2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
FUNES
24-1830 gora jotzeko errekurtsoa, garbitzailearen bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko kalifikazio-epaimahaiaren osaketari buruzkoa
Nafarroako Administrazio Auzitegiak, 2024ko abenduaren 13ko probidentzia baten bidez, Udal honi igorri zion 24-1830 gora jotzeko errekurtsoa. Silvia Hernández Salasek jarri zuen, Funesko Udalaren zerbitzurako garbitzailearen bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko kalifikazio-epaimahaiaren osaketaren aurka.
Epatzen dira interesdun diren pertsonak edo entitateak, Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen (Iruñeko Iturrama kalea 10), interesdun gisa, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari dagokionez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketaren arabera).
Funesen, 2025eko otsailaren 20an.–Idazkaria, Ruth Alcalá Tuñón.
Iragarkiaren kodea: L2502682