41. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

9/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, zeinaren bidez Gabriela Elizondo Rivas andrea izendatzen baita Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun eta Farmazia Antolamenduaren eta Ikuskapenaren Zerbitzuko zuzendari.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko ditu zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Osasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2025eko otsailaren 12an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Gabriela Elizondo Rivas andrea izendatzea Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun eta Farmazia Antolamenduaren eta Ikuskapenaren Zerbitzuko zuzendari, 2025eko otsailaren 13ko ondorioekin.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko otsailaren 12an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2502253