41. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Familia-langilea eta gizarte-hezitzailea izendatzea

Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak 2022ko abenduaren 2an erabaki bat hartu zuen, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita lanpostu hutsak betetzeko merezimendu-lehiaketaren bidez, Tafallako Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz xedatutakoari abenduaren 28ko 20/2021 Legean (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).

Deialdi hori 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19koan.

Alkatetzaren 2024ko irailaren 5eko ebazpen baten bidez (egun berean argitaratu zen deialdiaren web-orrian), onetsi zen onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, Tafallako Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokion sarrera-prozeduraren deialdian. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko irailaren 5ean. Alkatetzaren irailaren 9ko, urriaren 2ko eta urriaren 8ko ebazpenen bidez (deialdiaren fitxan irailaren 9an, urriaren 3an eta urriaren 9an argitaratu ziren, hurrenez hurren), behin betiko zerrenda horren aldaketak eta zuzenketak onetsi ziren.

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen izangaien izendapen proposamena, puntuaziorik handiena lortu zutenen alde, zeinek deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituzten, eta lekua baitzuten deialdiko plazen kopuruan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da haiek izendatzea edo lan-kontratudun finko gisa kontratatzea eta honako lanpostuak esleitzea;

–Alkatetzak 2025eko otsailaren 7an eman 287 Ebazpenaren bidez, honako hau,

ERABAKI ZEN:

Lehenengoa.–Xedatzea Tafallako Udalaren zerbitzuko lan-araubideko kontratu finkoaren bidez kontratatuko direla, lanaldi osoan, familia-langilearen lanpostua betetzeko:

M.ª VICTORIA TELLECHEA LEOZ

OLGA M.ª RECALDE MURILLO

CELIA ALZORRIZ OJER

Bigarrena.–Xedatzea Tafallako Udalaren zerbitzuko lan-araubideko kontratu finkoaren bidez kontratatuko direla, lanaldi partzialean, familia-langilearen lanpostua betetzeko:

ANA M.ª ILLERA ORTEGA

NURIA RONCAL COLAS

M.ª PILAR MÚGICA TAPIZ

Hirugarrena.–Lanpostu hutsak esleitzea, hemen xedatutakoaren arabera:

HURRENKERA ZENBAKIA

IZENA

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

LANALDIA

1.

TELLECHEA LEOZ MARIA VICTORIA

05.11

Familia-langilea

D

Lan-kontratuduna

Osoa

2.

RECALDE MURILLO OLGA MARIA

05.15

Familia-langilea-Tafalla aldeko Gizarte Zerbitzuen Batasuneko udalen lurralde esparrua

D

Lan-kontratuduna

Osoa

3.

ALZORRIZ OJER CELIA

05.10

Familia-langilea

D

Lan-kontratuduna

Osoa

4.

ILLERA ORTEGA ANA MARIA

05.16

Familia-langilea - Tafalla aldeko Gizarte Zerbitzuen Batasuneko udalen lurralde esparrua

D

Lan-kontratuduna

Partziala

5.

RONCAL COLAS MARIA NURIA

05.17

Familia-langilea - Tafalla aldeko Gizarte Zerbitzuen Batasuneko udalen lurralde esparrua

D

Lan-kontratuduna

Partziala

6.

MUGICA TAPIZ MARIA PILAR

05.12

Familia-langilea

D

Lan-kontratuduna

Partziala

Laugarrena.–Lan-kontratudunen araubideko izangaiek 2025eko otsailaren 10ean sinatu beharko dute dagokien lan-kontratu finkoa, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).

Baldin izendatutako izangaiak ez badira egun horretan lanpostuaz jabetzen (salbu behar bezala frogatutako ezinbertzeko kasuetan) eskubide guztiak galduko dituzte Tafallako Udaleko langile lan-kontratudun finko izateko.

–Alkatetzak 2025eko otsailaren 7an eman 291 Ebazpenaren bidez, honako hau,

ERABAKI ZEN:

Lehenbizikoa.–Nerea Biurrun Abaigarri lan-araubideko kontratu finkoa egitea Tafallako Udalean, gizarte-hezitzailearen lanpostua bete dezan.

Bigarrena.–Lanpostu hutsa esleitzea, hemen xedatutakoaren arabera:

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

05.04

Gizarte-hezitzailea

C

Lan-kontratuduna

Osoa

Hirugarrena.–Lan-kontratudunen araubideko izangaiak 2025eko otsailaren 10ean sinatu beharko du dagokion lan-kontratu finkoa, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).

Baldin izendatutako izangaia ez bada egun horretan lanpostuaz jabetzen (salbu behar bezala frogatutako ezinbertzeko kasuetan) eskubide guztiak galduko ditu Tafallako Udaleko langile lan-kontratudun finko izateko.

Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea honen kontra errekurtso hauetako bat jar daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2025eko otsailaren 7an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2502168