41. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Animatzaile soziokulturalaren izendapen osagarria

Tafallako Udaleko alkatearen 2025eko otsailaren 7ko ebazpena, zeinaren bidez erabakitzen baita bidezkoa dela Ana Isabel Elrio Del Rio kontratatzea Tafallako Udaleko langile lan-kontratudun finko gisa, animatzaile soziokulturalaren lanpostuan jardun dezan, eta zeinaren bidez, orobat, plaza esleitzen baitzaio. Hori guztia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiari dagokionez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak 2022ko abenduaren 2an hartutako erabaki baten bidez deialdi bat onetsi zen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoari (Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzkoa).

Deialdi hori 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19koan.

Alkatetzaren 2024ko irailaren 5eko ebazpen baten bidez (egun berean argitaratu zen deialdiaren web-orrian), onetsi zen Tafallako Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokion sarrera-prozeduraren deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko irailaren 5ean. Alkatetzaren irailaren 9ko, urriaren 2ko eta urriaren 8ko ebazpenen bidez (deialdiaren fitxan irailaren 9an, urriaren 3an eta urriaren 9an argitaratu ziren, hurrenez hurren), behin betiko zerrenda horren aldaketak eta zuzenketak onetsi ziren.

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitara eman zen izendapen-proposamena, kontuan hartuta zein izangaik lortu zuten puntuaziorik handiena, zein izangaik betetzen zituzten deialdian eskatutako baldintzak eta zein izangai sartzen ziren deialdiko plazen kopuruan.

Horretarako emaniko epearen barnean, Aurora Beroiz Zaratieguiri borondatezko eszedentzia onartu zitzaion, lanpostuaz jabetu zen unetik beretik, zerbitzuak ematen ari zelako administrazio honetako beste lanpostu batean. Hori zela eta, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen kalifikazio-epaimahaiaren erabaki bat, izendapen proposamen osagarria egiteko hurrengo izangaiaren alde, hots, Ana Isabel Elrio Del Rioren alde, zeinak eskatutako baldintzak frogatu baitzituen eta lanpostu hutsa hautatu baitzuen.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek betetzen dituela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da bera izendatzea edo kontratatzea eta lanpostua esleitzea.

Horiek horrela, nire eskumenak baliatuz, hain zuzen ere, eman dizkidatenak apirilaren 2ko 7/1985 Legeak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen ditu), azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak (horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta aplikatu daitezkeen gainerako arauek,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Ana Isabel Elrio Del Riori lan-araubideko kontratu finkoa egitea Tafallako Udalean, animatzaile soziokulturalaren lanpostua bete dezan.

Bigarrena.–Lanpostu hutsa esleitzea, hemen xedatutakoaren arabera:

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA
ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

05,06

Animatzaile soziokulturala

C

Lan-kontratuduna

Osoa

Hirugarrena.–Lan-kontratudunen araubideko izangaiak 2025eko otsailaren 10ean sinatu beharko du dagokion lan-kontratu finkoa, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Baldin izendatutako izangaia ez bada egun horretan lanpostuaz jabetzen –salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan–, eskubide guztiak galduko ditu Tafallako Udaleko langile lan-kontratudun finko izateko.

Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Tafallako Udaleko Langileria Unitateari, Gizarte Zerbitzuen Alorrari eta Zerbitzu Ekonomikoen eta Garapenaren Alorrari, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bosgarrena.–Erabaki hau interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea honen kontra errekurtso hauetako bat jar daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2025eko otsailaren 7an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2502161