairuetako erabilerak, zehaztuta) aldatuko da" deritzon dokumentua hasiera batez onetsi zuen Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko irailaren 23an (2024ko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 10ean). Dokumentu hori jendaurrean jartzeko epea igaro da, eta ikusi dira Amaia López Arizek 2024ko azaroaren 7an jarritako alegazioa eta Enrique Martínez Fernándezek 2024ko urriaren 11n jarritakoa, Promociones y Obras San Julián SLren izenean eta haren ordezkari gisa. Horiek horrela, eta bat etorriz espedienteko dokumentazioarekin eta Hirigintza Gerentziako letraduak emandako txostenarekin (2025eko urtarrilaren 29koa da, eta Amaia López Arizek jarritako alegazioari buruzkoa) eta Hirigintza Gerentziako arkitektoak emandako txostenarekin (2025eko urtarrilaren 30ekoa, eta Enrique Martínez Fernándezek, Promociones y Obras San Julián SLren izenean eta haren ordezkari gisa, jarritako alegazioei buruzkoa),
ERABAKITZEN DA:
1. Onestea, batetik, Hirigintza Gerentziako letraduaren 2025eko urtarrilaren 29ko txostena, zeinak ezesten baitu Amaia López Arizek jarritako alegazioa, eta, bestetik, Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2025eko urtarrilaren 30eko txostena, zeinak erantzuten baitie Enrique Martínez Fernándezek, Promociones y Obras San Julián SLren izenean eta haren ordezkari gisa, jarritako alegazioei.
2. Behin betiko onestea dokumentu honen testu bategina: "Aldaketa, VS-1 sektorearen plan partzialean eta V/GSA2 sistema orokor atxikian, Udal Planeko ARS-1 banaketa eremuan. Zehazki, hirigintzako araudiaren 5. artikulua (Beheko solairuetako erabilerak, zehaztuta) aldatuko da". Haren helburua da arau izaera ematea Txantrea Hegoaldeko Plan Partzialaren memoriako 3. apartatuan ezarritakoari, beheko solairuetako erabilera zehatzei eta beheko solairu batzuk etxebizitzetarako erabiltzeko debekuari dagokionez.
3. Erabaki hau igortzea, dokumentuaren kopia batekin batera, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusira (Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentua).
4. Erabaki hau jakinaraztea alegazio-egileei; honako hauei, alegia: Amaia López Arizi (Hirigintza Gerentziako letraduak 2025eko urtarrilaren 29an emandako txostenaren kopia bat bidaliko zaio) eta Promociones y Obras San Julián SLren izenean eta haren ordezkari gisa aritu den Enrique Martínez Fernándezi (Hirigintza Gerentziako arkitektoak 2025eko urtarrilaren 30eko emandako txostenaren kopia bat blidaliko zaio).
5. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.
Iruñean, 2025eko otsailaren 12an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2502243