2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ATARRABIA
Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Garbitzailearen izendapen osagarria
Amaitu da aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdien hautaketa-prozesua (oinarriak argitaratu ziren 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an). Hori dela eta, Atarrabiako Udaleko alkateak 97. Ebazpena eman du, 2025eko urtarrilaren 27koa. Ebazpen horren bidez, honako hau ebatzi du:
1. Honako hau izendatzea Atarrabiako Udaleko funtzionario, 2024ko abenduaren 12ko 1420. zenbakidun Ebazpenaren bidez izendatutakoekiko modu osagarrian, eta adierazten den lanpostua esleitzea:
PLAZA | LANPOSTUA | MAILA | LANALDIA | DESTINOA | IZANGAIA IZENDATUA |
06 03 02 / 03 | Garbitzailea | E | Partziala (erdia) | Ikastetxeak | María Cristina Esparza Pérez |
2. Izendatutako izangaiak 2025eko urtarrilaren 31n jabetu beharko du lanpostuaz.
3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita Atarrabiako Udalaren www.villava.es atariko deialdiaren web fitxan ere.
Atarrabian, 2025eko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2502342