1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
8/2025 FORU DEKRETUA, otsailaren 12koa, kargutik kentzen duena Julia Sireix Perta andrea, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun eta Farmazia Antolamenduaren eta Ikuskapenaren Zerbitzuko zuzendaria, berak eskatu baitu.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko ditu zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.
Horrenbestez, Osasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2025eko otsailaren 12an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Julia Sireix Perta andrea, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun eta Farmazia Antolamenduaren eta Ikuskapenaren Zerbitzuko zuzendaria, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2025eko otsailaren 12tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko otsailaren 12an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2502252