2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, musika eskola Bereziko irakaslearen lanpostu bat, piano espezialitatekoa, oposizio bidez betetzeko. Izendapena
Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2025eko otsailaren 17an egindako bilkuran:
Behin Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko musika eskola bereziko irakaslearen lanpostu bat, piano espezialitatekoa, oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua amaiturik, bat etorriz hala 2023ko azaroaren 20ko Erabakiaren bidez Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi eta 2023ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan, argitaratutako deialdiarekin nola hautaketa-epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, eta behin eskatutako agiriak aurkeztuta, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoarekin bat, hau
ERABAKITZEN DA:
1. Joel Iván Reynoso Abbruzzese Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea musika Eskola bereziko irakasle lanposturako, piano espezialitatean, 1-202902-5 funtzionario-plaza esleituta.
2. Izendatutakoak hilabeteko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratu eta hortik aitzina.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratzeko agintzea.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko otsailaren 17an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2502555