41. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, artxibozainaren lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

2024ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 2an, argitaratu zen deialdi bat oposizio-lehiaketa bidez bete zedin artxibozainaren lanpostu bat (A maila). Hala, hautaproben kalifikazio-epaimahaiak igorritako proposamenarekin bat, Alkatetzaren 410. Ebazpenaren bidez (2025eko otsailaren 11koa), Iñigo Ramón Pérez Ochoa izendatu zen Tuterako Udalaren zerbitzuko artxibozain; hori dena, 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikulua betez (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua.

Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza.

Tuteran, 2025eko otsailaren 12an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2502234