2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TAFALLA
Deialdia, erdi mailako enpresa-teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuaz betetzeko. Izendapen-proposamena
Alkatetzak, 2025eko otsailaren 17ko ebazpen baten bidez, onetsi du Enrique Balenzategui Arbizu izangaiaren alde egindako izendapen-proposamena, erdi mailako enpresa-teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuaz betetzeko deialdian.
Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak honako agiria hauek aurkeztu beharko ditu Tafallako Udalaren erregistro orokorrean, hala xedatuta baitago deialdiaren 7.2. oinarrian:
a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokide batena.
b) Eskatzen den titulazio akademikoaren fotokopia, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen gordekinarena.
c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.
d) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko dutela, Konstituzioari eta legeei men eginen dietela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituztela.
Tafallan, 2025eko otsailaren 18an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2502564