2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ATARRABIA
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez, Obra Zerbitzuari atxikia. Izendapena
Bukatu da hautapen-prozesua honako deialdi honetan: deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez, Obra Zerbitzuari atxikia. Lanpostu hori 2022ko eta 2023ko ekitaldietan onetsitako enplegu publikoaren eskaintzako ordezte-tasa espezifikoei dagokie. Deialdiaren oinarriak 2024ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, maiatzaren 30ean. Atarrabiako Udaleko alkateak abenduaren 18ko 1435 zenbakidun Ebazpena eman du, hona hemen haren testua:
1. Jarraian ageri dena Atarrabiako Udaleko funtzionario izendatzea, hutsik dagoen plaza hau betetzeko:
PLAZA | LANPOSTUA | MAILA | IZENDATUTAKO IZANGAIA |
03 04 01 / 04 | Zerbitzu anitzetako enplegatua | D | Edgar Mecías Luna Gavilanes |
2. Izendatutako izangaiak datorren abenduaren 20an jabetu beharko du lanpostuaz.
3. Argitaratzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita Atarrabiako Udalaren www.villava.es atariko deialdiaren web fitxan ere.
Atarrabian, 2024ko abenduaren 18an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2502404