41. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

Deialdia, merezimendu lehiaketaren bidez bete daitezen lanpostu batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Administrari-ofizialaren eta kale-garbiketako gidariaren izendapen osagarriak

Amaitu da hautaketa-prozesua, honako deialdi honetan: deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidez (oinarriak argitaratu ziren 2022ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14an). Hori dela eta, Atarrabiako Udaleko alkateak ebazpen hauek eman ditu: 25. Ebazpena, urtarrilaren 12koa, eta 96. Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 27koa. Ebazpen horien bidez, honako hau ebatzi du:

1. Atarrabiako Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea, 2024ko abenduaren 12ko 1429. zenbakidun Ebazpenaren bidez eta 2024ko abenduaren 18ko 1458. zenbakidun Ebazpenaren bidez izendatutakoekiko modu osagarrian, honako hauek, eta adierazten diren lanpostuak esleitzea:

PLAZA

LANPOSTUA

MAILA

LANALDIA

DESTINOA

IZANGAIA

IZENDATUA

04 03 02 / 01

Administrari-ofiziala

C

Osoa

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

María Pilar Zubitur Soroa

03 05 01 / 01

Kale-garbiketako gidaria

D

Osoa

Obrak eta zerbitzuak

Enrique Sánchez Martínez

2. Izendatutako izangaiek 2025eko urtarrilaren 11n eta 31n, hurrenez hurren, jabetu beharko dute lanpostuez.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita Atarrabiako Udalaren www.villava.es atariko deialdiaren web fitxan ere.

Atarrabian, 2025eko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2502341