41. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuen hiru lanpostu, Obra Zerbitzuari atxikiak. Izendapena

Amaitu da Obra Zerbitzuari atxikitako zerbitzu anitzetako ofizialen hiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren hautaketa-prozesua. Lanpostu horiek 2022ko eta 2023ko ekitaldietan onartutako lan-eskaintza publikoen lehengoratze tasei eta tasa espezifikoei dagozkie. Deialdiaren oinarriak 2024ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, maiatzaren 30ean. Horrenbestez, Atarrabiako Udaleko alkateak 2025eko urtarrilaren 27ko 95. Ebazpena eman du, honako hau ebazten duena:

1. Atarrabiako Udaleko funtzionario izendatzea honako izangai hauek, eta haiei esleitzea adierazten diren lanpostu hutsak:

PLAZA

LANPOSTU ZK.

MAILA

IZENDATUTAKO IZANGAIA

03 08 01 / 06

Zerbitzu anitzetako ofiziala

C

Legarra Beunza; Eneko

03 08 01 / 07

Zerbitzu anitzetako ofiziala

C

Iturria Amadoz; Iban

03 08 01 / 09

Zerbitzu anitzetako ofiziala

C

Valencia Labiano; Ruben

2. Ezartzea izendatutako izangaiek lanpostuaren jabetza hartu behar dutela urtarrilaren 31n.

3. Ebazpen hau argitaratzeko agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta Atarrabiako Udalaren www.villava.es atariko deialdiaren web-fitxan ere.

Atarrabian, 2025eko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2502407