2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu batzuk. Familia-langilearen lanposturako izendapen osagarria
Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2025eko otsailaren 10ean egindako bilkuran:
Bat etorriz Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoarekin, eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean hartutako erabakiaren bidez onetsitakoaren arabera, familia-langilearen 12 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan. Lanpostu horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari zegozkion. Behin lanpostu horiek betetzeko hautapen-prozesua bukatuta, hautaketa-epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu zuen deialdian puntuaziorik handienak lortu zituzten izangaien alde, deialdian eskainitako lanpostu kopuruaren arabera. Izendapena Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko azaroaren 27an hartutako erabakiaren bidez [JOB 27-NOV-24 (18/RH)] egin zen, 2024ko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 20koan, argitaratua.
Geroago, izendatutako pertsona bati, Beatriz Beorlegui Navarlazi borondatezko eszedentzia eman zitzaion lanpostuaren jabetza hartu zuen egunetik, beste administrazio batean lanean ari zelako, eta beraz, hautaketa-epaimahaiak izendapen osagarriaren proposamena egin zuen Soraya Cuadros Rodríguezen alde.
Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,
ERABAKITZEN DA:
1. Soraya Cuadros Rodríguez Iruñeko Udaleko langile lan-kontratudun finko izendatzea eta 2-408200-138 zenbakidun lanpostua esleitzea.
2. Agintzea izendatutako izangaiak 2025eko martxoaren 3an hartu beharko duela lanpostuaren jabetza.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
4. Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratzeko agintzea.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora Jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko otsailaren 10ean.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2502258