41. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Obretako 1. brigadako ofizialaren izendapena

Ebazpena, Tafallako Udaleko alkatearena, 2025eko otsailaren 7koa; honen bidez, Juan Jose García Aldunate izendatzen da Tafallako Udaleko funtzionario, obretako 1. brigadako ofizialaren lanpostua bete dezan, eta lanpostua esleitzen zaio, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren prozesuaren esparruan, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa).

Tafallako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2022ko abenduaren 2an, deialdi bat onetsi zuen, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea).

Deialdi hori 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19koan.

Alkatetzaren 2024ko irailaren 5eko ebazpen baten bidez (egun berean argitaratu zen deialdiaren web-fitxan), onetsi zen onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, Tafallako Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokion sarrera-prozeduraren deialdian. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko irailaren 5ean. Alkatetzaren irailaren 9ko, urriaren 2ko eta urriaren 8ko ebazpenen bidez (deialdiaren fitxan irailaren 9an, urriaren 3an eta urriaren 9an argitaratu ziren, hurrenez hurren), onetsi ziren behin betiko zerrenda horren aldaketak eta zuzenketak.

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen izangaien izendapen proposamena, puntuaziorik handiena lortu zutenen alde, zeinek deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituzten, eta lekua baitzuten deialdiko plazen kopuruan.

Proposatutako izangaiak, Ana Isabel Elrio Del Riok, ez zuen eskatutako dokumentazioa aurkeztu horretarako emandako epean, eta ez zen aurkeztu dokumentazio hori epe barruan ez aurkeztea justifikatzen duen ezinbesteko arrazoirik. Horren ondorioz, 2024ko abenduaren 13ko ebazpen baten bidez, epe osagarri bat ireki zen Juan Jose García Aldunatek, puntuazioaren arabera sartutako hurrengo izangaiak, eskatutako dokumentazioa aurkez zezan.

Izangaiak eskatutako titulazioaren dokumentazioa aurkeztu ondoren, kalifikazio-epaimahaiak izangai hori izendatzeko proposamena egin zuen.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek betetzen dituela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da hura izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Azaldutakoaren arabera, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean, Toki Erakundeen Antolaketa, Jarduera eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuan eta aplikazio orokorreko gainerako arauetan xedatutakoaren arabera eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honako hau,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–Honako hau izendatzea Tafallako Udalaren zerbitzuko funtzionario, obretako 1. brigadako ofizialaren lanpostua betetzeko:

JUAN JOSÉ GARCÍA ALDUNATE

Bigarrena.–Lanpostu hutsa esleitzea, ondoren ezarritakoaren arabera:

IZENA

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

LANALDIA

GARCÍA ALDUNATE, JUAN JOSE

03.1.2

Obretako 1. brigadako ofiziala

C

Funtzionarioa

Osoa

Hirugarrena.–Funtzionario izendatutako izangaiak 2025eko otsailaren 10ean jabetu beharko du lanpostuaz, bat etorriz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluarekin (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, galduko dituzte Tafalla Udaleko funtzionario edo lan-kontratudun finkoak izateko eskubide guztiak.

Laugarrena.–Ebazpen hau helaraztea Tafallako Udaleko Langileen Unitateari, Hirigintza eta Ingurumen Saileko Obren Udal Brigadako Zerbitzuari eta Ekonomia eta Garapen Zerbitzuen Alorrari, dagozkion ondorioak izan ditzan, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka aukerako errekurtso hauetako bat aurkez dezakeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2025eko otsailaren 7an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2502163